Herritarrek su artifizialen bildumarik onenaren alde bozkatzeko aukera dute 2024ko sanferminetako publikoaren saria emateko

Herritarrek su artifizialen bildumarik onenaren alde bozkatzeko aukera dute 2024ko sanferminetako publikoaren saria emateko
www.sanferminespamplona.es webgunearen bidez, Kondestable Civivoxean eta Turismo Bulegoan bozkatzen ahal da

foto

Oraindik ere zabalik dago 2024ko sanferminetako su artifizialen bildumarik onena hautatzeko bozketan parte hartzeko epea. Aurten ere, herritarrek ikusleen saria emanen dute Sanferminetako Egile-Su Artifizialen Nazioarteko XXIII. Lehiaketan. Epaimahai tekniko batek festetako hiru bildumarik onenak aukeratuko ditu Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko San Fermin sariak emateko, publikoak bere saria emateko hitza eta botoa ere baduen arren. 

Hala nahi dutenek bozkatzeko aukera dute, bi bide hauetatik: aurrez aurre eta telematikoki.  www.sanferminespamplona.es webgunearen bidez bozkatzen ahal da bai eta aurrez aurre ere, hautetsontzian botoa sartuta, bai Kondestable Civivoxean bai Turismo Bulegoan. Datu pertsonalak, telefonoa eta posta elektronikoa eman behar dira. Ikusitako bildumak 1etik 10era baloratu behar dira. Behin bakarrik ematen ahalko da botoa bilduma bakoitzeko. Hala ere, aurreko egunetako botoa aldatzeko aukera izanen da. Sanferminetako Egile-su Artifizialen Nazioarteko XXIII. Lehiaketaren babesleak dira Eroski eta Diario de Navarra. 

Bozkatzen duten guztien artean, Iruñeko Udalak hogei bat sari zozketatuko ditu. Zozketaren emaitza jaiak amaitu eta hurrengo astean jakinaraziko da, eta irabazleei horren berri eman eta sariak banatzeko ekitaldi batean parte hartzeko deia eginen zaie.

SANFERMINETAKO SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO XXIII. LEHIAKETA

Ziudadelako parkea, uztailak 6 – 14, 23:00

  • Uztailak 6, larunbata: Pyrophonia Mediterránea (Pyrophonia mediterraneoa)
    • Diseinatzailea: Gaspar Guaita Ruiz
    • Su-etxea: Turis (Valencia, España)
  • Uztailak 7, igandea: Nattens magi (Gauaren lilura)
    • Diseinatzailea: Gunnar Boerge Knudsen
    • Su-etxea: Højen & Magic Fyrværkeri ApS (Holstebro, Dinamarca)
  • Uztailak 8, astelehena: Le charme à la française (Xarma frantses erara)
    • Diseinatzailea: Christophe Ubeda
    • Su-etxea: Ardi (París, Francia)
  • Uztailak 9, asteartea: Perseidas (Pertseidak)
    • Diseinatzailea: Javier Lorenzo Martínez Castro
    • Su-etxea: Pirotecnia Oscense (Huesca, España)
  • Uztailak 10, asteazkena: Brave velocity! (Ausardia ziztu bizian)
    • Diseinatzailea: Roeland Weijenburg
    • Su-etxea: Caffero (Berlicum, Países Bajos)
  • Uztailak 11, osteguna: La dolce vita (Bizitza gozoa)
    • Diseinatzailea: Angelo Poleggi
    • Su-etxea: Poleggi (Canepina, Italia)
  • Uztailak 12, ostirala. My dream is… (Nire ametsa da…)
    • Diseinatzailea: Alessio Scarsella
    • Su-etxea: Scarsella Fireworks (Alatri, Italia)
  • Uztailak 13, larunbata: Ad astra (Izarretaraino)
    • Diseinatzailea: Karl Mitchell-Shead
    • Su-etxea: Illusion Fireworks Ltd. (Wooton, Reino Unido)
  • Uztailak 14, igandea: Ciudadela, arte y magia (Ziudadela, artea eta magia)
    • Diseinatzailea: Pedro Alonso Fernández Vidal
    • Su-etxea: Pibierzo (León, España)
¿Te ha sido útil esta página?