Aralarko aingerua Udaletxean izan da gaur eguerdian, Iruñera heldu ondoren

Aralarko aingerua Udaletxean izan da gaur eguerdian, Iruñera heldu ondoren
Harreran ekitaldi liturgiko bat egin da, Harrera-aretoan aurten egin den bakarra
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak gaur eguerdian Aralarko aingeruaren irudiaren bisita jaso du. Ekitaldia udaberrian izan ohi da, apiril partean, baina aurtengo osasun-krisiak eragindako aparteko egoerak irailera arte atzeratu du.

Ana Elizalde lehen alkateordeak eta Udalbatzako zenbait kidek ongietorria eman diete Aingeruaren irudiari eta eramaileari Udaletxeko kanpoaldean. Ondoren, prozesioan joan dira Harrera-aretoko ezkaratzeraino. Behin bertan, San Saturninoko apaiz César Magañak ekitaldi liturgiko bat egin du kaperan. Toki horretan aurten egin den bakarra da, kapera ezkutuan egon ohi baita gortina eta Iruñeko Udalaren zutoihal baten atzean. Oraingoan, kapera ireki eta irudia aldarean jarri da.

Beste urte batzuetan ekitaldi honetan ohikoa izan den bezala, ekitaldiko musika San Fermin abesbatzak jarri du, 1976an sortu zen San Fermin Ikastolako Abesbatzak, hain zuzen. Egungo egoera dela-eta, emanaldian bakarrik lau lagun eta zuzendaria izan dira. Harrera eta gero, bertaratuek irudia gurtzeko aukera izan dute.
 

¿Te ha sido útil esta página?