Iruñeko Udalak elkarretaratzea egin du Udaletxe plazan, bihar Emakumeen kontrako Indarkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Eguna izan aurretik

Iruñeko Udalak elkarretaratzea egin du Udaletxe plazan, bihar Emakumeen kontrako Indarkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Eguna izan aurretik
‘Ikusi duzu? Geldi ezazu!’ lelopean, aurten adin guztietako gizonei zuzenean eskatzen zaie aktiboki aurka ager daitezen
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Bihar, azaroaren 25ean, larunbatarekin, Emakumeen kontrako Indarkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Eguna izanen da. Gaur eguerdian Iruñeko Udalak eguneko aldarrikapenekin bat egin du Udaletxe plazan egin den elkarretaratze isilaren bidez, eta Cristina Ibarrola alkatea eta Udalbatzako kideak egon dira bertan. Ohikoa denez, bihar arratsalde-gauean Udaletxeko fatxada morez argiztatuko da, tradizionalki mugimendu feministekin identifikatzen den koloreaz.

Elkarretaratzean, azaroaren 2ko Osoko Bilkuran onetsitako adierazpen instituzionala jendaurrean irakurri da. Testua Nafarroako berdintasun teknikarien sareak adostu du eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak tokiko entitate eta instituzioei proposatu die. ‘Ikusi duzu? Geldi ezazu’ lelopean, adierazpenak emakumeen aurkako indarkeria mota ororekiko arbuioa edozein arlo eta testuingurutan erakusteaz gain, administrazioaren konpromisoa adierazten du emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak desagerrarazteko lanean jarraitzeko, bai eta tokiko entitateen agenda politikoan emakume eta neskatoen indarkeriarik gabeko bizitza bizitzeko eskubidea bermatzen duten neurriak txertatzeko ere, emakumeen kolektiboekin eta kolektibo feministekin eta herritarrekin elkarlanean.

Aurten, kanpainaren leloak interpelazio zuzena egin nahi die adin guztietako gizonei, konpromisoak har ditzaten eta emakumeen aurkako indarkeria mota guztien aurka aktiboki ager daitezen, eta aldi berean, adierazpenak “herritar guztiei dei egin nahi die eta aitortu nahi du emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko bidean haien arbuioa eta konpromisoa adierazten jarrai dezaten, indarkeria horren agerpen guztiak salatzen, haren oinarri diren eta emakumeen eta nesken bizitza eta askatasuna baldintzatzen duten jarrerak seinalatuz”.

Zentzu horretan, instituzioak bere gain hartzen du “emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean koordinatuta jokatzeko tokiko protokoloak bermatzeko ardura, sentsibilizazioaren, prebentzioaren, arretaren, esku-hartzearen eta erreparazioaren arloetan lan iraunkorra eginez”, bai eta bere “konpromisoa erakutsi du ere erasotutako edo eraildako emakume eta neskatoekin, baita horien seme-alabekin ere, sexu-indarkeriari aurre egin behar izan baitiete”.

Iruñeko Udalak herritarrak gonbidatzen ditu azaroaren 25aren, Emakumeen kontrako Indarkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Egunaren inguruan antolatzen diren jarduera guztietan parte hartzera
Ekitaldi sinboliko gisa, zinegotziek Coworkids haurrendako udal-programako haurrek egindako panelez osatutako horma-irudi batean eranskailuak jarri dituzte. Eranskailu horiek indarkeriaren aurkako ikur ezaguna den esku-azpia zabalik duen esku altxatuaren irudi grafiko berria dira. Marra eta kolore berriekin birdiseinatutako elementu bat da, hiriko gizarte-sektore guztiek indarkeriaren aurka borrokatzeko batzen dituen lana ikusarazteko. Irudi horrek parte hartzeko eta pertsona guztiak ahalegin komun batean engaiatzeko gonbidapena egin nahi du, eskuak berak bezala, irudi bakarra osatzen duten askotariko multzoekin.

¿Te ha sido útil esta página?