Olatz Salvador artista euskaldunak ‘Zainak eman’ izeneko azken lana aurkeztuko du abenduaren 2an (asteazkena), 20:00etan, Pompelo Civivoxeko Kutxa Sonora gunean

Olatz Salvador artista euskaldunak ‘Zainak eman’ izeneko azken lana aurkeztuko du abenduaren 2an (asteazkena), 20:00etan, Pompelo Civivoxeko Kutxa Sonora gunean
Sarrerek 10 euro balio dute, eta Iruña Kultura da webgunean eskuragarri daude
Olatz Salvador


Olatz Salvador artista donostiarrak kontzertua emanen du abenduaren 2an (asteazkena), 20:00etan, Pompelo Civivoxean: Zainak eman biraren barruan Nafarroan eginen duen azken ikuskizuna izanen da. Sarrerak 10 euroan eskuragarri daude Iruña Kultura da webgunean. Emanaldiak amaiera emanen dio Kutxa Eszenan zikloari: hainbat diziplina artistikotako ikuskizun bat eskaintzen du hilero Pompelo Civivoxean. 

Kontzertua 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta Kutxa Sonora gunean eginen da: Pompelo Civivoxeko ekitaldi-aretoa eta auditoriuma da, eta bereziki diseinatuta dago musika-ikuskizunak eta ikuskizun eszenikoak egiteko. Olatz Salvadorrek (Donostia, 1990) hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du musika-eszenan, eta hainbat musika-proiektutan parte hartu du bakarkako ibilbidea abiatu aurretik. 2018an argitaratu zuen bere lehen bilduma, Zintzilik (Airaka). Diskoak harrera bikaina izan zuen, eta abeslariaren proiektu pertsonala sendotu zuen. 

Aho uhal (Airaka, 2021) izeneko bigarren lanarekin egin zuen biran, ehun kontzertu inguru eman zituen 5 herrialdetan. Olatzen ibilbidean zehar, maila handiko artista batzuk aritu dira berarekin elkarlanean: besteak beste, Rozalén, Alaia Martin, Kiko Veneno, Ariel Rot, Iván Ferreiro eta Judit Neddermann. 2022an Musika Bulegoa saria jaso zuen. Bakarkako musika-ibilbidearekin batera, soinu-bandak konposatzen eta ekoizten lan egin du. Zainak eman (Balaunka, 2024), bere bakarkako hirugarren albuma da, eta aurrerapauso bat da egindako ibilbidean; izan ere, arriskurik handienak hartuz egin duen lana da orain arte. 

Olatz Salvadorren Kontzertua 

  • Pompelo Civivoxa, Kutxa eszenan programa

    • Data: abenduak 2, asteazkena. 20:00

    • Sarrerak 10 euroan daude salgai Iruña Kultura da webgunean

    • Artistak: Olatz Salvador (ahotsa eta gitarra), Mattin Saldias (gitarra), Ander Zulaika (bateria eta koruak), Eneritz Dueso (teklatua eta koruak) eta Jagoba Salvador (baxua eta sintetizadoreak)

¿Te ha sido útil esta página?