Iruñeko Udalaren Ingurumen Hezkuntzako Museoan jostailuak trukatzeko merkatu txikiaren azken jardunaldia eginen da asteazkenean

Iruñeko Udalaren Ingurumen Hezkuntzako Museoan jostailuak trukatzeko merkatu txikiaren azken jardunaldia eginen da asteazkenean
3 eta 12 urte bitarteko haurrek egoera onean dauden jostailuak eramaten ahal dituzte beste batzuengatik trukatzeko, Museoko taldearen aholkularitzarekin
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Ingurumen Hezkuntzako Museoak jostailuak trukatzeko merkatu txiki tradizionala eskainiko du asteazkenean, 11:30etik 13:00etara, 3tik 12 urtera bitarteko haurrendako. Udalaren Museoa Errotazar kaleko 21 bis zenbakian dago, eta jostailuak trukatzea sustatzea du xede, haien berrerabilera bultzatzeko, bizitza baliagarria luzatzeko eta egun hauetako kontsumoari alternatiba bat emateko. 

Haurrek jada erabiltzen ez dituzten eta egoera onean dauden jostailuak eraman ditzakete, hala nola liburuak, ipuinak, jolasak eta puzleak, eta beste neska-mutilek ekartzen dituzten objektuengatik trukatu. Haurrak berak dira trukea nola egin erabakiko dutenak, senideek lagunduta. Ingurumen Hezkuntzako lantaldea gida gisa egonen da bertaratutakoei orientazioa emateko aukeratzeko orduan.

Truke-azokak duela hamar urte baino gehiago abiatu ziren eta orduz geroztik pertsona asko bertaratu dira Ingurumen Hezkuntzako Museora, bai jostailuak, bai bizikletak bai osagarriak eta objektuak, oro har, trukatzera. Iaz 8 truke-azoka txiki egin ziren eta, guztira, 706 parte-hartzaile aritu ziren.

Jarduera horiek herritarrei kontsumoaren aurrean alternatiba bat eskaintzen diete, eta baliabideen murrizketa praktikan jartzea errazten dute. Herritarrendako ‘Jasangarritasun Eskolaren’ programazioaren barruan dago. Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuaren webgunean (http://educacionambiental.pamplona.es) informazio guztia kontsulta daiteke.

¿Te ha sido útil esta página?