
Iruñeko Udalak guztira 377.800 euroko dirulaguntza emanen die, berdintasunezko araubidean, Iruñeko kirol-entitateei, eliteko nazio-lehiaketa ofizial ez-profesionaletan, maila absolutuan partehartzeko, 2019 - 2020ko denboraldian. Dirulaguntza horiek eskatzeko epea uztailaren 13ra arte zabalik da.
Laguntza horiekin zera bilatzen da: batetik, kirola sustatzea, maila goreneko lehiaketa-kirol ofizialetan gizon- zein emakume-erreferenteei babesa emanez, eta bestetik, Iruñearen izena ikusaraztea Nafarroatik haratago eta hirian eragin ekonomiko eta turistikoa izatea. Pleguan dirulaguntzen xede izan daitezkeen zazpi gastu agertzen dira: lehiaketetan izena emateko gastuak, instalazioen erabilera, joan-etorriak, ostatu-hartzeak eta mantenuak, kirol materiala erostekoak, eta berdintasunarekin zein kudeaketa eta administrazioarekin lotutako gaiak.
Dirulaguntzak telematikoki eska daitezke Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoa webgunearen bidez, uztailaren 13ra bitarte, eta aurten justifikazio-kontu erraztua egiteko prozedura dute, justifikatu beharrekoa 60.000 eurotik beherakoa bada. Modu horretan Udalari aurkeztu beharreko dokumentazioa murriztu egiten da. Deialdiaren xehetasun guztiak pamplona.es udal-webguneko kiroletako atalean webgunean kontsulta daitezke. Hor dirulaguntzak online modu errazean nola izapidetu daitezkeen azaltzen duen gida bat ere dago.