Zazpi ikastetxetako 720 ikaslek parte hartzen dute guztira ‘Bidaia, bizitza bat elkarrekin’ hezkuntza-programan, Lehen Hezkuntzako ikasleen artean kultur aniztasuna lantzeko

Zazpi ikastetxetako 720 ikaslek parte hartzen dute guztira ‘Bidaia, bizitza bat elkarrekin’ hezkuntza-programan, Lehen Hezkuntzako ikasleen artean kultur aniztasuna lantzeko
Lantegia bi saio dinamiko eta parte-hartzailetan ematen du Lantxotegi elkarteak, euskaraz eta gaztelaniaz
Bidaia


Iruñeko zazpi ikastetxe parte hartzen ari dira urteko azken seihilekoan Bidaia, bizitza bat elkarrekin Udalaren hezkuntza-programan: Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleen artean aniztasuna lantzeko egitasmoa da. Programa kultur aniztasunaren, estereotipoen eta talde-identitatearen inguruan taldeka sortu eta hausnarketa kritikoa egiteko bizipen-lantegi gisa antolatuta dago.

Programa 720 ikaslerendako antolatuta dago jada honako ikastetxe hauetan: Jose María Huarte, Sanduzelai, La Compasión Escolapios, Mendigoiti, San Frantzisko eta Bernart Etxepare eta Patxi Larrainzar. Ekimenean parte hartzeko interesa duten ikastetxeek educacionpamplona@pamplona.es helbide elektronikoan ematen ahal dute izena.

Lantegia bi saio dinamiko eta parte-hartzailetan ematen du, euskaraz eta gaztelaniaz, Lantxotegi elkarteak: 40 urtetik gora daramatza gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden haur, nerabe eta gazteekin gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeak egiten. Hezkuntza-programa Iruñeko Udaleko Sozialistak taldeak aurrekontuetan eginiko zuzenketa baten bidez finantzatu da.

Esku-hartzea metodologia aktibo, parte-hartzaile eta esperientzialean oinarrituta dago, eta hausnarketa, zalantzan jartzea eta ikaskuntza prozesuak ez dira soilik plano intelektualera mugatzen, baizik eta gorputzaren, emozioaren eta ingurunearekiko eta gainerako parte-hartzaileekiko elkarreraginaren bidez esperimentatzen, sentitzen eta bizitzen dira. Programa amaitzeko, sorkuntza artistiko kolektibo bat eginen dute: ikastetxean ikusgai egonen da, ikasitakoaren sinbolo gisa.

Ondorioz, kultur aniztasuna balio positibo gisa eta komunitatearen identitate kolektiboaren parte gisa onartzea bultzatzen da. Arrazaren, migrazioaren eta kulturaren inguruko estereotipoen eta aurreiritzien inguruko sentsibilizazioa eta hausnarketa kritikoa ere sustatzen dira, arrazakeria eta xenofobia prebenitzeko.
 

¿Te ha sido útil esta página?