‘Komunitate Polizia zure Civivoxean’ programako hitzorduak asteazken honetan abiatuko dira. Programa hiriko zazpi auzotan dago abian, eta 136.708 laguni ematen die zerbitzua. Herritarrek beren auzoko agente titularrarengana jotzen ahal dute, eskaera edo iradokizunak zuzenean eramateko. Zerbitzu hau eskaeraren arabera ematen da, eta horrela, Civivoxetan informazioa trukatzeko gune bat sortzen da Komunitate Poliziaren eta dagokion auzoaren artean, hura noiz etorriko den aurrez iragarrita.
Tituludun agenteak, beste komunitate-polizia batzuen laguntzarekin, arazoei buruzko elkarrizketa izaten du eskatu duenarekin, hasiera batean herritarren segurtasunari eta ordenantzak ez betetzeari buruzkoak. Gaia beste arloren bati buruzkoa bada, agenteek interesduna dagokion zerbitzura bideratzen dute. Hitzorduak auzoko Civivoxean eskatzen dira, aurrez aurre edo telefonoz, zentroaren ohiko ordutegian. Zerbitzua doan da eskatzaileendako.
Programaren helburua konfiantzazko harremana sortzea da, komunikazio zuzen eta pertsonala bideratzeko auzokideekin nahiz auzoko elkarteekin, entitate publikoekin, ikastetxeekin edo eremu bakoitzeko gizarte-langileekin. Zuzeneko harremana eta agentearen izena, telefonoa eta posta elektronikoa ezagutzeak errazagoa egiten du herritarrek beren arazoen berri ematea eta agenteek konponbidea eman ahal izatea.
Hitzordu bat hilero
Hitzorduak hilero dira, auzoaren arabera egun jakin batean. Asteazkenean, hala eskatu duten Sanduzelaiko eta Buztintxuriko auzokideek agentearekin bilera izanen dute Sanduzelaiko Civivoxean. Ostegunean honako hauek izanen dira hitzorduak, hurrenez hurren: Milagrosa - Arrosadia eta Azpilagañakoa Milagrosako Civivoxean, eta bi Zabalguneetakoak Zabalguneko Civivoxean. Hileko lehen osteguna delarik, Lezkairu-Santa María la Realeko auzokideek Santa María la Real zentro komunitarioan (Mutiloabeiti kalea 19) izanen dute bilera.
Hileko lehen astelehenean Juslarrocha Civivoxean jasoko dira Arrotxapeko auzokideen iradokizunak eta Iturramako auzokideenak Iturramako Civivoxean. Asteartean Mendillorriko Civivoxean eginen den hitzorduarekin itxiko da hilabete honetako programa, eta bertan, agentea Mendillorri, Rigapaina eta Santa María la Realeko auzokideekin bilduko da.
KOMUNITATE POLIZIA ZERBITZUA ZAZPI AUZOTAN
Iturrama
o Hilabeteko lehen astelehenetan
o Hitzordua eskatzeko Iturrama Civivoxean edo 948 36 66 55telefonoan
Mendillorri – Ripagaina-Santa María la Real
o Hilabeteko lehen asteartetan
o Hitzordua Mendillorriko Civivoxean edo 948 16 41 14 telefonoan
Sanduzelai – Buztintxuri
o Hilabeteko lehen asteazkenetan
o Hitzordua Sanduzelaiko Civixoxean edo 948 13 64 00 telefonoan
Milagrosa – Arrosadia eta Azpilagaña
o Hilabeteko lehen ostegunetan
o Hitzordua eskatzeko Milagrosako Civivoxean edo 948 29 28 02 telefonoan
Lezkairu – Santa María la Real
o Hilabeteko lehen ostegunetan
o Hitzordua eskatzeko Santa María la Real zentro komunitarioan (Mutiloabeiti kalea 19) edo 948 42 05 10 telefonoan
Zabalguneak
o Hilabeteko lehen ostegunetan
o Hitzordua eskatzeko Zabalguneko Civivoxean edo 948 23 28 88 telefonoan
Arrotxapea
o Hilabeteko lehen astelehenetan
o Hitzordua eskatzeko Juslarrocha Civivoxean edo 948 13 21 90 telefonoan