Zabalik da ‘Hitzen Mintegia’ idazle berriendako idazketa-ikastaroaren bigarren lantegian izena emateko epea: larunbatean eginen da, Kondestable Civivoxean

Zabalik da ‘Hitzen Mintegia’ idazle berriendako idazketa-ikastaroaren bigarren lantegian izena emateko epea: larunbatean eginen da, Kondestable Civivoxean
10:00etatik 13:30era, Jon Alonso Forcaude idazle eta itzultzaile iruindarrak gidatuko du saioa, eta eleberri beltza izanen du ardatz
Hitzen Mintegia

 

Larunbatean, hilak 24, Kondestablearen jauregian, 10:00etatik 13:30era bitarte, Hitzen mintegia euskarazko lantegi monografikoen zikloko bigarren saioa eginen da Iruñeko Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatuta. Bigarren hitzorduak eleberri beltza du ardatz, Eleberri beltza? Ez, eskerrik asko izenburupean. Izen-emateak doan dira eta 010 (948 420 100 telefonora, mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero) telefonora deituta egin behar dira. Plaza kopurua mugatua da.

Larunbateko lantegiak eleberri beltz gisa ezagutu izan den horri buruzko ikuspegi historikoa eta irakurketa pertsonal eta ideologikoa eskaintzeko asmoa du, eta horren ondoren, adibide praktikoak baliatuko dira nobela mota horietan gaur egun erabiltzen diren estrategia narratiboak azaltzeko. Jon Alonso Forcaude idazle eta itzultzaile iruindarra izanen da irakaslea: ibilbide zabala du euskarazko literaturaren esparruan, batez ere eleberri beltzean eta saiakeran. 

Maitane Pérez Argote idazle iruindarrak koordinatzen du Hitzen mintegia programa, eta Euskal Idazleen Elkartearen aholkuen laguntzaz diseinatu da, egile berriek euskarazko literatura sor dezaten sustatzeko baliabideak eskaintzeko eta herritarrak Egile Berriendako Euskarazko Literatur Lehiaketan parte hartzera animatzeko. Egile Berriendako Euskarazko XXXVI. Literatur Lehiaketara poesia eta narrazio modalitateetan lanak aurkezteko epea 2026ko urriaren 26an amaituko da.


HITZEN MINTEGIA IKASTAROKO LANTEGIAK. 10:00–13:30

  • 2. lantegia. Urriak 24, larunbata:

    • Eleberri beltza? Ez, eskerrik asko

    • Jon Alonso Forcaude idazle eta itzultzaile iruindarraren eskutik

  • 3. lantegia. Urriak 31, larunbata:

    • Pertsonaiak: nola irudikatu, nola eraiki, hizketan nola jarri

    • Miren Amuriza bertsolari, filologo eta idazlearen eskutik

¿Te ha sido útil esta página?