Martxotik ekainera, Iruñeko Udalak informazio-zerbitzua aktibatzen du, hiriko landare-espezie nagusien polinizazioaren alerta-mailaren berri emateko, haien polenekiko sentikorrak diren herritarrengan arazoak eragin baititzakete.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin elkarlanean prestatzen da informazioa.
POLEN-MAILAREN AURREIKUSPENA
Iruñeko Udaleko Epidemiologia Zerbitzuak astero aurreikuspen bat prestatzen du hurrengo egunetan hirian espero diren polen-mailen berri emateko.
2023eko uztaila 1tik uztaila 8era
MAILA LEHENA: onddoen esporoak, gaztainondo, belarrak eta asun |
NOLA JASO POLEN ALERTA-MAILARI BURUZKO INFORMAZIOA
Honela ematen da polen-mailei buruzko alerta-informazioa: mugikorretako SMSen bidez eta posta elektronikoko mezuen bidez (izena eman behar da zerbitzuan)
Interesa dutenek zerbitzuan alta har dezakete, doan, 010 telefonora deituta (Herritarrendako Arreta Zerbitzua), edo 948420100 zenbakira Iruñeaz kanpotik deituz gero