Gaur Fibrosi Kistikoaren Nazio Eguna da. Horregatik, www.pamplona.es webguneak eta udalaren sare sozialetako profilek kolore berdea eta laranja erakusten dituzte gene akastun batek eragiten duen gaixotasun kroniko eta hereditarioak kaltetutako pertsonak oroitzeko. Gene horrek proteina bat eraldatzen du eta ondorioz gorputzak ohi baino likido lodiagoa eta likatsuagoa ekoizten du, batez ere birikei eta digestio-sistemari eragiten diena.
COCENFE Minusbaliotasun fisikoa eta organikoa duten pertsonen Nafarroako Elkarteen Federazioko partaideden Nafarroako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak bildutako datuen arabera, gaitz honek kaltetutako pertsonei etengabe mediku-kontrolak egin behar dizkiete, eta gaitza oso larria denean, birika-transplanteak. Gaitz hau era goiztiarrean detektatzen da, jaioberriei jaio ondorengo lehen egunetan egiten zaizkien probetan, eta Osasunbidearen arabera, 4.350 jaioberritik 1i eragiten dio. Gaixotasun arrarotzat hartzen denez, fibrosi kistikoko kasuak RERNA Gaixotasun Arraroen Populazio Erroldan erregistratzen dira.
Nafarroako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak etengabeko arreta ematen die gaitzak jotakoei zein haien senitartekoei, informazioaren, aholkularitzaren, laguntzaren eta haien bizi-kalitatea hobetzeko baliabideen arloan. Gaur entitate hori ahalegin berezia egiten ari da sare sozialetan #ZaintzenAdituak; #EtxeanGeratu; #FibrosiKistikoarenNazioEguna traolenpean.
Iruñeko Udalak alarma egoerak ezarritako konfinamenduak iraun bitartean udal-webgunera desbideratzea erabaki zuen ordura arte hiriak entitate eta elkarteei Udaletxeko fatxada argiztatuz adierazten zien babesa.