Astearte honetan txistu- eta gaita-dantzaldiak izanen dira berriro Gazteluko plazan, 19:30etik 21:30era

Astearte honetan txistu- eta gaita-dantzaldiak izanen dira berriro Gazteluko plazan, 19:30etik 21:30era
Txistulari eta gaiteroek kalejirak, pasodobleak, polkak, zortzikoak eta porrusaldak joko dituzte astearte eta ostegunetan, irailera arte; sanferminetan etenaldia eginen dute



Astearte honetan txistu- eta gaita-dantzaldi tradizionalak izanen dira berriro Gazteluko plazan, 19:30etik aurrera. Udan hiriko erdiguneko kaleak girotzeko xedez, txistulari- eta gaitero-taldeek kalejirak, pasodobleak, polkak, zortzikoak eta porrusaldak joko dituzte Gazteluko plazako kioskotik abiatuta. Nahi duenak parte hartzen ahalko du, sarrera librea baita.

18 dantzaldi antolatu dituzte ekainaren 17tik irailaren 25era arte, astearte eta ostegunetan. Ekainean data hauetan izanen dira dantzaldiak, 19:30etik 21:30era: 17an (asteartea), 19an (osteguna), 24an (asteartea) eta 26an (osteguna); uztailean, berriz, data hauetan: 1ean (asteartea) eta 3an (osteguna). Sanferminetan etenaldia eginen dute, eta abuztuaren 19an (asteartea) izanen dira bueltan: 19:00etatik 21:00etara dantzaldiez gozatzeko aukera izanen dute herritarrek, abuztuaren 28ra arte (osteguna). Irailari dagokionez, 2tik (asteartea) 25era (osteguna) eginen dituzte dantzaldiak, 18:30etik 20:30era.

Txistulari- eta gaitero-taldeek txandaka jotzen dute kioskoan, eta 1943an hasi zirenetik agertokiz aldatzen joan dira; aipatu moduan, gaur egun Gazteluko plazan aritzen dira. Txistu- eta gaita-dantzaldiak Iruñeko Gaiteroak eta Iruñeko Txistulari Taldeak elkarteek Iruñeko Udalarekin dituzten kontratuetan sartzen dira.


TXISTULARI ETA GAITEROAK GAZTELUKO PLAZAN

EKAINA ETA UZTAILA
•    Ekainaren 17an (asteartea), 19an (osteguna), 24an (asteartea) eta 26an (osteguna); uztailaren 1ean (asteartea) eta 3an (osteguna).
o    Ordutegia: 19:30 – 21:30.

ABUZTUA
•    Abuztuaren 19an (asteartea), 21ean (osteguna) 26an (asteartea) eta 28an (osteguna).
o    Ordutegia: 19:00 – 21:00.

IRAILA
•    Irailaren 2an (asteartea), 4an (osteguna), 9an (asteartea), 11n (osteguna), 16an (asteartea), 18an (osteguna), 23an (asteartea) eta 25ean (osteguna).
o    Ordutegia: 18:30 – 20:30.
 

¿Te ha sido útil esta página?