Zer zerbitzu Zer da eskaintzen ditu?
NORBERARENDAKO LAGUNTZA ETA ARRETA
- Higiene pertsonala: oinarrizko garbiketa edo oheratuta dagoenekoa, bizarra moztea, bainua/dutxa, pixoihalak aldatzea...
- Jantzia / oinetakoak: jantzi/erantzi, oinetakoak jarri/kendu, jantziak eta oinetakoak gainbegiratzea.
- Oinarrizko mugikortasuna: jaikitzeko eta oheratzeko laguntza, transferentziak, mugikortasunean laguntzea...
- Elikadura: gainbegiratzea eta behar izanez gero elikagaiak jaten eta dieten jarraipena egiten laguntzea.
- Jarduketa sozio-sanitarioak: jarrera-aldaketak, medikazioa ematea...
ETXEKO LANAK
- Elikadura: elikagaiak prestatzen eta kozinatzen laguntzea, baxera jaso eta garbitzea…
- Erosketak: erosketa-zerrenda prestatzen laguntzea, erosketak etxera ekartzea eta antolatzea...
- Oinetakoen eta jantzien zainketa: jantziak eskegi eta biltzea, armairuak txukuntzea...
- Etxebizitza mantentzea: oheak egitea, erratza pasatzea, xurgagailua pasatzea, zoruak garbitzea, garbiketa.
LAGUNTZA PSIKOSOZIALEKO OINARRIZKO JARDUKETAK
- Laguntza emozionala (bakardadea...), autoestimua, ohitura osasungarriak, norberaren zaintza...
- Familiari eta/edo zaintzaileei laguntzeko jarduketak..
- Erabiltzailearen zaintzari eta arretari buruzko aholkularitza, laguntza teknikoei buruzkoa...
- Gizarte- eta komunitate-laguntza: parte-hartzea erraztea eta gizarte-jarduerei, aisialdiari eta denbora libreari buruzko informazioa ematea...
ETXEZ ETXEKO PRESTATUTAKO ELIKAGAIEN ZERBITZ
- Beren kabuz baliatzeko zailtasunak dituztelako kozinatzerik ez duten pertsonei zuzendua.
- Zerbitzu hori baliatu ahal izateko gizarte-langilearen balorazio teknikoa behar da.
- Zerbitzua ez da doakoa. Koordainketa ezarri da. Urteko 365 egunetan dago erabilgarri.
JANTZIAK GARBITU ETA LISATZEKO ETXEZ ETXEKO ZERBITZUA
- Beren kabuz baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendua. Etxez etxeko bilketa bat asteko.
- Zerbitzua ez da doakoa. Koordainketa ezarri da.
LAGUNTZA TEKNIKOKO MAILEGU-ZERBITZUA: TAKA-TAKAK, OHE ARTIKULATUAK, DUTXARAKO AULKIAK...
- Etxez etxeko laguntzaren onuradunei zuzendua.
- Doako mailegua, gehienez ere 2 hilabetez baliatzen ahalko da.
SARBIDEA
Auzo-unitateetatik bideratzen da zerbitzurako sarbidea Gehienez ere egunean bi orduz emanen da zerbitzua etxe bakoitzean, ahal dela astelehenetik ostiralera, eta betiere gizarte-langile baten balorazio teknikoa beharko da, zerbitzuaren onespena eta kasu bakoitzean behar diren orduak eta laguntza edo zerbitzuak adieraziko dituena.
- Buztintxuri
-
Santa Luzia pasealekua 60/62, atzealdea
Telefonoa: 948-420760
Posta elektronikoa: ub.buztintxuri@pamplona.es
- Alde Zaharra
-
Joaquín Jarauta k., 43, beheko solairua
Telefonoa: 948-420762
Posta elektronikoa: ub.cascoantiguo@pamplona.es
- Txantrea
-
Cuenca de Pamplona k., 24.
Telefonoa: 948-420764
Posta elektronikoa: ub.chantrea@pamplona.es
- Etxabakoitz
-
Etxabakoitz k., 2
Telefonoa: 948-420766
Posta elektronikoa: ub.echavacoiz.@pamplona.es
- Zabalgunea
-
Aita Calatayud k., 4, beheko solairua
Telefonoa: 948-420768
Posta elektronikoa: ub.ensanche@pamplona.es
- Ermitagaña
-
Ermitagaña k., 42, beheko solairua
Telefonoa: 948-420770
Posta elektronikoa: ub.ermitagaña@pamplona.es
- Iturrama
-
Serafín Olave, 6, beheko solairua
Telefonoa: 948-420772
Posta elektronikoa: ub.iturrama@pamplona.es
- Mendillorri
-
Sarriguren kontzejuaren k., beheko solairua (Civivox zentroaren lokaletan kokatua)
Telefonoa: 948-420774
Posta elektronikoa: ub.mendillorri@pamplona.es
- Milagrosa
-
Irati errekaren k., 9, beheko solairua
Telefonoa: 948- 420776
Posta elektronikoa: ub.milagrosa@pamplona.es
- Arrotxapea
-
Marcelo Celayeta etorbidea 51, beheko solairua
Telefonoa: 948- 420778
Posta elektronikoa: ub.rochapea@pamplona.es
- Sanduzelai
-
Sanduzelai k., 7, beheko solairua
Telefonoa: 948-420
Posta elektronikoa: ub.sanjorge@pamplona.es
- Donibane
-
Tulebras Monasterioaren kalea 3, beheko solairua
Telefonoa: 948-420782
Posta elektronikoa: ub.sanjuan@pamplona.es
- Lezkairu
-
Taxoare kalea 14
Telefonoa: 948-420784
Posta elektronikoa: ub.lezkairu@pamplona.es
Tasa edo zerbitzuaren kalkuluari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu UDAL ZERBITZUEN PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA, Iruñeko Udalaren 6. ARAU FISKALA
ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA.
Gizarte-langileak, familia-unitatearen hileko per capita errentaren eta ondarearen arabera kalkulatuko du halaber, zerbitzuak duen tasa edo kostua.