‘Komikia kontu serioa da’ mahai-inguruan komikia istorio konplexu eta sakonak kontatzeko tresna gisa erabiltzeko aukerari buruz hausnartuko dute ostegunean

‘Komikia kontu serioa da’ mahai-inguruan komikia istorio konplexu eta sakonak kontatzeko tresna gisa erabiltzeko aukerari buruz hausnartuko dute ostegunean
Jarduera Calderería kaleko aretoan eginen da, 19:00etan, eta Julen Gabiriak, Andrea Prosperek, Martin Etxaurik eta Maite Mutuberriak parte hartuko dute
Comic Gaza

 

Iruñeko Udalak, Nafar Ateneoarekin eta Biurdana Institutuarekin lankidetzan, Komikia kontu serioa da mahai-ingurua antolatu du ostegunean, 19:00etan, Biurdana Institutuan eginen den euskarazko irakurketa publikoaren harira. Oraingoan, Joe Sacco komikigile estatubatuarraren Palestina lana omenduko du. Sarrera librea da, toki guztiak bete arte.

Mahai-inguruan Julen Gabiria Lara idazleak parte hartuko du, Palestina komikia euskaratu baitu, bai eta Saccoren trilogiaren beste bi komikiak ere: Gerra Gazan eta Gazako oin-oharrak. Mahai-ingurua egin aurretik, itzultzaile bizkaitarra Palestinako egoerari buruzko trilogiaren itzulpen-prozesuan izandako bizipenei buruz arituko da, baita Maus holokausto naziari buruzko Maus lanaz ere: Art Spigelman-ek idatzi zuen, eta 1992an Pulitzer saria jaso zuen. 

Ondoren, mahai-ingurua eginen da, komikiaren hizkuntza istorio konplexu eta sakonak kontatzeko tresna gisa erabiltzeko aukerari buruz hausnartzeko, errealitatearen esentzia atzemateko binetak erabiliz. Mahai-inguruan, Julen Gabiriarekin batera, Andrea Prosper Morán ilustratzaileak eta Martin Etxauri "Txo?!" ikertzaile eta ilustratzaileak hartuko dute parte. Maite Mutuberria Larráyoz ilustratzailea izanen da moderatzailea.

KOMIKIA KONTU SERIOA DA
•    Herritar orori irekitako mahai-ingurua
o    Data eta ordua: maiatzak 7, osteguna, 19:00
o    Tokia: Iruñeko Udalaren erabilera anitzeko aretoa (Calderería k. 11)
o    Parte-hartzaileak: Julen Gabiria Lara, Andrea Prosper Morán, Martin Etxauri "Txo?!" Moderatzailea: Maite Mutuberria Larráyoz 
 

 

¿Te ha sido útil esta página?