Dantza zoroan jaialdiak neguko lehen edizioa aurkeztuko du Ziudadelan eta Civicanen: ikuskizunak, performanceak, musika elektronikoa eta hausnarketarako guneak

Dantza zoroan jaialdiak neguko lehen edizioa aurkeztuko du Ziudadelan eta Civicanen: ikuskizunak, performanceak, musika elektronikoa eta hausnarketarako guneak
Jaialdia martxoaren 7tik 23ra eginen da, ostegun eta larunbatetan proposamenak eginez, guztiak sarrera librearekin, lekua bete arte
Irudia
Irudia
Irudia

Dantza zoroan jaialdiak neguko edizioa estreinatuko du datorren martxoan. Iruñeko udako kultur programazioan ohikoa den eta konbentzionalak ez diren espazioetan egiten diren dantza eta mugimendu jaialdi ibiltariak, aukerak zabaldu eta ikuskizun, performance, musika eta topaketak biltzen dituen proposamen bat eskainiko du, martxoaren 7tik 23ra, Ziudadelan eta Civicaneko Auditoriumean. Programatutako jarduera guztiek sarrera librea izanen dute, leku guztiak bete arte.

Maider Beloki Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak, Dínamo Danza konpainiako Carmen Larrazek, David Ballano Zoroen gauaren antolatzaileak, Javier Fenández Nafarroako Kutxa Fundazioko zuzendari nagusiak eta Izaskun Azkona “La Caixa” fundazioaren Nafarroako ordezkariak aurkeztu dute, gaur goizean, jarduerak ostegun eta larunbatetan, arratsaldez eta gauez izanen dituen programa. Jaialdiak Iruñeko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren, “La Caixa” Fundazioaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren Innova Programaren eta AcieloAbierto Sarearen babesa du.

Dantza zoroan jaialdiaren neguko edizio honek hiru atal izanen ditu (ikuskizunak, musika elektronikoa eta pentsatzeko guneak), eta dantza eta musika garaikidearen sorkuntza izanen dira ardatz nagusia. Nazioko eta nazioarteko artisten dantza- eta performance-ikuskizunak, bai errotuak, bai gorantz doazenak, Ziudadelan izanen dira martxoaren 9an, 16an eta 23an (larunbatak), Bolborategian, Mistoen eraikinean eta Arma aretoan. Udako jaialdian gertatzen den bezala, Rafael Arenasen parkour taldeak Ziudadelako gune hauetara bideratuko du publikoa, egunero hiru ikuskizun izanen baitira bertan. 

Martxoaren 9an, larunbatarekin, proposamen hauek izanen dira ikusgai: Eva Alonso & Tania Garrido madrildarren Convergencias (Madril), Alegia Papageorgiou greziarraren Fragile eta Ukraina eta Alemaniaren artean ekoiztutako (Dis)connect, Dmytro Grynoven eskutik. Martxoaren 16an beste hauen txanda izanen da: Portugalgo Catarina Casqueiro & Tiago Matomari No Nai lanarekin, Jaéngo Vanesa Aibar  La Reina del Metal-solo lanarekin eta Kanarietako Richard Mascherin Vacío espiritual lanarekin. Azken egunean, martxoaren 23an, HURyCAN konpainia arituko da Te Odiero lanarekin, Amancio González Swan lanarekin (Alemania) eta Zebra Prieta El mal comío no piensa lanarekin (Madril). Emanaldiak 19:00etan hasiko dira, Armada etorbidean. 

Behin ilundu eta gero, martxoko larunbat horietan, 22:00etatik aurrera eta 01:00ak arte, Zoroen gauak dantzari eta abangoardiako musika elektronikoari eskainitako espazioa eskainiko du. Live eta DJ Set saioetan, elektroa, ambienta, IDMa, technoa eta musika esperimentala entzunen dira Ziudadelako Arma aretoan. Martxoaren 9an, Iñaki Creator eta Dayanna DJ izanen dira saio bikoitzean; martxoaren 16an, Promising Youngster eta Lagoon, eta martxoaren 23an, BeatLove eta DJ Judy. 

Pentsatzeko guneak, atal berria 
Martxoaren 7an, 14an eta 21ean (ostegunak), jaialdiak Pentsatzeko guneak izeneko atal berri bat izanen du Civicanen. Foro horretan, hainbat diziplinatako espezialistak bilduko dira sorkuntza garaikidearen inguruko elkarrizketa sortzeko. Martxoaren 7an, arratsaldeko 18:00etan, musika elektronikoa eta zientzia izanen dira mintzagai. Musika-sorkuntza eremu zientifikotik aztertuko da, baita musika elektronikoak fisikoki nola eragiten duen ere. David Ezpeleta neurologoak, Fermin Goñi psikologo klinikoak eta Hilario Rodeiro musikari eta konpositoreak parte hartuko dute. Arratsaldeko zazpietan, Lisa Rovner zuzendariaren musika elektronikoko emakume aitzindariei buruzko Sisters with transistors dokumentala proiektatuko da. 

Hurrengo astean, martxoaren 14an (osteguna), 19:00etan, saioa ikerketa-metodologiei buruzkoa izanen da. Hainbat ikerketa-metodo aztertuko dira, ikerketa artistikoaren eta zientifikoaren arteko analogiak eta desberdintasunak bilatzeko. Hitzaldiaren ondoren espazio birtual bat irekiko da, non publikoak ikerketa artistikoarekin lotutako edukiak online esploratzeko aukera izanen duen. Topaketa honetan Joaquín Sevilla fisikari, katedradun eta dibulgatzaile zientifikoak eta Vanessa Aibar koreografo eta dantzari garaikideak parte hartuko dute. 

Pentsatzeko guneak martxoaren 21ean, ostegunarekin, amaituko dira, 19:00etan, fikzio berriei buruzko topaketa batekin. Bertha Bermudez dantzari, ikertzaile eta dokumentalistak eta Maite zinemagile eta dokumentalistak arteari buruzko elkarrizketa bat ezarriko dute honen inguruan: artea fikzio berrien sortzaile gisa eta ikuspegi kolonialista baten irudikapenek kaltetutako kultura, arraza eta kolektiboak duintzeko tresna gisa. 


2024KO DANTZA ZOROAN. NEGUKO EDIZIOA
 

Martxoak 7, osteguna. CIVICANEKO AUDITORIUMA

  • 18:00. PENTSATZEKO GUNEAK 
  • Topaketa: Musika elektronikoa eta zientzia. Musika-sorkuntza ikuspegi zientifikotik, eta musika elektronikoak fisikoki nola eragiten digun aztertzea. Gonbidatuak: David Ezpeleta (neurologoa), Fermín Goñi (psikologo klinikoa) eta Hilario Rodeiro (musikaria eta konpositorea).
  • 19:00. PENTSATZEKO GUNEAK 
  • Proiekzioa: Sisters with transistors

Martxoak 09, larunbata ZIUDADELA

  • 19:00. DANTZA ETA PERFORMANCEA 
  • Armada etorbideko sarrera
  • Parkourra, Rafael Arenasek gidatuta 
  • Bolborategia: Eva Alonso & Tania Garrido. Convergencias (Madril) 
  • Parkourra
  • Mistoen eraikina: Alegia Papageorgiou. Fragile (Grezia) 
  • Parkourra
  • Arma Aretoa: Dmytro Grynov. (Dis)connect (Ukraina /Alemania) 
     
  • 22:00. ZOROEN GAUA. ARMA ARETOA 
  • 22:00 IÑAKI KREATOR LIVE
  • 00:00: DAYANNA DJ SET KREUZBEURG/ART-LABORATORY)

Martxoak 14, osteguna. CIVICANEKO AUDITORIUMA

  • 19:00. PENTSATZEKO GUNEAK 
  • Topaketa: Ikerketa-metodologiak. Ikerketa-metodoak aztertuko dira, ikerketa artistikoaren eta zientifikoaren arteko analogiak eta desberdintasunak aurkitze aldera. Hitzaldiaren ondoren gune birtual bat irekiko da, publikoak ikerketa artistikoari lotutako edukiak online arakatzeko aukera izan dezan. Gonbidatuak: Joaquín Sevilla (fisikaria, katedratikoa eta zientzia-dibulgatzailea) eta Vanesa Aibar (koreografoa eta flamenko garaikideko dantzaria)

Martxoak 16, larunbata ZIUDADELA

  •  19:00. DANTZA ETA PERFORMANCEA
  • Armada etorbideko sarrera 
  • Parkourra, Rafael Arenasek gidatuta
  • Bolborategia: Catarina Casqueiro & Tiago. Matomari No Nai (Portugal)
  • Parkourra
  • Mistoen eraikina: Vanesa Aibar. La Reina del Metal-solo (Jaén)
  • Parkourra
  • Arma Aretoa: Richard Mascherin. Vacío espiritual (Canarias)
  • Parkourra
     
  • 22:00. ZOROEN GAUA ARMA ARETOA 
  • 22:30:PROMISING YOUNGSTER LIVE (ANALOGICAL FORCE/HARIRIK GABE)
  • 00:00 LAGOON LIVE (SEVERAL ROOTS)

Martxoak 21, osteguna. CIVICANEKO AUDITORIUMA

  • 19:00. PENTSATZEKO GUNEAK 
  • Topaketa: Fikzio berriak. Elkarrizketa gai honi buruz: artea fikzio berrien sortzaile gisa eta ikuspegi kolonialista baten irudikapenek kaltetutako kultura, arraza eta kolektiboak duintzeko tresna gisa. Gonbidatuak: Bertha Bermúdez (dantzaria, ikertzailea eta dokumentalista) eta Maite Bermúdez (zinemagile eta dokumentalista)

Martxoak 23, larunbata ZIUDADELA

  • 19:00. DANTZA ETA PERFORMANCEA
  • Armada etorbideko sarrera 
  • Parkourra, Rafael Arenasek gidatuta
  • Bolborategia: HURyCAN. Te Odiero
  • Parkourra
  • Mistoen eraikina: Amancio González. Swan (Alemania)
  • Parkourra
  • Arma Aretoa: Zebra Prieta. El mal comío no piensa (Madril)
  • Parkourra
     
  • 22:00. ZOROEN GAUA ARMA ARETOA
  • 22:30: BeatLove LIVE
  • 23:30: JUDY LIVE PHASE.CTV

 

¿Te ha sido útil esta página?