Kondestablearen jauregian egonen da ikusgai maiatzaren 24ra bitarte Artea Oinez 2026 erakusketa: 77 sortzailek lagatako lanez dago osatuta. Erakusketa lehen solairuko 1. eta 2. aretoetan dago eta Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen festaren ekitaldien parte da. Aurten Vianako Erentzun Ikastolak eta Zizur Txikiko San Fermin Ikastolak antolatzen dute elkarrekin Bidean bat gara lelopean.
Erakusketa gaur goizean aurkeztu dute Maider Beloki Unzu Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak, Josu Reparaz Leiza Nafarroako Ikastolen Federazioaren zuzendari eta erakusketaren komisarioak, eta, Garbiñe Zulaika Isasti eta Uxue Lazkano Maiza Erentzun Ikastolako eta San Fermin Ikastolako zuzendariek; hain zuzen ere, ikastola horiek elkarrekin antolatuko dute 2026ko Nafarroa Oinez.
Artea Oinez 2026 lehen mailako topaketa-artistikoa da eta, urte eta diziplina askotako lan garaikideak hartu-emanean daude bertan. Erakusketan teknika hauetan egindako lanak daude, besteak beste: akrilikoa, akuarela, tenplea, olioa eta teknika mistoak, mihisea, taula eta paper gainean. Brontzez, zurez, aluminioz, altzairuz, kobrez, metakrilatoz eta beiraz egindako eskulturak ere badaude, eta serigrafiaz edo tinta pigmentatuez egindako lan-grafikoak, argazkiak, collageak, teknika mistoan egindako lanak eta bideo-sorkuntzak.
Gehienak korronte abstraktuan kokatzen ahal dira, baina haien artean badira figuratiboa, espresionista, kontzeptuala eta hiperrealista ere. Artelan guztiak bi aretoetan daude ikusgai, astelehenetik igandera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Erakusketa itxita egonen da apirilaren 2, 3 eta 6an.
Omenaldia bi sortzaile nafarrei
Artea Oinez erakusketak instalazioaren eta zeramika artistikoaren esparruan espezializatutako bi emakume sortzaile hauei omenaldia egiten die: Celia Eslava Sotés eta Concha Cilveti Echeverría.
Celia Eslava (Iruña, 1955) Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn, baita Artearen Historian ere, eta Zeramikaren artean eta funtzioan masterduna. Pinturan eta eskulturan egin zituen hasierako lanak eta bere ibilbidean bilakaera egin du instalaziorantz, hainbat teknika eta material uztartuz: ehungintza, zeramika, portzelanak, erle-argizaria, etab. Beti kanon klasiko tradizionaletik kanpo, gorpuztasunari, emakumeen rolari eta hartu-eman globalari buruz hausnartzen du.
Omendutako beste emakume sortzailea Concha Cilveti (Iruña, 1942) da, Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskolan egin zituen artearen munduko hastapenak eta Zeramikako gradua eskuratu zuen bertan; aurretik, Pablo Sarasate kontserbatorioan Dantzako titulu profesionala lortu zuen. Diziplina anitzeko artista da: dantzaren, musikaren, marrazketaren eta modelatzearen esparruetan lan egin du. Portzelana eta erregogorra leunki erabiltzeagatik nabarmentzen da, baita papera, harria, egurra edo metala ere, bizirik dagoen espazio batekin hartu-emanean.
ARTEA OINEZ 2026 KONDESTABLEAREN JAUREGIA. MARTXOAK 26 – MAIATZAK 24
Parte hartzen duten egileak, ordena alfabetikoan
AGIRRE, Xabi
AITZKOA, Elena
AIZKORBE, Faustino
ALDASORO, Maider
ALFARO, Greta
ALFARO, Lorea
ANDA, José Ramón
ARANBERRI, Ibon
ARRAZOLA, Txaro
BADIOLA, Txomin
BALDA, Javier
BARBER, Maddi
BARKATE, Nadia
BAROJA COLLET
BERNAD, Clemente
BURGE, Leo
CÁNOVAS, Carlos
CARDARELLI, Jorge
CILVETI, Concha
CRESPO, June
DACOSTA, Josette
DE PEDRO, Bingen
DE ZERIO, Xabier
DEL CASTILLO, Naia
DIEZ DE ULZURRUN, Fermín
DOIZ, Miren
ESLAVA, Celia
EUBA, Andoni
EUBA, Jon Mikel
FERRÁN, Leopoldo
FONTALBA, Txaro
FULLAONDO, Usoa
GARMENDIA, Iñaki
GARRAZA, Ángel
GARRAZA, Kepa
GOIKOETXEA, Asun
GRIJALVO, Patrik
HERRERO, Mari Puri
IBARRONDO, Reyes
IPIÑA, Zaloa
IRAZU, Pello
IRIJALBA, Carlos
IRURETAGOIENA, Oier
JIMENEZ LANDA, Fermín
LAZKANO, Jesús Mari
LERTXUNDI, Mikel
MENDIBURU, Remigio
MIEG, Juan
MOLINET, Amaia
MONTÓN, Idoia
MORENO, Ángela
MORENO, Hasier
MORRÁS, Xabier
MUNIATEGIANDIKOETXEA, Manu
OKARIZ, Itziar
OKIÑENA, Mikel
ORTIZ, Eugenio
PAGOLA, Fernando
PAN, Damaris
PERUARENA, Oaia
PREGO, Sergio
REVUELTA, Mabi
RIAÑO, Ana
RICO, Koko
RODRIGUEZ CABALLERO, David
SABATÉ, Teresa
SÁDABA, Ixone
SALAZAR, Dora
SISTIAGA, José Antonio
SUAREZ, Natalia
SUBERVIOLA, Amaia
SUESKUN, Mertxe
TALAYERO, Susana
URRUTIA, Alain
VIEITES, Azucena
ZUBERO, Begoña
ZUMETA, José Luis