Iruñeko alkatea Nafarroako Itxaropenaren Telefonoa elkarteko lehendakariarekin bildu da

Iruñeko alkatea Nafarroako Itxaropenaren Telefonoa elkarteko lehendakariarekin bildu da
Igandean, herri-lasterketa solidarioa eginen da Iruñean, urtez urte antolatzen baitu Itxaropenaren Telefonoa elkarteak
Irudia
Irudia
Irudia

Gaur, asteartearekin, Joseba Asiron Saez eta Susana Burusco Eguinoa Nafarroako Itxaropenaren Telefonoa elkartearen lehendakaria bildu dira, alkateak Udaletxean duen bulegoan. Izan ere, igandean, '+e' VII. Herri Lasterketa Solidarioa eginen da, elkarte horrek berak antolatuta. Horrez gain, honako hauek ere bileran izan dira: Zaloa Basabe Gutiérrez Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako eta Kultur Aniztasuneko zinegotzi ordezkaria eta María Pinilla Itxaropenaren Telefonoa elkarteko Komunikazio saileko arduraduna. 

“Bat egin ITxaropenarekin” da aurtengo edizioaren leloa, eta lasterketa 11:00etan hasiko da Antoniutti parkean. Lau modalitate hauek barne hartzen ditu probak: 10 eta 5 kilometroko bi lasterketa, 5 kilometroko ibilaldi bat eta 5 kilometroko ibilketa nordiko bat. Lehiakortasuna ez da garrantzitsuena; bai, ordea, osasun emozionala partekatzea eta ikusgai egitea eta Itxaropenaren Telefonoa elkarteak egiten duen lanari babesa ematea. 

Lasterketaz gain, Udala eta elkartea lankidetzan ari dira haurren suizidioaren prebentzioaren inguruko prestakuntza ematen udal-langileei eta auzoetako erakunde komunitariokoei.

Izena emateko epea zabalik dago oraindik, 17 euroan; zenbateko horren bidez, osasun emozionalari eta entzuteari babesa emateko programak finantzatuko dira. Aste bukaeran, probetan parte hartzeko dortsalak eskuratzen ahalko dira Itxaropenaren Telefonoa elkartearen egoitzan (San Blas 13, behea, Arrotxapea). Hauxe izanen da zenbakiak entregatzeko ordutegia: ostiralean, 17:00etatik 21:00etara, eta larunbatean, 10:00etatik 21:00etara. 

¿Te ha sido útil esta página?