Komunitate-polizia zure Civivoxean

Iruñeko Udalak abian jarri du "Komunitate-polizia zure Civivoxean" proiektua Hari esker, herritarrek hurbilago izanen dituzte agenteak, eskaerak eta iradokizunak modu zuzen eta eraginkorragoan helarazi ahal izateko.

Ekimen horrekin, Udaltzaingoak herritarrengandik hurbilago egon nahi du, eta laguntza eman.
 

ZER GAI LANDU DITZAKET BERAIEKIN?

Bizilagunen arteko bizikidetza-arazoekin, herritarren segurtasun-arazoekin eta ordenantzak ez betetzearekin (zarata, zikintasuna, etab.) lotutako oro.

NIRE ARAZOAK KONPONDUKO DITUZTE?

Hasiera batean eskaerak entzun eta artatuko dituzte. Udaltzaingoak esku-hartzea eskatzen duten eskaerak hasieratik kudeatuko dira. Eta Udalaren beste zerbitzu batzuei eragiten dieten eskaerak kasuan kasuko zerbitzura bideratuko dira.

ZERBITZUAK BADU KOSTURIK NIRETZAT?

Ez horixe. Udaltzaingoa herritarrn zerbitzura dago.

ZEIN EGUNETAN EGOTEN DIRA CIVIVOX BAKOITZEAN?

→ ITURRAMA: hileko lehen astelehenetan

→ ARROTXAPEA: hilako lehen astelehenetan

→ MILAGROSA-ARROSADIA ETA AZPILAGANA: hileko lehen ostegunetan

→ MENDILLORRI-ESPAGARA -SANTA MARIA LA REAL: hileko lehen astearteetan

→ SANDUZELAI-BUZTINTXURI: hileko lehen asteazkenetan

→ LEZKAIRU-SANTA MARÍA LA REAL: hileko lehen ostegunetan

Batzar guztiak dagokien Civivoxetan izanen dira, Lezkairu-Santa Maria la Realekoak izan ezik, Belaunaldien arteko Zentro Komunitarioa izanen baita elkargunea.
 

NOIZ ESKA DEZAKET HITZORDUA?

Hitzordua eskatzeko Civivoxera jo daiteke, aurrez aurre, edo Civivoxaren telefonora deitu irekita dagoen ordutegian.

  • Iturramako Civivoxa: 948 366 655
  • Arrotxapeako Civivoxa: 948 132 190
  • Mendillorriko Civivoxa: 948 164 114
  • Sanduzelalko Civivoxa: 948 136 400
  • Milagrosako Civivoxa: 948 292 802
  • Lezkairu-Santa Maria la Realeko Zentro Komunitarioa aurrez aurreko hitzordua (Mutiloa kalea 19): 948 420 510