Metalezko bost zezenek urtean 357 gauez 'eginen dute lo' San Domingoko eskortetan

Metalezko bost zezenek urtean 357 gauez 'eginen dute lo' San Domingoko eskortetan
Eskultura, eskala errealean egindako profila, hiriko festen urtaro-izaera gainditzea xede duten gainontzeko elementuekin bat eginen du
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

Sanferminen urtaro-izaera gainditzeko proposamen turistikoak egiteko Udalaren proposamenen barruan, gaurtik aurrera, San Domingoko aldapako eskortetan eskultura bat egonen da ikusgai. Eskulturak bisitariari aukera emanen dio sanferminetan eskortek duten itxura irudikatzeko, gauetik entzierroaren unera arte zezenak bertan egoten baitira.

Enrique Maya Iruñeko alkateak gaur goizean bisitatu du espazio hori. Bertan, Udalak 5 metroko luzerako eta 1,8 metroko garaierako multzo artistiko bat instalatu du, 5 zezenen profila eskala errealean erreproduzitzen duena, laserrez ebakitako, mekanizatutako eta labean lakatutako oxiron beltzeko bi osagaiko 10 mm-ko xafla metalikoaz egina. Alkatearekin batera bisitan izan dira Fermín Alonso eta Ana Elizalde, Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko eta Gobernu Estrategikoko, Merkataritzako eta Turismoko zinegotzi ordezkariak, hurrenez hurren.

Instalazioa, gutxi gora behera, plazaren erdigunean dago. Ezkerretik eskuinera, animaliak jarrera estatikoago batetik jarrera aktibo eta dinamikoago batera igarotzen dira eguneroko entzierroari hasiera ematen dion suziria jaurtitzeko uneko egoera balitz bezala. Ekitaldi hori uztailaren 7tik 14ra egiten da, 08:00etan, eta une horretan zezen-taldea eskortetatik irten eta zezen-plazarako bidea hartzen du. Eskultura tirafondoekin ainguratuta dago, eta entzierroko hesien posteen antzekoak diren Douglas pinu-zurezko hiru zutarrik eusten dute; hala, urte osoan zehar eskortetan dagoen Sanferminetako hesien zati horrekin bisualki integratzen da. Egitura horrek, urte osoan mantentzen diren entzierroa ixteko gainontzeko elementuekin batera, turistei jaien elementu adierazgarri batekin argazkiak ateratzeko aukera ematen die.

Elementu berri hori, gainera, Iruñeko harresi multzoan integratzen da dagoen espazioan –Parmako bastioia eta haren Beheko Bastioia– egindako birgaitze integralari esker. Horri gehitu behar zaizkio aurten guardia-gorputzaren eremua sanferminen interpretazio zentro tematiko bihurtzeko dagoeneko martxan dauden lanak. ‘Sanferminak 365’ esperientzia-zentroa izanen dena Europar Batasunak Next Generation funtsen bidez finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan birgaitzen ari da.

Gaur bost zezen horiek festen urtaro-izaera gainditzea sustatzeko denboran zehar egin diren udal-ekimenen erroldara gehituko zaizkio, hala nola hesien zati bat etengabe muntatuta mantentzea, santuaren irudi bat jartzea aldapako horma-hobian eta ibilbide turistiko tematikoen eta bisita gidatuen urte osoko eskaintza. Lan horren barruan ere sartuko dira, besteak beste, Entzierroari, Erraldoi eta buruhandien Konpartsari eta San Fermin kaperari buruzko audiogida irisgarriak ekoiztea, berariazko seinaleen mantentze-lanak eta ibilbide osoan zehar autismoa dutenendako piktogramak jartzea, Nafarroako Autismo Elkartearekin elkarlanean (ANA).

2022an Udaletxe plazako turismo bulegotik pasa ziren 76.400 bisitari baino gehiagotik soilik % 12,3 pasa ziren uztailean.

¿Te ha sido útil esta página?