Ikastetxeek eta hezkuntza-esparruko elkarteek 10 eguneko epea dute Udalaren Ikaskuntza-zerbitzuetako lehiaketara aurkezteko

Ikastetxeek eta hezkuntza-esparruko elkarteek 10 eguneko epea dute Udalaren Ikaskuntza-zerbitzuetako lehiaketara aurkezteko
Sariak 1.500 eurora bitartekoak izanen dira eta hautatutako proiektu didaktikoak 2021/2022ko ikasturtea amaitu baino lehen martxan jarri beharko dira
Cartel

 

Azaroaren 19ra bitarte proiektuak aurkezten ahalko dira ikasturte honetako Iruñeko Udaletxearen Ikaskuntza eta Zerbitzuko proiektuen (ApS) sarietarako deialdian. ApS hezkuntza-etapa bakoitzeko curriculumean oinarritutako ikaskuntza-prozesuak eta ikasleek komunitateari zerbitzua ematea uztartzen dituen metodologia didaktikoa da. Modu horretan eduki akademikoak tokiko ingurua zein ingurune globala hobetzeko ekintzekin lotu eta elkarrekin erlazionatzen dira. Horrela, neskek eta mutilek beren ezagutzak aplikatzen dituzte gizarte-eraldaketan, gizalegezko konpromiso solidarioan eta, aldi berean, jarduera horiek beren ikaskuntzei zentzua eman eta horiek indartzen dituzte.

Hiriko ikastetxe publiko eta itunduek eta hezkuntza-esparruan interesa duten entitate edo elkarteek beren proposamenak lau kategoriatan aurkez ditzakete, aurreko edizioetan zeuden hiru modalitateekin alderatuta. Lehiaketako kategoria bakoitzerako bi sari ezarri dira (1.500 eta 1.000 euro), proiektuaren garapena ahalbidetzeko. Deialdia osotara 10.000 euroz hornituta dago.

Lehen hiru kategoriak hezkuntza-sistemari soilik lotuta daude, bloketan: Haur eta Lehen Hezkuntza, DBH-Batxilergoa eta Lanbide Heziketa; azken honi, lehenengo aldiz, arte ikaskuntza arautuetako zentroak gehitzen zaizkio, Kontserbatorioa kasu. Gainera, laugarren kategoria bat dago helburuen artean hezkuntza duten irabazi-asmorik gabeko entitate edo elkarteentzat, betiere bere proposamenean ikastetxe bat badago. Deialdi horretan parte hartu ahal izateko ezinbesteko betekizuna da gutxienez ikastetxeko irakasle batek egiaztatu ahal izatea prestakuntza jaso duela lan-metodologia horretan.

Proiektuek jatorrizkoak izan beharko dute, gaztelaniaz edo euskaraz eginak, eta 2021-2022ko ikasturtean abiarazteko diseinatuak. Eskaturiko agiriak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkezten ahalko dira, Kondestablearen jauregian (Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan, edo telematikoki egoitza elektronikoan, araudian aurreikusitako beste bideez gain.

Udalak irabazleak jakinarazten dituenean, proiektu irabazleak martxan jarri beharko dira (ikasturtea amaitu aurretik) eta bai aurkezpen publikoaren bidez, bai memoria baten bidez zabalduko dira, Iruñeko Udalaren irizpidearen arabera. Udaletxeak lehiaketa hori 2017an abiatu zuen eta "Iruña, hiri hezitzailea" estrategiaren udal-ekintzen barruan kokatzen da.

¿Te ha sido útil esta página?