Hogei bat gazte Taldeka bitartekaritza artistikoko programaren hirugarren edizioan parte hartzen ari dira hiriko bizimodu kultural eta artistikoan sakontzeko xedez

Hogei bat gazte Taldeka bitartekaritza artistikoko programaren hirugarren edizioan parte hartzen ari dira hiriko bizimodu kultural eta artistikoan sakontzeko xedez
Programa osatzen duten hamabost saioetan identitatearen kontzeptua landuko dute sormen-lantegien, artistekin eginen diren topaketen eta erakusketetara eginen diren bisiten bidez, besteak beste
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udala, urritik martxora bitarte, Taldeka bitartekaritza artistikoko programaren hirugarren edizioa egiten arituko da. Ostegunetan, bi astean behin, 15 eta 17 urte bitarteko eta 18 eta 21 urte bitarteko gazteek osatutako bi taldek identitatearen kontzeptuaren inguruko doako hamabost saiotan parte hartuko dute; Oihane Mcguiness eta Karmele Oteros sortzaileek koordinatuko dituzte saioak. Egitasmoak kultura garaikidera modu sortzailean hurbiltzea proposatzen du, eta gazteek beste gazte batzuei zuzendutako izaera artistikoko ekimen eta proposamenak sortzen dituzte ingurunean.

Saioak euskaldunei zein erdaldunei zuzenduta daude eta horien barruan tokiko artistekin egindako topaketak eta erakusketetara bisitak barne hartzen dira, baita ekitaldietan parte hartzea ere, aurtengo edizioan izena eman duten hogei bat gazteek bizipenak partekatu eta adierazpen artistikoko moduak aztertu ditzaten. Saioei esker lankidetza-sareak eratzen dira, Iruñeko inguruan testuinguru kultural eta artistiko garaikideari buruzko interesa sustatzen duten baterako proiektuak garatzeko. Orain arte, antolatutako hamabost saioetatik hiru egin dira.

Hirugarren edizioaren ardatza identitatearen kontzeptua da, denboran zehar eratutako eraikuntza gisa, eta abiapuntu komuna izaten ahal da pertsona bakoitzak berezi duen horretatik parte har dezan. Identitatea artearen bidez lantzeko hiru lan-ildo izanen ditu ardatz programak: lehenengoak norbanakoaren identitatea eguneroko esperientziatik aztertzen du, parte-hartzaile bakoitzak sortutako irudien eta euskarri fisikoen erregistro jarraitu baten bidez; bigarrenak identitate horiek aktiboki garatzen ditu artistek gidatutako lantegien bitartez, eta horretarako, argazkigintza, bideoa, soinua, moda, narratiba eta bestelako diziplinak erabiltzen ditu; eta hirugarren ildoak identitate indibiduala eta kolektiboa lotzen ditu, eta horren barruan, ingurunean bertan baterako lanaren isla utziko duten praktika komunitarioen topagunea izanen da Ziudadela.

Taldekaren azkeneko edizioan, hainbat jarduera egin zituzten Iruñeko bizitza kultural eta artistikoa hobeto ezagutzeko, hala nola argazkigintza analogikoko lantegiak, nahasketa-mahaiak eta platerak, film laburrak, fanzineak eta ehun-sublimazioa. Horrez gain, hainbat artistaren lanak ezagutu zituzten, Arte Garaikideko Uharte Zentroa bisitatu zuten, eta amaierako erakusketa bat antolatu zuten egindako lanekin.


TALDEKA 2026–2027

  • Taldeka Iruñeko 15 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da, bi taldetan banatuta:

    • Taldeka 15–17. 2009ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra bitarte jaiotakoak

    • Taldeka 18–21. 2005eko urtarrilaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra bitarte jaiotakoak

  • Saioen datak:

    • Urria: 1, 8, 15 eta 22

    • Azaroa: 5 eta 19

    • Abendua: 10 eta 17

    • Urtarrila: 14 eta 28

    • Otsaila: 11 eta 15

    • Martxoa: 11, 18 eta 20

¿Te ha sido útil esta página?