
Iruñeak berriz ere bat eginen du irailaren 16tik 22ra ospatuko den Europako Mugikortasun Astearekin. Aurten, mugikortasun jasangarria sustatzeko batetik bestera mugitzeko aukerak baliatzearen alde apustu eginen du, bai eta espazio publiko partekatuari buruzko gogoeta egitearen alde ere. Konbinatu eta mugi zaitez lelopean, Udalak askotariko jarduera-programa bat proposatu du urrira bitartean, energia aurreztu, berotegi-efektuko gasen isurpena murriztu eta hiriko haizearen kalitateari eta bizi-kalitateari eusteko asmoz. Informazio guztia https://www.pamplona.es/eu/mugikortasunarenastea.webgunean kontsultatu daiteke.
Trizikloz egiteko ibilbide terapeutikoak, helduendako bizi-eskola eta bizikletak doan aztertzea barne hartzen dituen aurtengo programak berritasun bat dakar: musika- eta aisiazko Marabiyak Bizi Fest jaialdia. Irailaren 14an, larunbatarekin, izanen da 17:00etatik aurrera, eta Antoniutti parketik abiatuko da. Hala aurkeztu dute Borja Izaguirre Larrañaga Hiri Bizigarri eta Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkariak eta Alexia Canto Álvarez Mugikortasun zerbitzuko arduradunak. Udalak 33.000 bideratuko ditu aste horretako jardueretarako, kontzeptu horretan sartzen direlarik musika mugimenduan erakusteko jaialdirako 17.176 euroak.
Marabiyak Bizi Fest musika-jaialdi ibiltaria da eta hirian zehar ibili ohi direnak bildu nahi ditu, 5 orduz hirian zehar ibiltzeko, eta bertako eta nazioarteko DJen emanaldiak entzuteko geldialdiak egiteko, besteak beste, Dom Whiting britainiarrarena edo Brava donostiarrarena. Azken festa Trinitarioen pump trackean ospatuko da, bizikleta, gurpil-ohola edo skatea gisako kirolak praktikatzeko zirkuitu ludikoan. Jaia girotzeko soinu-sistema ibiltariak koordinatzen dituen Marabiyak Sound talde artistiko-musikalak antolatzen du jaialdi aitzindari hori. Jaialdia Proiektuetako eta Mugikortasuneko Alorrak eta Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorren arteko lankidetzaren ondorio da, eta Navarra Music Commission bulegoaren laguntza ere badu, horrek hautatu baitu Original Sistah musika-hautatzailea.
Trizikloak eta bizi-eskola
Programazioa irailaren 7an (larunbata) irekiko da, trizikloen inguruko eskaintza bikoitzarekin. "En Bici sin Edad Navarra" programaren eta Corellako Biciclistas elkartearen laguntzarekin, trizikloak gidatzeko prestakuntza proposatu da haien yayakletak baliatuta. Txirrindularien elkarte eta taldeei zuzendutako prestakuntza da, eta hura amaitutakoan boluntariotzako programan parte hartzeko aukera izanen dute. Bigarren aukera bat trizikloan egiteko ibilbide terapeutikoak dira. Hiriko adinekoen egoitzen eta dibertsitate funtzionala dutenei laguntzeko elkarteen partaidetzarekin antolatu dira, eta trizikloak gidatzeko prestakuntza jaso duten boluntarioen laguntza izanen dute. Jarduera honen iraupena hilabete batekoa izanen da, hau da, urriaren 7ra arte luzatuko da.
Europako Mugikortasunaren Astearekin eskaintzen den beste aukeretako bat bizikleta-eskola da, helduek bizikleta erabiltzen ikas dezaten. Prestakuntza-programa hori San Pedroko Ingurumen Hezkuntzako Museoan eskaintzen da, hiru maila eta ordutegitan, goizez eta arratsaldez, astean bi saiotan eta bi asteko iraupenarekin. Izen-emateak ostegunean hasi eta irailaren 4ra arte eginen dira 010 telefonoan (948 420 100). Ikastaroak irailaren 9an hasiko dira, astelehenarekin, eta irailaren 19an amaituko dira, ostegunarekin. Honako hauek dira aukerak: astelehena eta asteartea, edo asteazkena eta osteguna, eta hastapeneko, trebatzeko edo bizikletan ibiltzeko taldea.
Bizikletaren erabilera sustatzeko, irailaren 14an, larunbatarekin, eta 15ean, igandearekin, 11:00etatik 14:00etara, Gazteluko Plazan bizikleten doako azterketa eta doikuntza eginen dira, Ciclos Martín-en laguntzarekin. Gainera, irailaren 17an, asteartearekin, Eskola-bideak inauguratuko dira Buztintxurin eginen den jai-egunarekin. Jardunaldian, ibilbideko zuhaitz-txorkoetan landareak ereinen dira. Jardunaldia eskola-korridore seguruen programaren aurkezpen ofizialtzat hartuko da. Buztintxuri Ikastetxe Publikotik eginen da irteera. Ikastetxe horrek Patxi Larrainzar Ikastetxe Publikoarekin eta Amaiur HLHIP ikastetxearekin batera estreinatuko ditu eskola-ibilbideak. Iruñeak 100.000 euro inbertituko ditu aurten, haurrak oinez edo bizikletaz modu autonomo eta seguruan joan daitezen eskolara, seinaleztatutako eta egokitutako ibilbideak erabiliz.
Halaber, haurrei zuzenduta, irailaren 20an, ostiralarekin, 09:15ean, Bizikleta-martxa eginen da. Bizikleta-martxak Bizikleta Eskolan programaren edizio berri bati emanen dio hasiera. Programa horren bidez, 10 eta 15 urte bitarteko haurrek bizikleta modu seguru eta arduratsuan erabiltzeko prestakuntza jasotzen dute. 12 ikastetxetatik abiatuko da Ziudadelaraino joateko, eta bertan jolas-jarduerak eginen dira. Itzulera 12:00etatik aurrera izanen da. Jarduera horrek zirkulazioari eraginen dio, eta Armada etorbidean zirkulazioa etengo da, 09:30etik 10:10era, eta 12:00etatik 12:40ra.
Ondarea ezagutzeko ibilaldiak
Mugikortasunaren Astearekin batera, Civivox sareak bizikletaz egiteko lau ibilaldi proposatu ditu hiriko artea eta hiriko ondarea ezagutzeko. Izena ematea doakoa da, eta dagoeneko zabalik dago iraileko larunbatetan 11:00etatik 13:00etara, Aduanako Zokotik abiatuta eta Ricardo Laspideak gidatuta eginen diren lau irteeretan izena emateko epea. 18 urtetik gorakoendako dira irteerak, eta parte hartzen dutenek bizikleta eraman edo udal zerbitzuko bat alokatu beharko dute; azken kasu horretan, alokairuaren kostua ez da bisitaren barruan sartzen.
Honako hauek dira bisiten izenburuak: irailaren 7koak Subizatik heldu zen ura. Historia duten iturriak I, irailaren 14koak, Iruñeko iturriak.Historia duten iturriak II, irailaren 21ekoak, Memoria eta memoriarik eza, eta urriaren 28koak J.R. Anda, estilo librean eta estiloetatik libre.
EUROPAKO MUGIKORTASUN ASTEA. 2024. URTEA
- Prestakuntza eta triziklo-ibilaldiak
- Irailak 7, larunbata: Trizikloak gidatzeko prestakuntza
- Irailak 7 (astelehena) - Urriak 7 (astelehena): Ibilbide terapeutikoak trizikloz
- Irailak 7, larunbata: Trizikloak gidatzeko prestakuntza
- Bizikleta-eskola helduentzat
- Izen emateak 010 (948 420 100) telefonoan, abuztuaren 29tik irailaren 4ra bitarte. Tokia: San Pedro museoa.
Bi astez, astean 2 egunetan (guztira lau saio): astelehen eta asteartean edo asteazken eta ostegunean, hurrengo mailen arabera:
1MAILA. HASTAPEN-MAILA
1. taldea, irailak 9 (astelehena), 10 (asteartea), 16 (astelehena) eta 17 (asteartea), 10:00etatik 11:30era.
2. taldea, irailak 9 (astelehena), 10 (asteartea), 16 (astelehena) eta 17 (asteartea), 17:00etatik 18:30era.
3. taldea, irailak 9 (astelehena), 10 (asteartea), 16 (astelehena) eta 17 (asteartea), 18:30etik 20:00etara.
4.taldea: irailak 11 (asteazkena) eta 12 (osteguna), eta 18 (asteazkena) eta 19 (osteguna), 10:00etatik 11:30era.2. MAILA. TREBATZEA
5. taldea, irailak 09 (astelehena), 10 (asteartea), 16 (astelehena) eta 17 (asteartea), 11:30etik 13:00etara.
6. taldea, irailak 09 (astelehena), 10 (asteartea), 16 (astelehena) eta 17 (asteartea), 17:00etatik 18:30era.
7. taldea, irailak 09 (astelehena), 10 (asteartea), 16 (astelehena) eta 17 (asteartea), 18:30etik 20:00etara.
8.taldea: irailak 11 (asteazkena) eta 12 (osteguna), eta 18 (asteazkena) eta 19 (osteguna), 11:30etik 13:00etara.3. MAILA. ZIRKULAZIOA
9.taldea: irailak 11 (asteazkena) eta 12 (osteguna), eta 18 (asteazkena) eta 19 (osteguna), 17:00etatik 19:00etara.
- Izen emateak 010 (948 420 100) telefonoan, abuztuaren 29tik irailaren 4ra bitarte. Tokia: San Pedro museoa.
- Bizikleten doako azterketa eta doikuntza
- Irailak 14 eta 15, larunbata eta igandea: 11:00 - 14:00. Gazteluko plaza
- Irailak 14 eta 15, larunbata eta igandea: 11:00 - 14:00. Gazteluko plaza
- Marabiyak Bizi Fest. Musikaz lagundutako aisiazko ibilaldi kolektiboa bizikletaz hirian zehar.
- Irailak 14 (larunbata). 17:00 – 22:00.
- Irailak 14 (larunbata). 17:00 – 22:00.
- Buztintxuriko Eskolarako bideak Inaugurazioa:
- Irailak 17, asteartea. Irteera Buztintxuri ikastetxetik.
- Irailak 17, asteartea. Irteera Buztintxuri ikastetxetik.
- Haurrendako bizikleta-martxa
- Irailak 20, ostirala. Joan-etorria bizikletaz Ziudadelara, hiriko ikastetxeetatik abiatuta
- Armada etorbidean zirkulazioa eten eginen da ibilgailu partikularrendako 09:30etik 10:10era eta 12.00etatik 12:40ra.
- Irailak 20, ostirala. Joan-etorria bizikletaz Ziudadelara, hiriko ikastetxeetatik abiatuta
- Bizikleta-ibilaldiak Iruñeko hiri-artea eta ondarea ezagutzeko
- Irailak 14 (larunbata) eta 15 (igandea): 11:00 - 13:00. Doan, aurretik izena emanda
- Irailak 7, larunbata: Subizatik heldu zen ura. Historia duten iturriak I
- Irailak 14, larunbata: Iruñeko iturriak. Historia duten iturriak II
- Irailak 21, larunbata: Memoria eta memoriarik eza
- Irailak 28, larunbata: J.R. Anda, estilo librean eta estiloetatik libre
- Irailak 14 (larunbata) eta 15 (igandea): 11:00 - 13:00. Doan, aurretik izena emanda