
Harrotu LGTBI+ kolektiboaren inguruan informatzeko eta haien parte hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren Zerbitzuak neguko programazioa jarri du martxan Eguberrien ondoren. Datozen hiru hilabeteetan zerbitzu horrek LGTBI+ pertsonen ahalduntze pertsonal eta kolektiboa lortzera bideratutako hainbat jarduera eskainiko ditu, eta horrekin batera sexu-aniztasunari buruz sentsibilizatzeko eta prestakuntza emateko ekintzak eginen ditu, herritar orori zuzenduta. Lehenengo jarduera ostegunean eginen da Harroturen bulegoan (San Gregorio k. 28). Irakurketa-klubaren saio bat izanen da, eta bertan zenbait egileren Los deseos afines lana landuko da. Hitzordua 18:00etan izanen da, eta aldez aurretik izena eman behar da.
Euskarazko irakurketa-kluba urtarrilaren 16an bilduko da, ostegunarekin, 18:00etan, Harroturen egoitzan, Begoña Lizarren Mundu zitalaren kontra lana aztertzeko. Horiez gain, urtarrilean beste bi jarduera gehiago antolatu dira: urtarrilaren 28an (asteartea), 11:00etan, LGTBI+ pertsonek elkarri laguntzeko saio bat antolatu da. Talde-prozesu bat da nork bere barrenera begiratzeko lana egiteko, bakoitzaren gaitasun propioak arakatzeko eta horiek indartzeko, hala, norbera ahalduntzeko beharrezkoak diren autoezagutza eta autozaintza landuz, LGTBI+ ikuspegitik, eta urtarrilaren 31n (ostirala), antzerkia izanen da. Gloria antzezlana antzeztuko dute Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etan, eta sarrera doan izanen da.
Urtarrila bezala, otsaila irakurketa-klubarekin hasiko da. Hilaren 6an, ostegunarekin, Roberta Maderoren Todo era por ser fuego liburua izanen dute hizpide. Urtarrileko programazioa osatzeko, hilaren 7an, letren araberako topaketa bat eginen da; hilaren 13an, Sueños y vasijas liburuaren aurkezpena, eta hilaren 14an, ostiralarekin, oinarrizko LGTBI+ sentsibilizazio- eta prestakuntza-programaren barruan, hitzaldi bat. Otsailaren 19an, kiroleko LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da; hilaren 21ean, letren araberako topaketa bat eginen da; otsailaren 25ean, LGTBI+ pertsonek elkarri laguntzeko beste saio bat, eta otsailaren 28an, LGTBI+ pertsona migratuen topaketa intersekzional bat.
Martxoko programazioa abiatzeko, hilaren 6an, ostegunarekin, irakurketa-klubean Mer Gómezen La rebelión de las hienas lana aztertuko dute. Martxoaren 13rako ‘GBT+ gizonak: azter dezagun gure maskulinitatea’ lantegia antolatu da, eta 14rako, letren arteko topaketa bat. Martxoaren 20an irakurketa-klubaren euskarazko saioa izanen da, Juanjo Olasagarreren Ezinezko maletak lana hizpide hartuta, eta 21ean, 'Genero estereotipoak desegiteko artea' lantegia. Horiez gain, martxoaren 25ean LGTBI+ pertsonek elkarri laguntzeko taldearen beste saio bat eginen da, eta hilaren 28an, letren araberako topaketak. Martxoko programazioa ixteko, hilaren 31n Trans Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da.
HARROTUREN NEGUKO JARDUERAK
Norbera ahalduntzeko programa
LGTBI+ ELT (LGTBI+ pertsonek Elkarri Laguntzeko Taldea)
Talde-prozesu bat da nork bere barrura begiratzeko lana egiteko, bakoitzaren gaitasun propioak arakatzeko eta horiek indartzeko, norbera ahalduntzeko beharrezkoak diren autoezagutza eta autozaintza landuz, LGTBI+ ikuspegitik.
Urtarrilak 28, otsailak 25 eta martxoak 25
11:00. Harrotu. Gaztelaniaz / Euskaraz
Nahitaezkoa da izena ematea
Lantegia: 'Genero-estereotipoak desegiteko artea'
Lantegi honen helburua da aldez aurretik ezarrita dagoena hautsi eta eremu bat sortzea, adierazteko askotariko moduak probatzeko, hainbat makillaje teknika baliatuta generoaren adierazpenean arakatzeko eta ezarritako estereotipoak apurtzeko.
Dinamizatzaileak: Blanca Ortega eta Amaya Sanz (Lune Femme). LGTBI+ aktibistak eta gorputz-adierazpenean adituak.
Martxoak 21
18:00-20:00. Harrotu
Nahitaezkoa da izena ematea
Lantegia: 'GBT+ gizonak: azter dezagun gure maskulinitatea'
Maskulinitateari buruzko hausnarketan sakontzeko lantegia, gai hauek ardatz hartuta: indarkeria matxistaz kontzientziatzea, gure bizitzan heteronormak duen pisua identifikatzea, eta maskulinitatearen eredu nagusiaren inguruan norberak eraiki duen identitatea deseraikitzea.
LGTBI+ errealitatea bizi duten gizonendako; bereziki gay, bisexual edo transexual direnendako.
Dinamizatzailea: Hiruki Larroxa
Martxoak 13
18:00-20:00. Harrotu. Gaztelaniaz / Euskaraz
Nahitaezkoa da izena ematea
LGTBI+ kolektiboaren ahalduntzea sustatzeko programa
Efemerideak
Otsailak 19: Kiroleko LGTBI+fobiaren aurkako eguna
Martxoak 31: Trans ikusgaitasunaren eguna
Letren araberako topaketa. 18:00-20:00. Harrotu
Otsailak 7: Gizon gay eta bisexualen topagunea: Navarra LGTBIQ+ Friends elkarteko Javier Martinezek dinamizatuta.
Martxoak 14: Bisexualen topagunea: Harrotun sortutako Bi talde autonomoko Silviak dinamizatuta, bisexualendako eta bere identitateaz zalantza duen edonorendako.
Otsailak 21: Lesbollo topagunea: Sai Artola Harrotuko boluntarioak dinamizatuta, emakume lesbiana eta bollerendako eta bere sexu-orientazioa zalantzan duen edonorendako.
Martxoak 28: Trans topagunea: Icaro Martinez de Zuazo trans aktibistak dinamizatuta, trans pertsonendako eta bere identitatea zalantzan duen edonorendako. “Tránsito” dokumentalean ikusiko da sei gaztek zer partekatzen duten transexual izateak dakarrenari buruz, kontakizun zintzo eta hurbil baten bidez.
Topaketa intersekzionalak
LGTBI+ migratzaileen topagune intersekzionala: otsailak 28.18:00 Harrotu. Dinamizatzaileak: Jossue Pineda eta Jared Andino, Fénix elkartekoak (Nafarroako LGTBI+ errefuxiatu eta migratzaileei eta kolektibo minoritarioei laguntzeko elkartea).
LGTBI+ gazteen topagunea. Data: zehazteke. Argibide gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Harroturekin.
LGTBI+ jarduera soziokulturalen programa
IRAKUIRLE, LGTBI+ irakurketa-kluba
GAZTELANIAZKO TALDEA:
Urtarrilak 9. Los deseos afines. Zenbait egile.
Otsailak 6. Todo era por ser fuego. Roberta Marrero.
Martxoak 6. La rebelión de las hienas. Mer Gómez.
Dinamizatzailea: Irakuirle irakurketa-taldea
EUSKARAZKO TALDEA:
Otsailak 27. Mundu zitalaren kontra. Begoña Lizar.
Martxoak 20. Ezinezko maletak. Juanjo Olasagarre.
Dinamizatzailea: Aitor Alonso
18:00. Harrotu. Nahitaezkoa da izena ematea
Sueños y vasijas liburuaren aurkezpena
Egileak, June Fernández Casete kazetari feminista eta queer agitatzaileak, ordezkapen bidezko haurduntzari buruzko analisi feminista biltzen duen liburua aurkeztuko du.
Otsailak 13. 18:00. Harrotu
Gloria antzezlana
Elisa Coll idazle eta aktibista bisexualaren antzezlan bat da Gloria. LGTBI pertsonengan eta bereziki emakume gazteengan eragin handia duten gaiak jorratzen ditu gaur egungo testuinguru historikoan.
Urtarrilak 31. 19:00. Nafarroako Antzerki Eskola
Sarrera doan
Oinarrizko LGTBI+ sentsibilizazio- eta prestakuntza-programa
Hitzaldia: “Beste aztarna batzuk: neska-lagun ohiei buruzko kontakizunen ikuspegi les(bi)ko bat”
Valentina Berr idazle eta gizarte-dibulgatzaileak sortutako proiektua da “Otros rastros” (Beste aztarna batzuk), gabezia honen haritik sortua: lesbianen eta bisexualen komunitatean kultur erreferentzia oso gutxi daude neska-lagun ohiaren inguruko askotariko errealitateei buruz.
Valentina Berr eta Dekumas LBT elkarteko Leire Kortaxarena arituko dira elkarrekin solasean.
Otsailak 14. 18:00. Harrotu.