Civivox sareak adin guztietarako filmak, kontzertuak, antzezlanak eta jolas-instalazioak eskaintzen ditu udako programazioaren barruan, eta sarrera librea da

Civivox sareak adin guztietarako filmak, kontzertuak, antzezlanak eta jolas-instalazioak eskaintzen ditu udako programazioaren barruan, eta sarrera librea da
‘Zinema-gauak’, ‘Bertsionatuz’, ‘Kultura Plazaz Plaza’ eta ‘Ezpeleta jolasean’ dira programaren zikloak, eta uztailaren 30etik abuztuaren 29ra bitarte eginen dira
cine de verano


Civivox sareak askotariko kultur jarduerak eskainiko ditu udan: astelehenetik ostiralera bitarte, arratsaldez, adin guztietarako saio irekiak antolatuko dira, doan. Programaren lau zikloen barruan, 22 film proiektatuko dira, eta 10 kontzertuz, 3 antzezlanez eta 5 jolas-instalazioz gozatzeko aukera paregabea da. Aipatu moduan, Zinema-gauak, Bertsionatuz, Kultura Plazaz Plaza eta Ezpeleta jolasean dira lau zikloak, eta haiei esker, hiriko txokoak kulturaz beteko dira.

Zinema-gauak zikloak emanen dio hasiera programari: aurten ere pantaila erraldoietan adin guztietarako filmak proiektatuko dira hiriko auzoetan, uztailaren 30etik (asteazkena) uztailaren 29ra bitarte (ostirala). Astelehenetik ostiralera, 22:00etan, Etxabakoitzen, Lezkairun, Donibanen, Buztintxurin, Sanduzelain, Mendillorrin, Alde Zaharrean, Txantrean, Iturraman, Milagrosa-Arrosadian eta Arrotxapean doako 22 film proiektatuko dira guztira, auzo bakoitzean bi. Filmak euskaraz zein gaztelaniaz emanen dituzte (euskarazko filmek gaztelaniazko azpitituluak izanen dituzte). 

Berritasun gisa, aurten 80ko hamarkadako erreferentziazko 4 filma proiektatuko dituzte: E.T. El extraterrestre (E.T. Estralurtarra) eta Los Gremlins (Gremlinak) Donibaneko Yamaguchi parkean eta Los Cazafantasmas (Mamu-harrapariak) eta Los Goonies (Goonietarrak) Iturramako bulebarrean.

Abuztuaren 4tik 25era, astelehenero, bertsioak izanen dira protagonista San Jose plazako aire zabaleko agertokian, Bertsionatuz zikloaren barruan. 20:00etatik aitzina, Alde Zaharreko erdiguneko agertokia honako talde hauek girotuko dute: Los Descartes, Sr. Lemur, Blues Coffee eta Carbono 14 taldeek pop, rock, punk, blues eta jazz estiloetako abesti klasikoen bertsioak joko dituzte. Sarrera doan da.

Kultura Plazaz Plaza zikloa izanen da aurtengo udako berritasunetako bat, kultura hiriko plazetara hurbiltzeko xedez sortua. Lehenengo edizio honetan, Lezkairu, Buztintxuri eta Txantrea izanen dira adin guztietarako antzerki- eta musika-proposamenen agertoki, euskaraz zein gaztelaniaz, abuztuaren 5etik 22ra.

Ezpeletaren jauregiko patioa jolas partekatuen eta instalazio interaktiboen gune bizi bihurtuko da aurtengo udan, haurrek eta helduek ingurune atseginean elkarrekin esploratu, sortu eta ongi pasatzeko. Abuztuaren 5etik 21era, 18:00etatik 21:00etara, istorioek, joko tematikoek eta murgiltze-jokoek gaur egungo jolasak eta jolas tradizionalak artisau-erara sortzeko gonbidapena eginen dute: adin guztietarako aproposak izanen dira, eta sarrera libre izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera.


ZINEMA-GAUAK 2025. 22:00ETAN

ETXABAKOITZ

  • Etxabakoizko parkean

    • Uztailak 30: Me he tragado un extraterrestre (Estralurtar bat irentsi dut)

    • Uztailak 31: Trolls 3. Todos Juntos (Trolls 3: denok batera)

LEZKAIRU

  • Maravillas Lamberto plazan

    • Abuztuak 1: Superheroien familia (euskaraz)

    • Abuztuak 8: Kung Fu Panda 4

DONIBANE

  • Yamaguchi parkean

    • Abuztuak 4: ET el extraterrestre (E.T. Estralurtarra)

    • Abuztuak 11: Gremlins (Gremlinak)

BUZTINTXURI

  • Buztintxuriko pasealekuan

    • Abuztuak 5: Amigos imaginarios (Irudimenezko lagunak)

    • Abuztuak 12: Lassie. Una nueva aventura (Lassie. Abentura berri bat)

SANDUZELAI

  • Gortari Doktorearen plazan

    • Abuztuak 6: Ninja Turtles: Caos mutante (Ninja dortokak: kaos mutantea)

    • Abuztuak 13: School Rock Band (euskaraz)

MENDILLORRI

  • Mendillorriko Aintziraren parkean

    • Abuztuak 7: Mr Link: jatorri galdua (euskaraz)

    • Abuztuak 14: La familia Benetón (Benetón familia)

ALDE ZAHARRA

  • San Frantzisko plazan

    • Abuztuak 18: Saben aquell

    • Abuztuak 25: Aita bizitza (euskaraz)

  1. TXANTREA

  • Arriurdiñeta plazan

    • Abuztuak 19: Printze txikia (euskaraz)

    • Abuztuak 26: Robot dreams

ITURRAMA

  • Iturramako bulebarrean

    • Abuztuak 20: Los cazafantasmas (Mamu-harrapariak)

    • Abuztuak 27: Los Goonies (Goonietarrak)

MILAGROSA-ARROSADIA

  • Alfredo Floristán plazan

    • Abuztuak 21: Padre no hay más que uno 4 (Aita bat besterik ez dago 4)

    • Abuztuak 28: Odio el verano (Uda gorroto dut)

ARROTXAPEA

  • Maiteminduen parkean

    • Abuztuak 22: Gru, mi villano favorito 4 (Despicable me)

    • Abuztuak 29: Garfield. La Película (Garfield. Filma)


BERTSIONATUZ SAN JOSE PLAZAN 20:00ETAN

  • Abuztuak 4, astelehena: Los Descartes taldea

  • Abuztuak 11, astelehena: Sr. Lemur taldea

  • Abuztuak 18, astelehena: Blues Coffee taldea

  • Abuztuak 25, astelehena: Carbono 14 taldea


KULTURA PLAZAZ PLAZA. LEZKAIRUN, BUZTINTXURIN ETA TXANTREAN

LEZKAIRU Maravillas Lamberto plazan

  • Abuztuak 5, asteartea, 19:30ean: Marietak Zirkus ikuskizuna. Zirika Zirkus konpainiaren eskutik. Antzerkia eta zirkua

  • Abuztuak 6, asteazkena, 19:30ean: El clan familiar del funk. La Banda Mocosa taldearen eskutik. World music kontzertua (estreinaldia Nafarroan)

  • Abuztuak 7, osteguna, 20:00etan: Andrea Santiagoren kontzertua

BUZTINTXURI Erraldoien plazan (Buztintxuriko pasealekua)

  • Abuztuak 11, astelehena, 19:30ean: Eraitsi SL. Goitibera antzerki-konpainiaren eskutik. Kale-antzerkia (euskaraz)

  • Abuztuak 13, asteazkena, 20:00etan: Jumelage musika-proiektuaren kontzertua 

  • Abuztuak 14, osteguna,19:30ean: Vibra-tó. Kontzertua ezohiko instrumentuekin (estreinaldia Nafarroan)

TXANTREA Ezkaba plazan

  • Abuztuak 20, asteazkena, 19:30ean: Dale Ramón. Trapu zaharra antzerki-taldearen eskutik. Kale-antzerkia.

  • Abuztuak 21, osteguna,19:30ean: Demodé 4 sobre ruedas. Demodé Quartet konpainaren eskutik. Kontzertu ibiltaria.

  • Abuztuak 22, 20:00etan: Naxker taldearen kontzertua (euskaraz).


EZPELETA JOLASEAN. EZPELETAREN JAUREGIKO PATIOA. 18:00ETATIK 21:00ETARA

  • Abuztuak 5, asteartea: El extraño viaje del señor Tonet (Tonet jaunaren bidaia bitxia). Istorio bizien jolasak. Tombs Creatius konpainiaren eskutik.

  • Abuztuak 6, asteazkena: Zentzumenen zirkua eta minigolfa. Murgiltze-instalazioa eta jolasen zirkuitua (euskaraz eta gaztelaniaz). Mumusic Circus konpainairen eskutik.

  • Abuztuak 7, osteguna: Zirku-gunea, Andróminas gunea eta Munduko jolasen gunea. Jolas tematikoak. Mr Burro konpainiaren eskutik.

  • Abuztuak 12 (asteartea), 13 (asteazkena) eta 14 (osteguna): Larun. Euskal mitologia. Jolasen instalazioa. Jokai konpainiaren eskutik 

  • Abuztuak 19 (asteartea), 20 (asteazkena) eta 21 (osteguna):Juega a lo grande (Handiki jolastu). Artisau-jolas erraldoiak.

¿Te ha sido útil esta página?