Jorge Urdánoz Kultura eta Berdintasuneko zuzendariak, Josu Repáraz Nafarroako Ikastolen Federazioko zuzendariak eta Paula Arregui Tafallako Garcés de los Fayos Ikastolako zuzendariak gaur goizean aurkeztu dute erakusketa. Kondestableko bi aretoetan, baita Tafallako Kultur Zentroan ere, izanen da ikusgai mugimenduan dagoen erakusketa dinamiko hau, eskulturak, eskulto-pinturak, marrazkiak, instalazioak, grabatuak, bideoak, argazkiak, inpresio digitalak eta teknika mistoak dituena. Lan gehienak korronte abstraktukoak dira, baina haien artean badira ere figuratiboak, espresionistak, geometrikoak, hiperrealistak, sinbolistak eta informalistak, besteak beste, azken joerei arreta berezia eskainita.
Edizio honetan mugimendua dugu hizpide, kulturaren bidez gogoeta egitera eta gizartea hobetzera bideratua. Kulturak pertsona gisa hobetzen gaitu, eta ezinbestekoa da gizartearentzat. Aurreranzko mugimendu bat proiektatzen du, adimena zabaltzen duena, ekintzara pasatzeko. Erakusketa hausnarketa kulturalaren mugarri gisara ulertu da, gaur egun sortutako arte garaikidea lasaitasunez eta distantziaren bidez begiestera bideratua.
Erakusketak borondate asko eta eskuzabaltasun handia biltzen ditu, arte-panoramarik garaikideenaren barruan kokatzen diren lanekin. Arduraz hartutako erronkak komunikazio-aldiberekotasuna bilatzen du, non sorkuntzen arteko magia sortuko baita, eta bizi dugun unea azaltzeko aukera emanen baitu. Artea emozioa eta energien trukea da, eta pertsona gisa hazten eta zentzu askotan aldatzen laguntzen digu. Artista bakoitzak helburu oso desberdinekin eraikitzen ditu enuntziatuak, haren lanean definizioa eta erreferentzialtasuna bilatu nahian. Publikoak eta kritikak haien balorazio poliedrikoak animatu eta mugiarazten dituzte, elkarrizketa haien erresonantzia semantikoekin bat suspertuz.
Javier Esquíroz Armendáriz
1953an Tafallan jaioa, Javier Esquíroz Armendárizek kanpoan bilatzen du, barrutik sortzeko, zeharo sentikorra den berezko nahimen espresiboaren bidez. Horregatik da hain bikaina bere lana, mimatzen duelako, pintzelkada espresionista eta materikoenetik hasi eta xehetasun txikieneraino. Haren ekoizpen artistikoan, formak lurraren arraseko unibertso natural baten protagonista gisa agertzen dira. Irudi indartsuak, non xehetasunak funtsezko protagonismoa hartzen baitu. Enkoadraketa laburrak, oso fotografikoak, artista plastikoak bakarrik eman dezakeen kategoria batera igotakoak.
Haren lanak natura begiestetik abiatzen dira, begiratzen jakitearen artetik. Soiltasunez lortzen du bere lanak lan plastikoaren, konposizioaren eta kolorearen inguruko ikasgaiak izatea. Bere bizitzatik gertuen dagoen natura, haurra zenetik barneratua, bere produkzio gehienaren oinarria da, unibertso berri bat sortzeko, non ingurune jakin hura, uraren jarioaren xehetasun hori edo bere oinarriko errekarriak sakratu egiten baitira. Etiketagarria denaz harago doan unibertso poetikoa, askotan misteriotsuak eta enigmatikoak diren gaiak planteatzeko, hala nola denboraren ezinbesteko joana. Ziudadelako Bolborategian erakusgai egon zen ‘Irunberriko arroila’ haren azken proiektuak, begirada artega eta bitxi batetik, haren sormenaren motorra ezagutzen du, mundu begetal eta mineralarekiko errespetuzko ekintza batean.
Hainbat euskarritan, teknikatan eta formatutan, neurri handiko mihiseetatik hasi eta lan txikiagoetara, Javier Esquirozek akuarelak, tinta txinatarra, akrilikoa, grafitoa eta egur gaineko olioa konbinatzen baititu. Bere paleta sentsoriala da, ñabarduran zehatza, benetako kolorearen laguna. Figuraziora jotzen duten lanak errealitatearen zatitxoz eginda daude. Batzuetan itxuragabetu egiten dira, hain errealistak ez diren eta abstraktuagoak diren pintura-unibertsoak sortzeko; pintzelkada espresionista eta materikoenak eta delikatu eta sotilenak uztartuta.
Artea Oinez 2022 ekimenean parte hartuko duten artistak
- Xabier Agirre
- Elena Aitzkoa
- Faustino Aizkorbe
- Juan Aizpitarte
- Greta Alfaro
- Lorea Alfaro & Jon Otamendi
- Carlos Alonso
- José Ramón Anda
- Marta Aramendia
- Ibon Aranberri
- Txaro Arrazola
- Alfonso Ascunce
- Pello Azketa
- Txomin Badiola
- Nadia Barkate
- Baroja Collet
- Nestor Basterretxea
- Clemente Bernad
- Carlos Cánovas
- Jorge Cardarelli
- Concha Cilveti
- June Crespo
- Josette Dacosta
- Bingen De Pedro
- Andrés De Prado
- Xabier De Zerio
- Miren Doiz
- Mikel Eskauriaza
- Celia Eslava
- Javier Esquíroz
- Andoni Euba
- Jon Mikel Euba
- Leopoldo Ferrán
- Txaro Fontalba
- Iñaki Garmendia
- Ángel Garraza
- Kepa Garraza
- Asunción Goikoetxea
- Juan Gorriti
- Patrik Grijalvo
- Mari Puri Herrero
- Juan Jesús Ilundain
- Zaloa Ipiña
- Pello Irazu
- Alicia Irigoyen
- Carlos Irijalba
- Sahatsa Jauregi
- Vicente Larrea
- José Ángel Lasa
- Jesús Mari Lazkano
- Mikel Lertxundi
- Sagri Mauleon
- Asier Mendizabal
- Juan Mieg
- Idoia Montón
- Ángela Moreno
- Xabier Morrás
- Manu Muniategiandikoetxea
- Itziar Okariz
- Mikel Okiñena
- Leire Olkotz
- Eugenio Ortiz
- Fernando Pagola
- Txuspo Poyo
- Sergio Prego
- Mari Jose Recalde
- Asun Requena
- Mabi Revuelta
- Ana Riaño
- Javier Riaño
- David Rodríguez Caballero
- Teresa Sabaté
- Ixone Sádaba
- Dora Salazar
- José Antonio Sistiaga
- Juan Sukilbide
- Susana Talayero
- Iratxe Ursua
- Darío Urzay
- Mayte Vélaz
- Azucena Vieites
- Maia Villot De Diego
- Begoña Zubero
- Javier Zudaire
- José Luis Zumeta