Herritarren Aferen Batzordeak 2025eko uztailaren 1ean onetsitako adierazpenak

Herritarren Aferen Batzordeak 2025eko uztailaren 1ean onetsitako adierazpenak

Adierazpena Peñen balio kulturalari eta gure hiriko ondare immaterialari babesa emateko

  • Nork proposatua: Iruñeko Udaleko Sozialisten taldea
  • Bozketa: 6 boto alde (EH Bildu, Iruñeko Udaleko Sozialisten taldea eta Talde Mistoa) eta 5 abstentzio (UPN eta PP)

ERABAKI DUTE:

  1. Sanferminetako peñek kultur-, gizarte- eta ondare-arloan egiten duten lana publikoki aitortu eta eskertzea, Iruñeko nortasunaren funtsezko zati bat baitira.
  2. Udalaren, Kultura Ministerioaren eta Peñen Federazioaren arteko lankidetzarako bide egonkorrak bultzatzea, honako hauek garatzeko: 
    •    Ondare immaterialaren inguruko prestakuntzarako, ikerketarako eta hedapenerako urteko programa
    •    Peñek bultzatutako kultur berrikuntzako proiektuetarako berariazko laguntza-ildoak.
    •    Peñen ondare-balioari eta bilakaera historikoari buruzko erakusketa ibiltari eta digitala.
  3. Udalaren konpromisoa berrestea Iruñeko kultur ondare immaterialaren defentsa eta sustapenarekiko, baita Udalbatzarekiko ere, herritarrak ordezkatzeko ikur historiko eta demokratikoa baita.
  4. Ardura partekatua sustatzea: kultura herrikoia eztabaida publikoaren parte da. Ildo horretan, Udalak eskatzen du hiriko festa-ondarearekin lotutako adierazpenak errespetuz eta bizikidetzarekin eta inklusio eta parte-hartze demokratikoarekin bat gara daitezen.
  5. Iruñeko peña guztiei bide horretan jarraitzeko eskatzen diegu, peñek kulturarekin lotuta egiten duten lanari kalte egiten ahal dieten jokamoldeak alde batera utzita eta komunitate-, gizalege- eta partekatutako ondare-eredu gisa duten rola indartzeko xedez.
¿Te ha sido útil esta página?