Leo Burge Londresko artistaren sormen prozesuaren emaitzak ikusgai ‘Pasaia. Pasajes’ erakusketan: materialak, teknikak eta testurak uztartzen ditu

Leo Burge Londresko artistaren sormen prozesuaren emaitzak ikusgai ‘Pasaia. Pasajes’ erakusketan: materialak, teknikak eta testurak uztartzen ditu
Erakusketa Ziudadelako Bolborategian bisitatzen ahal da apirilaren 17tik ekainaren 28ra arte
Irudia
Irudia
Irudia

Ziudadelako Bolborategian egonen da ikusgai, apirilaren 17tik ekainaren 28ra bitarte, Leo Burge Londresko sortzailearen Pasaia. Pasajes erakusketa. Erakusketan uztartzen dira marrazkia, erliebea, eskultura exentua, idazketa eta horiek guztiak hezurmamitzen dituen espazioak, eta lau eremutan banatuta dago: Sarrera (Hegoaldea); Mendebaldea: LCE / Surfers / Varas; Iparraldea: Kierkegaard. ‘Erotismoa musikan’; eta Ekialdea: Hegoaldeko haizearen aurka.

Erakusketa prentsaurrekoan aurkeztu dute Iñigo Gómez Eguíluz Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendariak eta Leo Burge erakusketaren egileak. Bilbon bizi eta lan egiten du artistak eta sormen prozesuari ekiten dio formak modu enpiriko eta fenomenologikoan aztertuz eta materialak, teknikak eta testurak uztartuta: hausnarketa sakon baten emaitza erakusten dute materialek. Bere marrazki-bildumako gakoak ere badaude ikusgai egin dituen azken erakusketetan.

Pasaia. Pasajes erakusketak artistak inguruaren eta behatzen dituen elementuen  interpretazio bitxia jasotzen du, besteak beste argiari, espazioen antolamenduari eta hiri-altzariei buruz. Denbora ere hausnarketa-gai da, bai eta haurtzaroa ere, haren oroitzapenekin eta Kantabrian emandako udei lotutako hegoaldeko haize-boladekin. 

Leo Burgek (Londres, 1991) EHUn (Bilbo) eta KABK-n (La Haya) ikasi zuen. Berriki egin dituen erakusketen artean honako hauek nabarmentzen dira: Ipar-hegora Uribitarte 40 espazioan eta Blue Lines (2025) Rekalde aretoan. Aurretik, Metofam (2020) eta Petal (2018) aurkeztu zituen Carreras Múgica galerian,  Estructuras Constantes (2023) Jorge López galerian eta Display Series III (2022) Bulegoa Z/B espazioan. Halaber, Burgek egonaldiak egin ditu KAMC Yokohaman, Halfhousen eta Bilbaoarte fundazioan. 

Londresko sortzaileak hainbat erakusketa kolektibotan ere parte hartu du, hala nola Koganecho Bazaar (Koganecho, 2025), No amago res… (Espai Souvenir, 2025), Sonic Fielding (2024) eta Bi Dos Two (2018), azken bi horiek Azkuna zentroan; eta bere burua proiektu iragankor ospetsuetan ere engaiatu du, hala nola Gio Bat eta Kalostra (biak 2015ean). Testuak ere argitaratu ditu hainbat areto eta antolakundeetan, esaterako Centro Centro, Musac, Racoon Projects eta Eremuak ekimenetan. 

Pasaia. Pasajes erakusketa Ziudadelako Bolborategian dago ikusgai, asteartetik larunbatera 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan soilik goizez, 11:30etik 13:30era; astelehenetan aretoa itxita dago.
 

PASAIA. PASAJES. LEO BURGE
Ziudadelako Bolborategia, apirilak 17 – ekainak 28
o    Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era; astelehenetan, itxita.

 

 

¿Te ha sido útil esta página?