Nafarroako Antzerki Eskolan May Gorostiagaren ‘Berriro mundu berri bat’ antzezlana estreinatuko da igandean: haurrendako antzerki-testuen lehiaketa irabazi du aurten

Nafarroako Antzerki Eskolan May Gorostiagaren ‘Berriro mundu berri bat’ antzezlana estreinatuko da igandean: haurrendako antzerki-testuen lehiaketa irabazi du aurten
Euskarazko antzezlana 18:00etan hasiko da, eta sarrerak 8 euroan daude salgai
Irudia
Irudia
Irudia

May Gorostiagaren Berriro mundu berri bat antzezlana igandean estreinatuko da Nafarroako Antzerki Eskolan. Haurrendako antzerki-testuen XXXV. Lehiaketako euskarazko modalitateko lan irabazlea da. Egileak berak sortutako konpainiak taularatuko du. Saioa 18:00etan izanen da, eta sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan eta webgunean daude salgai 8 euroan (6 euroan, bost pertsonatik gorako taldeendako). 

Ahal duten guztietan, Sorkun eta Ekine ganbarara edo, beraiek esaten duten moduan, ‘Sorkuntza garrantzitsuen laborategira’ doaz asmakizunak sortzera. Marmitako beren lagun maitearen laguntzaz eta izebaren maitasunaz, badirudi haien irudimenak ez duela mugarik... Baina badago beren sorkuntzen argia itzal dezakeen norbait: Ilun Jauna. Lortuko al dute mundu berri bat sortzea? Antzezlanak ordubete irauten du eta 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. 

Manuel María ‘May’ Gorostiaga Pozo antzerki-aktore, -irakasle, -sortzaile eta -zuzendari tolosarra da. Clown-a egiten du nagusiki, eta humorearen iturri klasikoenetatik edaten du, baina adierazpide mota berriak esploratzen jarraitzen du. Baketik fundazioaren Antzerki Forum programaren dinamizatzaile aritu zen 2007tik 2019ra bitarte, eta Zapalduaren Antzerkiaren metodologia erabili zuen denbora-tarte horretan. Gainera, 2022az geroztik, irakaslea da Donostiako AET Arte Eszenikoen Tailerrean. 2006an, Intujai Teatroa sortu zuen Bea Larrañaga diziplina anitzeko artista eta lagunarekin. Biek formatu txiki eta ertaineko ikuskizunak sortzen eta antzerki-eskolak ematen dituzte, eta, horrez gain, antzerkiarekin eta ipuin-kontaketekin lotutako askotariko jardunaldiak antolatzen dituzte.

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak urtero antolatzen dute lehiaketa, eta azken edizioan 130 lan aurkeztu ziren: 120 gaztelaniazko modalitatean eta 10 euskarazkoan.

HAURRENDAKO ANTZERKI-TESTUEN XXXV. LEHIAKETAREN LAN IRABAZLEAREN ESTREINALDIA

  • Obra: Berriro Mundu Berri bat, May Gorostiaga
  • Eguna eta ordua: Azaroak 29.18:00
  • Tokia: Nafarroako Antzerki Eskola 
  • Prezioa: 8 euro (6 euro 5 pertsonatik gorako taldeendako)
  • Iraupena: 60 minutu. Euskaraz. 4 urtetik gorako haurrendako.
     
¿Te ha sido útil esta página?