
Iruñeko hogei bat ostalaritza-establezimenduk parte hartuko dute Pilota zure esku lehiaketa gastronomikoan, azaroaren 6tik 15era bitarte. Lehiaketak pilotazaletasuna eramanen du establezimendu horietako barretara, eskuz jaten ahal diren pilota itxurako pintxoen bidez. Ekimena mugaz gaindiko IRUHBI PILOTA proiektuaren barruan dago, eta Labrit pilotalekuan azaroaren 12an eginen den Euskal Pilotaren Nazioarteko I. Biltzarraren parte da. Gainera, lehiaketak bat egiten du pilota Iruñeko erakargarri turistiko izateko apustuarekin.
Lehiaketaren berritasun nagusiak gaur (asteazkena) egin den prentsaurrekoan aurkeztu ditu Mikel Armendariz Barnechea Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkariak. Lehiaketari esker, aukera egonen da pilota itxurako pintxo borobilak dastatu eta saritzeko, eta bi kategoria hauek barne hartzen dira: pintxo klasikoa eta pintxo sortzailea. Lehiaketaren finala azaroaren 18an, asteazkena, eginen da.
Kategoria klasikoan, elaborazioek honako hauek izanen dituzte oinarri: batez ere, errezeta ezagunak, produktu-sukaldaritza eta teknika tradizionalak, establezimenduaren espezialitateen berrinterpretazioak barne Pintxo sortzaileen kategorian, euskal pilotaren interpretazio sortzaile eta garaikideak izanen dira nagusi, teknika, egitura, testura, akabera eta berezko baliabide kontzeptualen bidez.
Pintxoek bete beharreko baldintzak
Lehiaketan parte hartzeko baldintzei dagokienez, honako hauek zehazten dira: pintxoak banaka aurkeztuko dira dira eta pilota itxura izanen dute; hau da, pieza nagusiak esfera formako edo esferaren antzeko formako bolumena izan beharko du, eta argi eta garbi ikusi beharko da pilota bat dela. Hala eta guztiz ere, artisau-lanak berezko dituen irregulartasunak onartuko dira, baldin eta modu argian antzematen bada pilota bat dela. Pilotari egindako erreferentzia elaborazio nagusian txertatu beharko da, eta ez da nahikoa izanen apaingarri gisako esfera txiki bat jartzea.
Pintxoa eskuarekin hartu eta jaten ahalko da, eta ez da mahai-tresnarik erabili beharko. Aurkezteko euskarriak erabiltzen ahalko dira, betiere pieza euskarritik kendu eta aurretik aipatutako baldintzekin bat jaten ahal bada. Osagai nagusiak euskal eta nafar gastronomiarekin lotuta egon beharko du, eta lehentasuna emanen dio tokiko, hurbileko eta sasoiko produktuei: osagai horren presentzia konposizioan eta zaporean antzeman behar da, ez da soilik apaingarri bat izanen. Establezimenduak osagai hori eta haren jatorria adieraziko ditu, eta, antolakuntzak hala eskatzen duenean, informazioa emanen du produktuaren jatorria egiaztatzeko. Proposamen gozoak zein gaziak onartuko dira. Establezimendu bakoitzak libreki hautatuko ditu errezeta, teknikak eta bigarren mailako osagaiak. Oinarriekin bat datozen sorkuntza berriak, egokitzapenak eta dagoeneko existitzen diren elaborazioak onartuko dira.
Proposamenak euskal pilotaren interpretazio bat barne hartuko du, formaren, eraikuntzaren, akaberaren, osagaien, kirol-modalitateen eta kultur erreferentzien bidez. Pintxoaren izena ez da nahikoa izanen interpretazio hori egiteko. Epaimahaiak baloratzen duen pintxoak publikoari eskaintzen zaionarekin bat etorri beharko du osagaiei, tamainari, kalitateari eta aurkezpenari dagokienez, eta ez dira kontuan hartuko artisau-lanak berezko dituen aldaketa txikiak..
Pilota zure esku Azaroak 6-15
Lehiaketan parte hartzen duten Iruñeko establezimenduak:
Haziaberri. Rebolote
REX Casa de Comidas. Patolari
La Radio taberna. La Radio frijitu berezia
La Remolacha taberna-jatetxea. Tanto de oro
La Granja taberna. Martínez de Irujo
La Mandarra de la Ramos. Piperrezko frijitua
El Mentidero taberna. Ados pilota navarrica
Geltoki Taberna. Orkatz- eta euskal txerri-bola, Subizako txokolatezko demi-glacea eta azalore errezko krema
Manneken Beer. Piper pilota
La Tasca de Don José. Pelotazo TDJ
Balu jatetxea. Txintxorta-esfera patxaran-saltsarekin
Vermutería Río. Arrautzezko frijitua
Casa Otano. Papa Fofoca
Casa Juanito. Piper-bola
El Corzo taberna. Roncal, qué gozo en el Corzo
Errejota. Gazta- eta trufa-bola
Adokin Gastrobar. Bolarra
Ceniza Urban Grill. Cancha Ceniza
Katakrak. Laxoa
Come Sano Santa Madre. Retegi 22
Sarasate jatetxe begetarianoa. Borraja-kroketa beganoa
Bang Bang taberna. Atun minezko tartar-bola eta ajoblancoa
La Pausa. Patata-kurruskaria txistorrarekin