Lezkairuko udal futbol-zelaiaren alboko harmaila estaltzen amaitu dute, eta 432 eserleku ditu

Lezkairuko udal futbol-zelaiaren alboko harmaila estaltzen amaitu dute, eta 432 eserleku ditu
Obrak bi fasetan gauzatu dira, eta aurrekontuak, guztira, 350.000 euro inguru jo du
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Herritarren Aferen Batzordeko kideek Lezkairuko udal futbol-zelaia bisitatu dute gaur goizean. Iruñeko Udalak alboko harmaila bakarra estaltzen amaitu du. Mendillorriko ezpondatik gertuen dagoen zatian kokatuta dago, eta 432 eserleku ditu, hiru mailatan banatuta. Estalki horren lanak bi fasetan egin dira, guztira 350.000 euro inguru inbertituz.

Juanjo Peralta Gracia eta Andrés Ayesa Pascual arkitektoek egin dute proiektua, eta Udaleko futbol-zelaian harmailak estaltzen ditu oinarrizko egitura flotatzaile batean oinarritutako diseinuaren bidez, zeinak espazioaren eta egituraren jarraitasuna mantenduko baitu Lezkairuko Kirol Hirira sartzeko eginen den aterpearekin. Iaz gauzatu zen lehen fasean, proiektuaren 10 mentsuletako 4 egin ziren, eta horiekin harmailen erdialdea estali zen. Lehen fase horren aurrekontuak 123.790,13 euro jo zituen, eta Excavaciones Fermín Osés SLk gauzatu zuen.

Proiektuaren bigarren faseak 2020an gauzatutakoari jarraipena eman dio, alboko harmaila estaltzen amaitzeko zelaiak dituen ia 100 metroko luzeran. Estalkia bi alboetatik osatu da, alde bakoitzean 3 mentsula gehiago jarriz. Alboetatik ixteko lehen fasean estalkia ixteko balio izan zuten moduluak aprobetxatu dira, neurriak berdinak baitira. Guillén Obras y Proyectos SL enpresak gauzatu ditu lanak, 224.978,63 euroan.

Estalkia altzairu angeluzuzeneko 'L' formako mentsulazko egitura nagusi batean bermatzen da. % 5eko malda du eta xafla uhinduz egina dago. Sabai horizontal faltsua jarri da, perimetro-fronte guztietan estaldura bertikala duena, altzairu aurrelakatuzko xafla tolestuaren bidez. Estalkiaren altuera librea 2,90 metrokoa da, hormaren goiko aldetik; horrela, gerora Lezkairuko Kirol Hirirako aurreikusitako portxea jartzen ahalko da jarraian.

Lezkairuko Udalaren futbol-zelaian hainbat kategoriatako 40 talde baino gehiago aritzen dira, futbol 8tik Erregional Preferenteraino. Bertan 6 klubek jokatzen dituzte haien partiduak: Lezkairu, Mendillorri, Soto Ibarboso, Escolapios, Liceo Monjardín eta, modu ez egonkorrean, CD Rotxa. Eta horiez gain, baita Boscos Trofeoko lau taldek ere. Halaber, COworkids programako futbol jarduera egiteko instalazio horiek erabiltzen dira. Futbol-zelaiaren okupazioa oso altua da; astelehenetik ostiralera taldeen entrenamenduak izaten dira, ordutegi jarraituan, eta asteburuetan, hainbat txapelketetako programatutako partiduak, 09:30etik 21:00etara bitarte.

¿Te ha sido útil esta página?