Azaroaren 24an (asteartea) irekiko da epea Eguberrietako hiri-kanpaldietan izena emateko: Vázquez de Mella eta Patxi Larrainzar ikastetxeetan eginen dira

Azaroaren 24an (asteartea) irekiko da epea Eguberrietako hiri-kanpaldietan izena emateko: Vázquez de Mella eta Patxi Larrainzar ikastetxeetan eginen dira
Kanpaldiak abenduaren 28tik 31ra bitarte eginen dira, gaztelaniaz eta euskaraz, eta lekuak 010 telefonora egindako deien hurrenkeraren arabera esleituko dira
Campamentos urbanos


Azaroaren 24an, asteartea, Eguberrietako hiri-kanpaldietan izena emateko epea irekiko da: abenduaren 28tik 31ra bitarte eginen dira Vázquez de Mella HLHIP eta Patxi Larrainzar HLHIP zentroetan. 120 leku eskaintzen zaizkie 2014 eta 2022 urteen artean jaio eta Iruñean erroldatutako gazteei; % 33tik gorako desgaitasuna egiaztatzen bada, 2013. eta 2012. urteetan jaiotakoek ere parte hartzen ahalko dute. Izena emateko, 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deitu behar da (948 420 100 telefonora, mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero).

Kanpaldien ordutegia honakoa izanen da: 08:00etatik 14:00etara (bazkaririk gabe) eta 08:00etatik 15:30era (bazkaria barne). Bi ikastetxeetan euskarazko eta gaztelaniazko taldeak sortuko dira, eskariaren arabera; aldiz, bi ikastetxeetan taldeak osatzen ez badira, euskarazko kanpaldia Patxi Larrainzar zentroan eginen da. Iruñean erroldatuta ez daudenak itxarote-zerrendan sartuko dira zuzenean.

Lau egunetarako tarifa 48 eurokoa da jantoki-zerbitzurik gabe; 72 eurokoa, berriz, bazkaria barne hartuta. Zenbateko horiek % 20ko deskontua dute familia bereko bi seme-alabek izena ematen badute; kasu horretan, prezioa 38,10 eurokoa litzateke bazkaririk gabe, eta 57,60 eurokoa bazkaria barne hartuta. Hiru anai-arreba edo gehiago badira, deskontua % 30 izanen da. Hau da, 33,60 euro bazkaririk gabe eta 55,40 euro bazkaria barne hartuta. Lekuak banku-txartelarekin ordaintzerakoan baieztatuko dira.

Kanpaldiaren prezioak lau egunak –abenduak 28, 29, 30 eta 31– barne hartzen ditu, eta osorik ordainduko da beti. Hau da, parte-hartzaileak saio guztietara joaten ez badira edo jantoki-zerbitzua hautatu duten kasuetan egunero bazkaltzera geratzen ez badira ere, zenbateko osoa ordaindu beharko da. Ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko, salbu justifikatutako arrazoi medikuak badaude. Medikuaren egiaztagiria aurkeztu beharko da justifikatzeko. Kanpaldiei buruzko argibide gehiago jasotzeko, campamentos@pamplona.es helbidera idatzi.

Kanpaldiak Iruñeko Udalak antolatzen ditu Haur, Nerabe eta Familien Prebentziorako Programaren bidez, eta, bateragarritasun-baliabidea izateaz gain, aukera paregabea dira haurrek aire zabalean jolas-jarduerez gozatu eta Eguberrietako lantegien bidez jostatuz ikas dezaten.

2026ko Eguberrietako hiri-kampaldiak 

  • Izen-emateak, 010 (948 420 100) telefonoan, azaroaren 24tik (asteartea) aurrera

    • Datak: 2026ko abenduaren 28tik 31ra

    • Ordutegia: 08:00etatik 14:00etara (bazkaririk gabe) eta 08:00etatik 15:30era (bazkaria barne)

    • Tokiak: Vázquez de Mella HLHIP eta Patxi Larrainzar HLHIP

    • Hizkuntzak: euskara eta gaztelania

    • Tarifa orokorrak: 48 euro (jantoki-zerbitzurik gabe) eta 72 euro (jantoki-zerbitzua barne) 

¿Te ha sido útil esta página?