Santa María la Real eta Lezkairun eginen den saioak emanen dio hasiera auzo-eztabaidaguneen edizio berriari, astearte honetan, Milagrosako Civivoxean, 18:30ean

Santa María la Real eta Lezkairun eginen den saioak emanen dio hasiera auzo-eztabaidaguneen edizio berriari, astearte honetan, Milagrosako Civivoxean, 18:30ean
Bertan parte hartuko dute alkateak, Maria Caballero auzoko zinegotziak eta auzoko gaietan adituak diren udal-teknikariek
civivox milagrosa

Auzo-eztabaidaguneen edizio berria bihar hasiko da, urtarrilaren 21ean, asteartearekin, Santa María la Real eta Lezkairu ardatz izanen dituen saioarekin, Milagrosako Civivoxean, 18:30ean. Bertan parte hartuko dute Iruñeko alkate Enrique Mayak, auzoko zinegotzi María Caballerok eta auzoan interes handiena sor dezaketen gaietan adituak diren udal-teknikariek, topaketan sortzen diren galderei erantzuna emateko.
 

Forora bertaratzen diren guztien parte-hartzea errazteko, kutxa bat paratuko dute jendaurrean hitz egin nahi ez dutenek aukera izan dezaten galderak edo iradokizunak bertan uzteko, bileran landu daitezen. Horrez gain, on-line parte-hartzea bultzatze aldera, berariazko helbide elektroniko bat gaitu da, kontsultak zein iradokizunak bidaltzeko. forosdebarrio.participacion@pamplona.es da. Hor jasoko diren mezuak zein kutxetan jasoko direnak aurrez aurreko saioan komentatuko dituzte.
 

Auzo-eztabaidaguneak zuzenean ikusten ahalko dira Youtubeko pamplonaesparticipación kanalean. Saioen bideoak osorik argitaratuko dira, edozein unetan ikusteko. Kronika eta aurkezten diren materialak kontsultatzen ahalko dira udalaren webgunean (www.pamplona.es), Auzo-eztabaidaguneei dagokien atalean.
 

Auzoen beharrak eta proposamenak entzun
 

Saioen helburua da auzoetako beharrak eta auzotarren zein elkarteen nahiak eta proposamenak entzutea eta eremu bakoitzerako lantzen ari diren udal-proiektuen berri ematea. Hurrengo auzo-eztabaidagunea Txantrean izanen da, otsailaren 4an, eta, ondoren, Buztintxurin, otsailaren 18an.
 

Auzo-eztabaidaguneak duela 15 urte sortu ziren, Iruñeko Udalak Alkatea zure auzoan ekimena abiatu zuenean, auzotarrengana hurbildu eta parte-hartzea zabaltzeko, eguneroko arazoetarako erantzun partekatuak bilatze aldera. Honako hauek dira haien zereginetako batzuk: herritarren proposamenak, iradokizunak eta iritziak jasotzea, zerbitzuen funtzionamenduari eta auzoarekin zerikusia duten gai guztiei dagokienez; halaber, udal-informazioa jasotzea kasuan-kasuan auzorako edo lurralde-eremurako Udalak aurreikusten dituen proposamen, proiektu eta jarduketen inguruan. Gune honetan Auzo-Kontseiluaren eraketa erabakitzen dute, Hirigunearen aurrean auzoa ordezkatuko duten kideak hautatzen dituzte, eta Auzo-kontseiluak aurkezten dituen kudeaketa-txostenak onetsi.

¿Te ha sido útil esta página?