Iruñeko Udalak enkantean jarriko du 2023an eta 2024ko zati batean aurreztutako energia, Energia-aurrezpenaren Ziurtagiria eskuratzeko

Iruñeko Udalak enkantean jarriko du 2023an eta 2024ko zati batean aurreztutako energia, Energia-aurrezpenaren Ziurtagiria eskuratzeko
Tresna horrek aurreztu den energia diru bihurtzen du, eta hala, energia-efizientziarekin lotutako neurriak abian jartzeko inbertsioaren zati bat berreskuratuko da
farolas led

 

Tokiko Gobernu Batzarrak enkante publikoa deitzea onetsi du Iruñeko Udalak 2023an eta 2024ko zati batean aurreztu zuen energia besterentzeko: 765,81MWh jarriko dituzte enkantean, eta energia horren balioa 76.581 eurokoa da. Udalak energia-efizientziarekin lotutako inbertsio eta lanei esker aurreztu du energia hori: besteak beste, udal-etxebizitzak birgaitu dituzte, ikastetxe publikoetako arotzeria aldatu dute, kirol-instalazioetan aerotermia-sistemak jarri dituzte eta bide publikoko argien ordez, LED teknologia jarri dute.

Energia-efizientziaren funtsei buruzko araudiak aukera ematen du, kalkulu-, baliozkotze- eta egiaztatze-prozesu zorrotz baten bidez, egindako inbertsioak oinarri hartuta aurreztutako energia Energia-aurrezpenaren Ziurtagiri bihurtzeko eta inbertsio horiek diru bihurtu eta eskualdatu ahal izateko. 

Energia-aurrezpenaren Ziurtagiria eskuratzea bereziki onuragarria da Energia-efizientziako Funtsari diru-ekarpenak egin behar dizkioten horiendako; izan ere, ingurumenarekin lotutako diru-ekarpenak egin ordez, Energia-aurrezpenaren Ziurtagiria eskuratzearen bidez ordaintzen ahal dute ordaindu beharrekoa, ziurtagiri horiek energia-efizientzia hobetzea baitute oinarri. Horri esker, energia-kontsumoa murrizteko inbertsioa egin duenak (kasu honetan, Udalak) hasierako inbertsioa konpentsatzeko diru-sarrera eskuratzen ahalko du. 

Hala partikularrek nola enpresek aurrezten ahal dute energia hori, baita administrazio publikoek ere: hain zuzen, Iruñeko Udala izan da aurreztutako energia enkantean jarri duten lehen toki-erakundeen artean lehenetarikoa. 

Gainera, nabarmentzekoa da Udalak berak martxan jarri duen egitasmoa: enkante bidez eskuratutako diru-sarrerak energia-efizientziarekin lotutako beste inbertsio batzuetarako baliatuko dira, energia aurrezten jarraitu eta Udalaren Energia Trantsiziorako eta Klima Aldaketarako Estrategiarekin bat egiteko. 

Enkantean pertsona jakin batzuek baino ezin izanen dute parte hartu, eta Nafarroako Kontratazio Atarian eskuratzen ahalko dute informazio guztia; eskaintzak iragarkia argitaratu eta 20 egun naturaleko epean egin beharko dituzte. 

¿Te ha sido útil esta página?