Civivox sareak filmak, kontzertuak, antzerkia eta zirkua eta instalazio ludikoak proposatuko ditu udako programazioaren barruan, uztailaren 29tik abuztuaren 28ra

Civivox sareak filmak, kontzertuak, antzerkia eta zirkua eta instalazio ludikoak proposatuko ditu udako programazioaren barruan, uztailaren 29tik abuztuaren 28ra
Programak ‘Zinema-gauak’, ‘Bertsionatuz’, ‘Kultura Plazaz Plaza’ eta ‘Ezpeleta jolasean’ zikloak barne hartzen ditu, eta sarrera doakoa da adin guztietarako
Fitxategi
civivox verano


Civivox sareak gaur goizean aurkeztu ditu udarako kultur jarduerak: astelehenetik ostiralera bitarte, arratsaldez, adin guztietarako hogeita hamar bat saio ireki antolatuko dira, doan. Programazioak honako hauek barne hartzen ditu: 22 film, 10 kontzertu, 3 antzezlan, 5 instalazio ludiko eta sormen-gune bat; horiek guztiak Zinema-gauak, Bertsionatuz, Kultura Plazaz Plaza eta Ezpeleta jolasean zikloen parte dira.

Programazioaren xehetasunik esanguratsuenak honako hauek aurkeztu dituzte: Maider Beloki Kulturako, Jaietako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak eta Iñigo Gómez Alorreko zuzendariak. Asteazkenean jarriko da abian programazioa: Zinema-gauak zikloaren lehen filma proiektatuko da Etxabakoitzen. Abuztuaren 28an bukatuko da zikloa, Hondora taldeak Arrosadiko Felisa Munárriz plazan emanen duen kontzertuarekin.

Aipatu moduan, Zinema-gauak zikloa asteazkenean hasiko da, 22:00etan, Etxabakoizko parkean: Harold y el lápiz mágico (Harold eta arkatz magikoa, 2024) animaziozko film estatubatuarra proiektatuko da. Hurrengo egunean animazioa ere izanen da protagonista, Guardianes en la ópera (Zaindariak operan, 2023) film errusiarraren eskutik. Lezkairuk hartuko du lekukoa ostiralean: Herbeheretako Oink, oink (2022) animaziozko filma proiektatuko da euskaraz.

Zikloak gaztelaniazko eta euskarazko filmak (gaztelaniazko azpitituluekin) uztartzen ditu, eta iraganari egiten dio keinu: Montxo Armendáriz iruindarraren Secretos del corazón (Bihotzaren sekretuak) José Luis Cuerdaren La lengua de las mariposas (Tximeleten mingaina, 1999) Yamaguchi parkean ikusten ahalko dira abuztuaren 3an eta 10ean (astelehenak), hurrenez hurren. Beste klasiko batzuk ikusteko aukera ere izanen da: Misión imposible (Ezinezko misioa) eta Jurassic park Iturramako bulebarrean proiektatuko dira abuztuaren 19an eta 26an (asteazkenak).

Bertsionatuz, Kultura Plazaz Plaza eta Ezpeleta jolasean
San Jose plaza Bertsionatuz zikloaren agertokia izanen da beste behin: bertsioak egiten dituzten tokiko taldeek zuzeneko lau kontzertu emanen dituzte astelehenetan, 20:00etatik aurrera. Plazako taula gainean talde hauek arituko dira abuztuaren 3tik 24ra (astelehenak): The Rock Drill, Four Korners, Yabalia eta Spirit. Rock eta heavy estiloak joko dituzte, 70eko eta 80ko hamarkadako estatuko eta nazioarteko rock estiloko klasikoak, Van Halen, Neil Young, Guns N' Roses, Bon Jovi, Gary Moore, Europe eta beste talde eta abeslari batzuk barne hartuta. Villava Yabalia taldeak abesti propioak eta euskarazko bertsioak joko ditu. 

Auzoetan ere programaren jarduerez gozatzeko aukera dago, Kultura plazaz plaza zikloari esker: aurten bigarren edizioa izanen du eta Etxabakoitz, Txantrea eta Arrosadian eskainiko da. Bederatzi proposamenek, euskaraz eta gaztelaniaz, antzerki eta zirkuarekin lotutako hiru kale-ikuskizun eta familiarteko hiru kontzertu barne hartzen dituzte astelehen, astearte eta asteazkenetan, 19:30ean, baita adin guztietarako beste hiru kontzertu ostiraletan, arratsaldeko 20:00etan. Zikloak abuztuaren 4tik (asteartea) 28ra (ostirala) iraunen du.

Programa Ezpeleta jolasean zikloak osatzen du: haur eta familiendako zortzi saio eskainiko dira Ezpeleta jauregiko patioan (sarrera San Frantzisko kaletik). Proposamenek, 18:00etatik 21:00etara, parte hartzeko instalazio hauek barne hartzen dituzte: Toc de fusta konpainairen Arrels abuztuaren 4an (asteartea), 5ean (asteazkena) eta 6an (osteguna); Holoqué konpainiaren Steam pinballs abuztuaren 11n (asteartea); Art Cinco konpainiaren ¿Y tú, qué les dirías? (Eta zuk zer esanen zenieke) sormen-gunea abuztuaren 11n; Itinerania konpainiaren Laberint II eta Titeretú abuztuaren 13an (osteguna); eta El patio en juego (Patioa jolasean) abuztuaren 18an (asteartea), 19an (asteazkena) eta 20an (osteguna).
 

Zinema-gauak 2026. 22:00etan

ETXABAKOITZ

  • Etxabakoizko parkean

    • Uztailak 29, asteazkena: Harold y el lápiz mágico (Harold eta arkatz magikoa)

    • Uztailak 30, osteguna: Guardianes en la ópera (Zaindariak operan)

LEZKAIRU

  • Maravillas Lamberto plaza

    • Uztailak 31, ostirala: Oink Oink (euskaraz)

    • Abuztuak 7, ostirala: How to train your dragon (Nola trebatu zure dragoia)

DONIBANE

  • Yamaguchi parkea

    • Abuztuak 3, astelehena: Secretos del corazón (Bihotzaren sekretuak)

    • Abuztuak 10, astelehena: La lengua de las mariposas (Tximeleten mingaina)

ALDE ZAHARRA

  • San Frantzisko plaza

    • Abuztuak 17, astelehena: Marco

    • Abuztuak 24, astelehena: Dragoi-Jagolea (euskaraz)

BUZTINTXURI

  • Buztintxuriko pasealekua

    • Abuztuak 4, asteartea: Robot salvaje (Robot basatia)

    • Abuztuak 11, asteartea: Una película de Minecraft (Minecraft film bat)

TXANTREA

  • Salestarren patioa

    • Abuztuak 18, asteartea: Hopper Oilaskoerbia (euskaraz)

    • Abuztuak 25, asteartea: Misión panda en África (Panda misioa Afrikan)

SANDUZELAI

  • Gortari Doktorearen plaza

    • Abuztuak 5, asteazkena: Sonic 3. La película (Sonic 3. Filma) 

    • Abuztuak 12, asteazkena: Lurraren bihotzeraino (euskaraz)

ITURRAMA

  • Iturramako bulebarra

    • Abuztuak 19, asteazkena: Jurassic Park

    • Abuztuak 26, asteazkena: Mission impossible

MENDILLORRI

  • Mendillorriko Aintziraren parkea

    • Abuztuak 6, osteguna: Ilargi Berria. Gainbehera saga (euskaraz)

    • Abuztuak 13, osteguna: Karate Kid: Legends

ARROSADIA

  • Alfredo Floristán plaza

    • Abuztuak 20, osteguna: Padre no hay más que uno 5 (Aita bat besterik ez dago 5)

    • Abuztuak 27, osteguna: Los aitas (Aitak)

ARROTXAPEA

  • Maiteminduen parkea

    • Abuztuak 14, ostirala: Los tipos malos 2 (Tipo gaiztoak 2) 

    • Abuztuak 21, ostirala: Paddington. Aventura en la selva (Paddington. Abentura oihanean)

 

Bertsionatuz. San Jose plaza. 20:00etan

  • Abuztuak 3, astelehena: The Rock Drill

  • Abuztuak 10, astelehena: Four Korners

  • Abuztuak 17, astelehena: Yabalia

  • Abuztuak 24, astelehena: Spirit. Pop-rock arkeologia

 

Kultura plazaz plaza. Etxabakoitz, Txantrea eta Arrosadia

ETXABAKOITZ. Barañaingo begiratokia

  • Abuztuak 4, asteartea, 19:30ean: Música de lo insólito. Reusónica Trío orkestra. Kontzertua familiartean

  • Abuztuak 5, asteazkena, 19:30ean: La última y nos vamos (Azkena edan eta bagoaz) Trapu zaharra antzerki-taldea. Kale-antzerkia

  • Abuztuak 7, ostirala, 20:00etan: Tremendo Piquete. Kontzertua

 

TXANTREA Ezkaba plaza

  • Abuztuak 17, astelehena, 19:30ean: Ardatzak. Zirkozaurre Antzerkia eta zirkua (euskaraz). 

  • Abuztuak 19, asteazkena, 19:30ean: Hiru. Musas y fusas Kontzertua familiartean (euskaraz)

  • Abuztuak 21, ostirala, 20:00etan: AJOU! Pop-punk kontzertua

 

ARROSADIA Felisa Munarriz plaza

  • Abuztuak 25, asteartea, 19:30ean: Lullaby Kavauri proiektua. Antzerkia eta zirkua

  • Abuztuak 26, asteazkena, 19:30ean: Petit Pop. Kontzertua familiartean

  • Abuztuak 28, ostirala, 20:00etan: Hondora. Kontzertua

 

Ezpeleta jolasean. Ezpeletaren jauregiko patioan. 18:00 – 21:00

  • Abuztuak 4 (asteartea), 5 (asteazkena) eta 6 (osteguna) Arrels. Toc de fusta. Parte hartzeko instalazioa

  • Abuztuak 11, asteartea:

    • ¿Y tú, qué les dirías? (Eta zuk, zer esanen zenieke). Art Cinco. Sormen-gunea 

    • Steam pinballs. Holoqué. Errealitate mistoko instalazio parte-hartzailea

  • Abuztuak 13, osteguna: Laberint II eta Titeretú. Itinerània. Parte hartzeko instalazioa

  • Abuztuak 18 (asteartea), 19 (asteazkena) eta 20 (osteguna) El patio en juego (Patioa jolasean) Juega a lo grande (Handiki jolastu)

 

 

¿Te ha sido útil esta página?