2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategia ETetaKAE2030

Iruñeko Udalak 2009an sinatu zuen Alkateen-Ituna izenekoa, Europako hainbat entitatek bultzatutako ekimena hiriak klima aldaketaren aurkako borrokan engaiatzeko. Sinatzearekin batera, Udalak Europar Batasunaren helburua –berotegi-efektuko gasen isurketak (BEG) % 20 murriztea 2020rako– bere egiteko konpromisoa hartu zuen.


2010. eta 2015. urteen artean Energia Jasangarrirako Ekintza Plana egin zen, BEGen isurketak murrizteko eta energia-eraginkortasuneko helburu eta ekintzekin. Konpromiso hori 2020ko martxoan berretsi zen, 2030erako hiriko isurketak % 40 murrizteko konpromisoa hartuta, 2005ekoekin alderatuta; hori bat dator aurrez onartutako Europako energia-zuzentarauekin eta Estatuko 2030erako Energia eta Klimarako Plan Integratu Nazionalaren zirriborroarekin (PNIEC2030).


Abiapuntu gisa Iruñeko Udalak honako azterlan hauek enkargatu zituen 2018. eta 2019. urteetan: 

 

Gainera, 2019an Udalak honako hauek egin zituen:

  • Klima Larrialdia deklaratu zuen
  • Nazio Batuen 2030erako Garapen Jasangarriko Helburuak sinatu zituen
  • Sektoreko Partaidetza Organo bat eta Ingurumen eta Klima Aldaketaren Behatokia sortzeko konpromisoa hartu zuen
  • Hiriko Elikadura Politikako Milango Ituna sinatu zuen

 

Horrek, Klima-zaurgarritasunaren Diagnostiko eta Analisiari eta AG21etik egindako lan guztiari gehituta, hiria bere burua ezagutzeko eta baita helburu berriak eta asmo handikoak zehazteko une garrantzitsu batean kokatzen du.  Hori dela eta, energiaren eta klima-aldaketaren esparruan plangintza estrategikoa lantzen hasi gara, zeharkakotasunean oinarrituta, epe luzerako ikuspegiaz, eta asmo handiko helburuak dituena; halako estrategia-planifikazioa ezen funtsezko osagaia den energia-trantsiziorako eta Iruñean beste energia-eredu bat, jasangarriagoa eta kutsadura gutxiagokoa, lortzeko, herritarren bizimodua hobetuko baitu.


2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategia hori gure hirian, neurri integraletan oinarrituta egonen da eta honako hauei lotutako erronkei aurre eginen die: jasangarritasuna, klima-aldaketa, energia berriztagarriak, energia-burujabetasuna eta hiriko ingurumen-kalitatearen hobekuntza.