Goiz Eder Haur Eskolak barruko ikasgelak eta lantegiak egokitzeko eta kanpo-eremuen irisgarritasuna hobetzeko obren bigarren fasea amaitu du

Goiz Eder Haur Eskolak barruko ikasgelak eta lantegiak egokitzeko eta kanpo-eremuen irisgarritasuna hobetzeko obren bigarren fasea amaitu du
Fase honetan, ertainen eta nagusien moduluetan eta kanpoko patioetan jardun izan da, adingabeen segurtasuna eta ongizatea sustatzeko
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Iruñeko Udaleko Herritarren Aferen Batzordeak gaur goizean bisitatu du Goiz Eder Haur Eskola. Uztailaz geroztik, haur-eskola berritzeko obren bigarren faseari heldu diote, zeinak iaz egindako lanei jarraipena ematen baitie, hala barruko guneak (areto berriak, aireztapena, altzariak...) nola kanpoko guneak (irisgarritasuna) hobetzeari begira, eta baita zuhaitzaren inguruko gune zentrala berreskuratzeko ere. Hori guztia adingabeen segurtasunaren eta ongizatearen onerako.

Lanak Erki Construcciones Sostenibles SL enpresari esleitu zitzaizkion, 297.717,14 euroan. Bigarren fase horretan ertainei eta nagusiei zuzendutako ikasgelen lantegiak egokitu nahi dira, 2020ko abuztuan bularrekoen – ibiltarien moduluan jardun ondoren; izan ere, modulu horiek berrantolatu ziren bi logela sortzeko eta horrela haur-eskolan ematen diren bi eredu linguistikoko adingabeak hartu ahal izateko. Lehen faseko lan horiek 48.275,35 euroko aurrekontua izan zuten. Gaur egun, Goiz Eder Haur Eskolak euskarazko eredua eta gaztelaniazkoa ematen ditu, biak ala biak ingelesezko jarduerekin. 64 leku ditu 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako lanaldi osoan, eta 32, lanaldi erdian.

Iazko abuztuko lan horiek bezala, bularrekoen – ibiltarien lantegiak egokitzeko atzamarrak ez harrapatzeko atea duen trenkada bereizle bat jarri da eta ikasleen zein irakasleen komunak antolatu dira. Bide batez, PVCzko zoladura jarraia jarri da hainbat gunetan, hala nola ertainen ikasgelan eta haien jantokian, ez baitzuten halakorik, baita logeletan ere. Halaber, ikasgela eta jantokia bereizteko beharrezko altzariak gehitu dira gune horiek eraldatzeko; izan ere, fisikoki leku bera izan arren, bi gune horiek bereiztu behar dira, eta hezitzaileendako teknologia-ekipamenduak kokatzeko mahai batzuk ere jarri dituzte.

Obretan hobekuntzak egin dira ikasgeletako eta jantokietako sabaietan, logeletako leiho guztiei motorrak jarri dizkiete eta argiztapena energiaren aldetik hobeagoak diren LED teknologia-ekipamenduez ordeztu da. Lanak osatzeko eta haur-eskolako beste instalazioekin bateratzeko, jarduketak egin diren eremuetako hormak margotu dira.

Jarduketak haur-eskolaren kanpoaldean

Jarduketa nagusiak haur-eskolaren kanpoaldean egin dira. Bularrekoak – ibiltariak ateratzeko plataformen alboak egokitu dira, arrapalen hegalen behealdea eraikiz eta albo horiek erabat itxiz, adingabeak espazio horietan sar ez daitezen. Ertainak eta nagusiak ateratzeko arrapalak ere eraiki dira, aurrekoen erreplika gisa, haur-eskolaren ekialdean. Halaber, ordezkatu da plataforma horietara sartzeko arotzeria, oztopo fisikorik gabeko sarbidea lortze aldera.

Ikasleek kanpoko eremuak hobeki erabiltzeko, aldaketa batzuk egin dira. Legarrezko zoladuraren gainean hegan egiten duten eraikinaren perimetro-espazioak itxi dira, orain arte plastikozko kutxekin, polikarbonatoekin, egurrezko paletekin eta abarrekin itxita zeudenak. Halaber, xafla zulatuzko erretiluak jarri dira eskolako perimetro-itxiturako hesian, harrapatze-arriskuak saihesteko. Gainera, kanpoko eremuak itxi egin dira, hala nola lorategiak eta gainazal gogorrak, metro bateko altuera duen barrote-sistemaren bidez, eta barrote horien artean 14 zentimetroko tartea utzita.

Azkenik, kanpoko patioan estalki berria egin da, dagoenari jarraipena ematen diona.  Horrela, kanpoko eremuan taldeak bereiz daitezke, hura zati batean itxita baitago. Estalkia diametro ezberdinetako 6 sabaileihoz zulatuta dago.

¿Te ha sido útil esta página?