Asteazkenean aurkeztuko da Egile Berriendako XXXV. Euskarazko Literatur Lehiaketan saritutako hamar lanak biltzen dituen argitalpena

Asteazkenean aurkeztuko da Egile Berriendako XXXV. Euskarazko Literatur Lehiaketan saritutako hamar lanak biltzen dituen argitalpena
Narrazio laburreko eta poesiako kategorietan saritutako hainbat egile izanen dira Xabier kalean dagoen Karrikiri elkartearen egoitzan
Certamen literario

 

Iruñeko Udalak Karrikiri elkartearekin lankidetzan, asteazkenean, 19:30ean, Egile Berriendako XXXV. Euskarazko Literatur Lehiaketan saritutako lanak biltzen dituen argitalpena aurkeztuko du. Ekitaldia Karrikiri elkartearen egoitzan (Xabier kalea 4) eginen da eta bertan izanen dira saritutako egile batzuk: Oscar Vergara Lacalle, Ainara Tirapu Nuin, Peio Ardaiz Gale, Amaiur Ruiz Gaspar, Iker Arriola Salazar eta Izaskun Larrañaga Sánchez beren sorkuntzei buruz arituko dira, Uxue Rey Gorraiz idazleak dinamizatuta. Maider Beloki Unzu Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorreko zinegotzia ere izanen da aurkezpenean.

Lan hori argitaratzea parada paregabea da belaunaldi berrien euskarazko sormen literarioa ezagutarazteko. Lanek egungo gaiak dituzte hizpide, hala nola enpresen mundua eta egoera sozio-politikoa, ongi zaindutako hizkera erabilita. 1988an lehiaketaren lehenengo edizioa egin zenetik Nafarroako euskarazko literaturaren egile esanguratsuenetako askok parte hartu dute, besteak beste: Joxemiel Bidador González, Angel Erro Jiménez, Alberto Ladrón de Arana eta Castillo Suarez García.

Iruñeko Udalak argitaratutako liburuaren aurkezpena Karrikiri elkartearen udaberriko kultur zikloaren barruan dago, zeinak xede baitu Iruñeko herritarren artean euskarazko irakurzaletasuna hedatzea eta hiriarekin lotutako egileak sustatzea. Zikloaren barruan, martxoan Fertxu Izquierdo Gimenezen Gari errearen urrina poema-bilduma aurkeztu zen, eta maiatzaren 3an, Ziudadelako Arma aretoan, 11:30ean, Hedoi Etxarte Moreno Iruñeko idazlearen Izen baten promesa eleberri historiko biografikoa aurkezteko errezitaldi bat antolatu dute, Xabier Erkizia Martikorena musikari eta musika-ekoizle lesakarrarekin batera.

Karrikiri Elkartea Iruñean euskal kultura sustatzen lan egiten duen irabazi-asmorik gabeko entitateak honako bi jaialdi hauek ere antolatu ditu aurtengo urrian: Harizko zubiak ehuntzen (lehenengo edizioa) eta Ipuingarria izango da. Aurten, berritasun gisa, Udala Harizko zubiak ehuntzen zikloaren lehenengo edizioaren antolaketan lankidetzan arituko da. Programak xede du zubiak eraikitzea eta Pirinioez bestalde euskaraz egiten den kultura ezagutzera ematea, Iruñearekin eta Nafarroarekin lotura historiko, linguistiko eta kultural estuak izan dituzten Frantziako hegoaldean euskaldunak diren lurraldeak baitaude, eta horiek biziberritu nahi dira ziklo horren bitartez. Aurreikuspenen arabera, emanaldiak 2026ko urrian eginen dira. 

Ipuingarria izanen da jaialdia 2026ko azaroaren 4tik 8ra bitarte eginen da, eta xede du haurren eta familien euskarazko irakurzaletasuna sustatzea hainbat jardueraren bidez, ipuin-kontalariak eta lantegiak, kasurako.
 


2026KO UDABERRIKO JARDUERAK

  • Egile berriendako lehiaketa 2025 liburuaren aurkezpena.

    • Data eta ordua: apirilak 22, asteazkena, 19:30

    • Tokia: Karrikiri Elkartea (Xabier kalea 4)

    • Aurten saritutako batzuk parte hartuko dute: Ainara Tirapu, Peio Ardaiz, Oscar Vergara, Amaiur Ruiz, Izaskun Larrañaga eta Iker Arriola; eta Uxue Rey, aurkezle gisa 

  • Izen baten promesa eleberri historiko biografikoa aurkezteko errezitaldia

    • Data eta ordua: maiatzak 3, igandea, 11:30

    • Tokia: Ziudadelako Arma aretoa

    • Parte-hartzaileak: Hedoi Etxarte eta Xabier Erkizia

¿Te ha sido útil esta página?