Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak babesa, elikagaiak eta laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkie urtean 1.400 lagun ingururi

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak babesa, elikagaiak eta laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkie urtean 1.400 lagun ingururi
Iruñeko Udalak kanpaina bat abiatu du langile kualifikatuek egiten duten eta Udalak beste erakunde batzuekin batera finantzatzen duen zerbitzua ezagutzera emateko
Fitxategi
foto


Aurten 1.391 lagun artatu ditu Iruñeko Udalaren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak (EELZ), egunerokoan laguntza behar duten adinekoendako edo norberaren autonomian muga dutenendako zerbitzuan. Zerbitzu horren bidez, erabiltzaileek babesa, arreta pertsonala, arreta psikosoziala eta etxeko arreta jaso dezakete, baita zerbitzu osagarri batzuk ere, hala nola elikadura eta arropa-garbiketa. Zerbitzu horiek guztiak ezagutzera emateko, Udalak informazio-kanpaina bat abiatu du prentsan, telebistan, komunikabide digitaletan eta sare sozialetan. Era berean, azalpen-liburuxka batzuk argitaratu ditu. Liburuxka horiek hiriko auzo guztietan banatuko dira, eta auzo-unitateetan, komunitate-zentroetan eta osasun-zentroetan ere eskura egonen dira. Halaber, argibide guztiak eskuragarri daude https://www.pamplona.es/eu/Iruneakzaintzenzaitu/sad webgunean.

Iruñeko Udalak 1999an hartu zuen bere gain Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, Nafarroako Gobernuak zerbitzu hori deszentralizatu zuenean. Orduz geroztik, zerbitzuak barne hartu ditu herritarren premia berriei erantzuteko, betiere eguneroko jarduera batzuetan laguntza behar dutenen bizitza kalitatea hobetzeko xedez.  EELZri esker, etxean gera daitezke erresidentzietan sartu beharrean, eta aldi baterako edo iraunkorra den laguntza jasotzen ahal dute.

EELZk ematen dituen zerbitzuen aniztasunak familia ingurunean sortzen diren behar guztiak asetzen saiatzen da. Hala, laguntza eta arreta pertsonala emateen ditu oinarrizko lanak egiteko, hala nola garbiketa eta zainketa pertsonala edo mugikortasuna. Badu beste gizarte- eta osasun-alor nabariago bat ere, osasun eremuan behar zehatzagoak dituztenendako pentsatua, besteak beste, jarraibideak beteta eman behar den medikazioa edo ohean daudenak. Honi guztiari etxeko lanetarako laguntza gehitzen zaio, EELZk eskaintzen duen zerbitzuetako bat baita etxeko mantentze-lanak eta antolaketa egitea, baita, erabiltzaileei oinarrizko lanak egiten laguntzea ere, erosketak egiten esaterako.

Jarduketa guzti hauen barne dago hezkuntza zerbitzu bat ere, prestakuntza eta oinarrizko jarraibideak eskaintzen dituena zaintzak, autonomia sustatzea eta bizitza osasungarrirako ohituretan, bai erabiltzaileendako, baita haien senideendako ere; eta, bestalde, EELZren erabiltzaileei laguntza teknikoak mailegatzeko zerbitzua ere, hala nola ohe artikulatuak eta garabiak, beste laguntza produktu batzuen artean.

Auzo-unitateetatik
Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak barne hartzen dituen laguntzak auzo-unitateetako Autonomia pertsonaleko programako gizarte-langileen bidez eskuratzen dira. Hala, langileek kasu konkretu bakoitza aztertu eta baloratzen dute eta zehazten dute zein laguntza mota ematen ahal den bakoitzaren beharren eta zerbitzuaren ezaugarrien arabera. Gainera, profesionalarekin egindako elkarrizketa horretan zehazten ahalko da ea laguntza behin-behinekoa den, ustekabeko egoera batek sortua, baina unekoa, esaterako lesio bat, ala behin-betikoa.

Zerbitzuen kostua ondarearen eta familiaren errentaren arabera ezartzen da eta orduka zehazten da, gehienez ere hilean 60 ordu egin arte. Prezioa da 0,73 euro orduko errenta 9.727 euro baino baxuagoa dutenendako eta 16.07 euro hilean per capita errentan 1.621€ gainditzen dutenendako. Gainera, errenta baxuenendako, 8.106 euro baino baxuagoa denean, hilean 3,05 euroko tarifa finkoa ezarri da familia-langileak ematen duen arreta zuzenerako. Hilean 30 euro baino gehiago gainditzen duten zerbitzuak Udalak ere finantzatuko ditu % 50ean, diru-sarrerak kontuan hartu gabe.

Tasa horiez gain, EELZk elikadura-zerbitzua eta garbiketa-zerbitzua ere ematen ditu, hainbat preziotan, familia-unitateko diru-sarreren eta errentaren arabera ezartzen direnak. Janari-zerbitzuaren prezioa 0,50 euro da errenta baxuenendako eta 7,70 errenta altuenenendako; eta afariak, 0,50 eta 5,65 euro artekoak dira. Garbiketa zerbitzuari dagokionez, hileko kostua 3,05 euro eta 40,15 euro artean dago.

Emakume gehiago gizonak baino
Aurten EELZn erregistratu diren 1.391 erabiltzaileen artean arreta zuzeneko zerbitzuak dira pertsona gehien artatzen dituztenak, zehazki, 807 (539 emakumezko eta 269 gizonezko). Jarraian dator elikadura-zerbitzua, 562 erabiltzailerekin (293 emakumezko eta 269 gizonezko). Garbiketa zerbitzua hogei bat lagunek erabiltzen dute (5 emakumezkok eta 15 gizonezkok).

Zerbitzu guzti hauetan emakumezkoak % 60,1 dira, eta gainera, 80 urtetik gorakoena da adin-tarterik handiena, 500 emakumezko-erabiltzailerekin (263 dira gizonezkoak), eta ondoren dator 65etik 80rako adin tartea 211 emakumek eta 165 gizonek osatzen dutena. 65 urtetik beherakoen artean, datuak berdinduta daude, sexu bakoitzean 125 erabiltzaile baitaude.

EELZ hiriko 13 auzo-unitateetako 19 gizarte-langilek osatzen dute, besteak beste, eta langile horiek herritarrak artatzen dituzte, arreta eskaria jaso eta aztertzen dute, eta kasuen jarraipena egiten dute.  Behin EELZ eskatuta, erabiltzaileak haien etxeetan zuzenean artatzen dituzte 220 familia-langilek, gizarte-laneko sei langilek antolatu eta koordinatutako lanean. EELZk ere badu erabiltzaileei erantzuteko telefono bidezko zerbitzu bat, laguntzako gizarte-langile bat eta norberaren autonomiarako programako arduradun tekniko bat.  

¿Te ha sido útil esta página?