Ingurumen Hezkuntzako Museoan abuztuaren 17tik 27ra bitarte, gaztelaniaz eta euskaraz, naturarekin bat egiteko haurrendako lau lantegi eginen dira, doan

Ingurumen Hezkuntzako Museoan abuztuaren 17tik 27ra bitarte, gaztelaniaz eta euskaraz, naturarekin bat egiteko haurrendako lau lantegi eginen dira, doan
Izena eman daiteke jada, 010 – 948 420 100 telefonoan, eta lantegiak 6tik 12 urtera bitarteko haurrei zuzenduta daude

 

Iruñeko Udalak, Ingurumen Hezkuntzako lantaldearen bidez, lau lantegi proposatu ditu, doan, abuztuaren bigarren hamabostaldirako haurrei zuzenduta, ingurumenarekin bat egin, jolastu eta hausnartzeko. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude eta izena eman daiteke jada 010 – 948 420 100 telefonoan. Abuztuaren 17tik 20ra bitarte gaztelaniazko lantegiak eginen dira eta 24tik 27ra bitarte lantegi berberak euskaraz. Haur bakoitzak lantegi bat baino gehiagotan eman dezake izena.

Proposatutako lantegiek xede bikoitza dute. Alde batetik, haurrek ongi pasatu eta beste haur batzuk ezagutzea, lantegi bakoitzean proposatutako zereginak elkarrekin egiten dituzten bitartean; eta, bestetik, ingurumenaren inguruan ikastea, pixkanaka begiruneko jarrera jasangarriak barnera ditzaten. Lantegiak goizez izanen dira, 10:30etik 12.30era, eta saio bakoitzean oinarrizko elementuetako bat izanen dute hizpide: sua, ura, lurra eta airea, adierazpen askea eta sormena oinarri duten gorputz-mugimendu, jolas eta eskulanak proposatuta. 

Saio guztiak, gaztelaniaz zein euskaraz, Izaskun Robledok emanen ditu, adin guztietarako sormen lantegietan eskarmentu handia duenak. Ingurumen Hezkuntzako Museoaren udako programazioaren berri izateko, kontsultatu www.educacionambiental.pamplona.es webgunea.

Ingurumenarekin bat egiteko lantegiak

‘Sua pitz dezagun’ lehen lantegian, abuztuaren 20an eta 27an (astearteak), sua landuko da elementu sinboliko gisa gorputz-mugimenduaren bitartez. Uda eguzkiaren argitasuna eta berotasuna nagusi diren urtaroa da. Bihotzaren barruan dagoen sua bera da, bizitzeko eta elkarrekin harremanetan egoteko txinparta pizten duena. Saioan suaren garra bilatuko da, eta horretarako material naturalezko kandelak eginen dira.

18an eta 25 ean (asteazkenak) ura landuko da. ‘Uretan igerian’ lantegian, ur-zikloa ezagutuko dute, eta urarekin jolasean arituko dira. Paisaiaren eta ibaiaren biztanleen bitartez, horma-irudi bat eginen da zikloa irudikatzeko. Ura bizitza da, landareentzat, eta baita pertsonentzat ere. Lurra ura da gehienbat, giza gorputza bezala. 

‘Lurrarekin batera taupaka’ da abuztuaren 19ko eta 26ko (ostegunak) lantegiaren izenburua. Lurrean hazten dira landareak, gainontzeko biztanleentzat ezinbestekoak. Pertsonei, errotzen eta zutik egoten ere laguntzen die lurrak. Lantegian sentsazio horrekin esperimentatu eta buztinarekin jolastuko da irudiak sortzeko.

Azkenik, abuztuaren 20an eta 27an (ostiralak) airea izanen dute ardatz. Airea mugimendua da, norabidea ekartzen du, arina da eta hegan egiten du, txoriek bezala. ‘Aireak garamatza!’ ssaioan elementu honekin jolastuko da, eskuz, haize-errotak egiteko.

¿Te ha sido útil esta página?