Iruñeko Udalak lau botila erraldoi jarri ditu kale-zurruta egiten den hiriko guneetan gazteak aisialdi arduragabeak dituen ondorioez kontzientziatzeko

Iruñeko Udalak lau botila erraldoi jarri ditu kale-zurruta egiten den hiriko guneetan gazteak aisialdi arduragabeak dituen ondorioez kontzientziatzeko
“Kale-zurrutari ez. Aisialdi arduratsuari bai” kanpaina ikusgai egonen da Gaztelugibelen, Taconeran, Burgoen plazan eta Yamaguchin, baita sare sozialetan eta beste komunikabide batzuetan ere
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

Aitzakiarik egon ez dadin, gaur goizetik aurrera kale-zurrutaren letra txikia tamaina handian irakur daiteke, haren ondorioak eta kaltetuak zeintzuk diren ikusteko, hiriko lau gunetan. Iruñeko Udalak arazoaren erdigunera joatea erabaki du, eta gazteak elkartzen diren tokietara kolorez etiketatutako tamaina handiko lau botila eraman ditu. “Kale-zurrutari ez. Aisialdi arduratsuari bai” Udalaren sentsibilizazio-kanpainaren apusturik bisualena da, eta sare sozialetara, hiri altzarietara eta komunikabideetara ere hedatuko da.

Botilak aluminioz estalitako altzairuzko egitura metalikoan egindako 3 metro inguruko altuerako lau elementu dira, eta arazoaren beste hainbeste alderdi jasotzen dituzte: elkarbizitza aldatzea, maneiatzen zailak diren hondakinak handitzea kalean, hiriko ostalaritzari lehia desleiala egitea eta araudia haustea. Arau-hauste horrek 750 euroko zehapena dakar eta sarritan gurasoak dira zigorraren erantzule. Hitz gutxitan: bizilagunak nekatuta, gurasoak haserre, tabernak kokoteraino eta kale garbitzaileak akituta.

Izan ere, kanpaina hau gazteei bereziki zuzenduta dago, eta Udalak eta kaltetutako gizarte-eragileek fenomeno horri buruz joan den udazkenean hasitako hausnarketaren barruan dago. Abiatutako ekintzetako bat da; izan ere, eztabaida horren ondorioz, Udalak ikastetxeetan alkoholaren eta drogen kontsumoari buruzko hitzaldiak programatu ditu, denbora-tarte eta hiriko eremu zehatzetan segurtasun-dispositiboak mantendu ditu, eta kaleetako argiztapenean eta bideozaintzako kameren instalazioan balizko aldaketak egitea baloratu du.

Gaur goizean Herritarren Aferen Batzordea eta Enrique Maya alkatea Gaztelugibelen izan dira, Ziudadelako Laguntza Atearen parean, botila erraldoietako bat dagoen tokietako bat baita, Taconera eta Yamguchi parkeak eta Burgoen plaza erdiguneko eremuekin batera.

Letra ez hain txikiak...

Testuek irakurleak zuzenean interpelatzen dituzte. “Nekatuta dauden bizilagunek” diote “zuk kale-zurruta egiten duzun bitartean ez diezula bizilagun eta familiei atseden hartzen uzten. Kaleetan zikinkeria sortzen duzu eta, askotan, kalteak auzoan” eta "kokoteraino dauden tabernek" gogorarazten dute “zu kale-zurrutan ari zaren bitartean, ostalaritzak ez duela lanik egiten eta gainera mozkor dauden askoren ondorioak jasan behar dituela gero’’. Mezu horiek gazte asko edateko elkartu ohi diren eremuetan bizi eta lan egiten dutenen ahotsa dira.

Baina, kale-zurrutaren ondorioek hiri osoaren ohiko funtzionamendua aldatu eta zerbitzu publikoen ohiko funtzionamendua zailtzen dute. Kanpaina honetan mezua beren bizipenekin bermatzen dutenak “akituta dauden garbitzaileak dira”, eta adierazten dute “zuk kale-zurruta egiten duzun bitartean garbiketako langile askok astero jasangaitza bilakatzen ari den hondakin kopuru bati aurre egin behar diotela. Gainera, kristalak kaleetan arriskutsuak dira, eta okadak eta txizak osasungaitzak”. Eta hausnarketa horiek teorikoegiak badirudite, kanpainak ere tokia ematen dio “haserre dauden gurasoen” oharrari: “Kale-zurruta egin eta adingabea bazara, 750 euro arteko isuna jaso dezakezu. Isun hori, seguruenik, zure gurasoek ordaindu beharko dute, legea urratzen duena zeu zarenean”.

Kanal anitzeko eta segmentutan banatutako kanpaina

Tamaina handiko botilak bide anitzetako kanpainaren atal bat besterik ez dira. Kanpaina espazio publikoan ikusgai egonen da mupi estatiko eta digitaletan eta aparkalekuetan dauden edikuluetan, bai eta ohiko komunikabideetan ere. Berriz ere, helburu zehatzago baten bila, eztabaida publikoa sustatzeko “off line” ekimen horiek “on line” mezu askorekin uztartzen dira sare sozialetan eta prentsa digitalean, zeinak gazteek bereziki erabiltzen dituzten kanalak baitira.

¿Te ha sido útil esta página?