Iruñeko Udaleko Eledunen Batzarraren adierazpena

Iruñeko Udaleko Eledunen Batzarraren adierazpena

Azaroaren 6an, ostiral goizaldean, bi gaztek jasandako eraso homofoboaren aurrean, Iruñeko Udaleko talde politiko guztiok, Bozeramale Batzordearen bidez, eraso horrekiko gure erabateko errefusa eta sumina adierazi nahi ditugu, eta honako adierazpen hau egiten dugu:


1. Iruñean gertatutako eraso homofoboa erabat errefusatzen dugu, eta gure babes eta elkartasun osoa adierazten diegu erasoa jasan duten bi gazteei.


2. Berretsi egiten dugu, beste behin ere, gure hirian gertatzen den edozein eraso LGTBIfobikoren aurkako gaitzespena, eta eraso horiek desagerrarazteko, segurtasuna hobetzeko eta pertsona guztien sexu eta genero-askatasuna edozein ingurunetan erabat gauzatuko dela bermatzeko lan egiteko konpromisoa hartzen dugu.


3. Herritarrak gonbidatzen ditugu sexu  eta genero askatasunaren aurkako edozein indarkeriaren aurrean aktibo jarrai dezaten, eta pertsona guztiek beren harremanei, gorputzari eta sexualitateari buruz erabakitzeko duten eskubidea azpimarratzen dugu

¿Te ha sido útil esta página?