Iruñeko Udalak dirulaguntza-deialdia ebatzi du, irabazi- asmorik gabeko entitateek euskara sustatzeko proiektuak egin ditzaten. Deialdiaren xedea da euskararen erabileraren sustapena, hedapena eta/edo normalizazioa xede duten jarduerak hein batean finantzatzea, eta guztira 118.000 euro banatu ditu euskara sustatzeko 29 jarduera aurkeztu dituzten irabazi-asmorik gabeko 18 entitateren artean.
Diruz lagundutako jarduerak, herritarrei irekita daude, eta honako baldintza hauek bete behar dituzte: euskara sustatzea eta euskararen normalizazioa, erabilera, hizkuntza-gaitasuna, motibazioa eta prestigioa bultzatzea, eta nagusiki Iruñeko udal-mugartean egitea 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitarte.
Deialdian parte hartzeko, entitate bakoitzak honako baldintzak bete behar ditu: legearekin bat eratutako pertsona juridikoak izatea eta dagokien erregistroan izena emanda izatea, irabazi-asmorik gabekoa izatea eta egoitza soziala, ordezkaritza edo jarduketa-esparrua Iruñean izatea. Dirulaguntzaren banakako zenbatekoa ezin da, inolaz ere, 22.000 euro baino handiagoa izan.
Entitateek hiru irizpide hauek kontuan hartuta jaso dituzte puntuak: entitatearen ezaugarriak, hala nola entitateak modu egonkorrean/jarraituan egitea euskara sustatzeko jarduna, euskararen erabilera entitatean eta berdintasunaren aldeko konpromisoa; proposamenaren kalitatea eta koherentzia, adibidez, genero-ikuspegia txertatzea, ebaluazio-adierazleak, iraupena, jarraitutasuna eta programaren komunikazio- edo hedapen-planaren egokitasuna, eta Iruñean jarduerak duen eragina euskararen hizkuntza-normalizazioan, honako hauek kontuan hartuta: populazioaren zein sektoretara zuzenduta dagoen, hizkuntzaren zein erabilera-alorretan eragiten duen, estrategia inklusiboa, kulturartekotasuna, berrikuntza eta efektu biderkatzailea
DIRU-LAGUNTZAK EUSKARA SUSTATZEKO PROIEKTUAK EGITEKO
ENTITATEA | PROIEKTUA | PUNTU KOPURUA | ZENBATEKOA (eurotan) |
Goizargi Elkartea | Prestakuntza-materiala euskarara itzultzea | 65,00 | 1.569,83 |
Amudisna | Amudisna euskera ikasten | 59,50 | 428,73 |
Jaso Fundazioa | Itzalpean musikala | 85,00 | 7.920,06 |
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua | Euskararen estatusaren hausnarketarako parte-hartze prozesua | 70,00 | 1.272,84 |
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua | Hezkuntzako lanketa berezitua | 59,50 | 512,99 |
Nafarroako Retina Elkartea | Euskara denontzat | 69,00 | 2.545,67 |
Euskaraz Kooperatiba Elkartea | Erabilera esparruak | 57,00 | 1.986,36 |
Euskaraz Kooperatiba Elkartea | Hemen-hor-han | 73,00 | 3.780,33 |
Euskaraz Kooperatiba Elkartea | Maleta ibiltaria | 58,00 | 769,49 |
Euskaraz Kooperatiba Elkartea | Iruñezar euskaltegiko urteurrena | 56,00 | 3.134,22 |
Osasuna Klub Atletikoa Fundazioa | Kirol-jardueren hizkuntza-kudeaketa hobetzea | 71,00 | 1.805,05 |
Hizkuntz Eskubideen Behatokia | Euskararen telefonoa Iruñean 2025 | 56,00 | 1.903,47 |
Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea | Hotsegunak (formatu txikiko musika, artista ez oso ospetsuen eskutik) | 75,50 | 2.982,68 |
Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea | Zirion Zaldiko (umorea euskaraz) | 58,50 | 458,99 |
Haizegoa Euskara Taldea | Euskara kalera Arrosadian eta Azpilagañan | 87,50 | 2.991,50 |
Udako Euskal Unibertsitatea | Euskarazko prestakuntza eskaintza | 64,00 | 3.239,95 |
Karrikiri Elkartea | Eremu sozioekonomikoan eragiteko proiektua | 70,00 | 10.606,98 |
Karrikiri Elkartea | Hiztun komunitatea trinkotzeko eta euskararen erabilera sustatzeko proiektua | 69,00 | 10.606,98 |
Euskaldunon Biltoki | Euskerabiltzen | 80,00 | 7.634,82 |
Euskaldunon Biltoki | Gazteki | 88,00 | 4.776,82 |
Dindaia Fundazioa | Begiraleen formazioa | 84,00 | 9.719,85 |
Dindaia Fundazioa | Hiri tailerrak | 89,00 | 10.043,84 |
Dindaia Fundazioa | Etxetik plazara | 84,00 | 9.719,85 |
Dindaia Fundazioa | Xamariko | 86,00 | 10.259,84 |
Lezka3 Euskaratik Auzogintza | Lezka3, euskaratik auzogintza | 72,00 | 42,43 |
Nafar Ateneoa | Euskara eta kirola | 61,00 | 539,99 |
Nafarroako Bertsozale Elkartea | Iruñeko Bertso Eskolen Sarea | 85,00 | 2.699,96 |
Sortzen Gurasoak Federazioa | Jauzi.eus (eskolaz kanpoko jardueren webgunea euskaraz) | 84,50 | 2.313,19 |
Sortzen Gurasoak Federazioa | Denon eskola guztiontzako euskara | 79,50 | 1.733,29 |
TOTAL: | 118.000 | ||