9.225 lagunek –ikasle zein irakasle– hartu zuten parte Irakur dezagun! ekimenaren 278 jardueretan, ahozko narrazioko saioetan eta egileekiko topaketetan

9.225 lagunek –ikasle zein irakasle– hartu zuten parte Irakur dezagun! ekimenaren 278 jardueretan, ahozko narrazioko saioetan eta egileekiko topaketetan
Lehen aldiz, gurasoei zuzendutako ahozko narrazio-saioak antolatu ziren, eta 84 parte-hartzaile bildu ziren
Irudia

Irakur dezagun! udal-programak ahozko narrazioko saioak eta egileekiko topaketak eskaintzen ditu, eta 2018–2019ko ikasturtean 9.225 lagunek hartu zuten parte, tartean ikasleak, irakasleak zein gurasoak izan zirelarik. 278 jardueretan lehen aldiz abiatu ziren irakasleendako eta gurasoendako ahozko narrazioko saioak ikastetxe-barrutitik kanpo. Gaur Tokiko Gobernu Batzarrak lehen luzapena onetsi du Fomento Iniciativas Recreativas y Artísticas (FIRA) SL-ren alde, 66.093,50 euroan.

Ekimen honen helburuak honako hauek dira: hiriko ikastetxe publiko eta itunduetako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen irakurtzeko aztura finkatzea eta literatur ezaguerak hobetzea; ikastetxeei baliabideak ematea, Hizkuntza eta Literatura arloko programazioak osatzeko; eta ahozko narrazioa aintzat hartzea, kultur adierazpentzat zein balioak helarazteko bide pribilegiatutzat. Horrela, 1996an abiatu zen programak aurrera jarraituko du, eta datorren ikasturtean XXIV. ediziora iritsiko da.

Irakur dezagun! programa hiru jarduera motak osatzen dute: ahozko narrazioei buruzko saioak, non munduko hainbat herrialdetako herri-ipuin adierazgarriak lantzen baitira; topaketak haur-literaturaren arloko idazleekin; eta mintegiak irakasleendako, irakurketa eduki gisara curriculumean txertatzen laguntzeko.

Iruñeko 71 ikastetxe publikok eta itunduk parte hartu zuten
Haur eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Hezkuntzako 72 ikastetxe gonbidatu zituen Iruñeko Udalak, eta horietako 71k hartu zuten parte. Antolatutako 278 jardueretatik, 203 proposamen irakasleek hautatutako profesionalekin ikasgeletan gauzatu ziren; 3 proposamen helduendako ahozko narraziokoak izan ziren, gurasoentzat zein irakasleentzat; eta 72, orientazio- eta aholkularitza-bilerak. 206 proposamenetatik, 126 ahozko narraziokoak izan ziren (5.522 parte-hartzaile), eta 80, egileekiko topaketak (3.374 parte-hartzaile).

Ikasgelan egindako ahozko narrazioko 123 saioetan 5.522 ikaslek zein irakaslek hartu zuten parte; 98 gaztelaniaz izan ziren (4.466 parte-hartzaile); 16, euskaraz (628 parte-hartzailerekin); 8, elebidun –ingelesez/gaztelaniaz– (368 parte-hartzaile); eta 1, frantsesez (60 parte-hartzaile). Egileekiko 80 topaketatik, 17 euskaraz izan ziren (670 parte-hartzaile) eta 63 gaztelaniaz (2.704 parte-hartzaile). Topaketa horietan helburua da ikasleek ezagutzea eskoletan lantzen dituzten liburuen idazleak, gertuko harremana ezarrita idazleen eta irakurleen artean; narrazioen inguruko jardueren kasuan asmoa da ahozko transmisioaren hizkuntza entzuten eta balioesten ikastea, baita intonazioa, keinu-hizkuntza, argumentua eta sekuentziak ere. 72 orientazio-bileretan 275 irakaslek hartu zuten parte, haurrendako zein gazteendako bildumetan argitaratutako liburuen generoak eta estiloak aztertzeko eta berritasunak ezagutzeko.

Ikasgelako 203 jarduerak antolatzeko, Haur eta Lehen Hezkuntzako, Helduen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe bakoitzari hiruzpalau jarduera eskaini zitzaizkien, eta Bigarren Hezkuntzakoei, bizpahiru. Hautatzeko, irakasleek FIRA taldearen orientazioa eta aholkularitza jaso zituzten, baita webgunean zeuden argibideak eskura eduki ere, ahozko zein idatzizko literaturako eta literatura grafikoko 90 egileen artean jarduerak zein profesionalak hautatzeko. Azken hautaketak idatzizko testuetako zein testu grafikoetako 16 egile bildu zituen, 80 topaketa egin zituztenak, 25 ahozko kontalari, ahozko narrazioko 123 saioak egin zituztenak, eta 2 irakurketa-bitartekari, orientazio-bileretarako. Programaren ebaluazioaren arabera, 10 punturen gainean, ahozko narrazio-jarduerei 9,35 puntu eman zitzaien, eta egileekiko topaketei, 9,02.

¿Te ha sido útil esta página?