90.000 euro eman zaie irabazi-asmorik gabeko hamalau entitateri euskara sustatzeko jarduerak egiteko

90.000 euro eman zaie irabazi-asmorik gabeko hamalau entitateri euskara sustatzeko jarduerak egiteko
Entitate onuradunek 2019an abiatu beharko dituzte proiektu horiek

Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko alorrak apirilean aurkeztutako dirulaguntzen deialdia ebatzi du, irabazi-asmorik gabeko entitateek euskara sustatu dezaten. Guztira hamalau entitatek aurkeztutako 22 proiekturi eman zaie dirulaguntza. Emandako kopuruak 430 eta 16.000 euro artean daude.

Honako hauek izan dira entitate onuradunak: Euskaldunon Biltoki, Hizkuntza Eskubideen Behatokia, Dindaia Fundazioa, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Karrikiri Elkartea, Udako Euskal Unibertsitatea, AEK, Nafarroako Bertsozale Elkartea, Goizargi Doluan diren senitartekoen eta lagunen elkartea, Nafarroako Kazetarien Elkartea, Nafarroa Retina Elkartea, Sortzen Ikasbatuaz, Osasuna Fundazioa eta Jaso Fundazioa. Diruz lagundutako proiektuek, deialdiaren oinarriekin bat, euskararen normalizazioa sustatzea dute xede, eta eginak egon behar dute 2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31ra bitarteko aldian eta, nagusiki, Iruñeko udal-barrutian. Horrez gain, herritarrei zuzendutako jarduera irekiak izan behar dute.

Udalak deialdi honetan % 8,4 handitu du laguntzen zenbatekoa, hori guztira 90.000 eurokoa delarik. Proiektu bakoitzak jaso duen dirulaguntzaren zenbatekoa aldakorra da esleipen-prozesuan lortutako balorazioaren arabera. Hartara, 80 eta 100 puntu bitarte eskuratu duten proiektuek onetsitako aurrekontuaren % 55 jaso dute. Hala gertatu da Dindaiak, Osasuna Fundazioak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak aurkeztutako proiektuekin eta AEK-k aurkeztutako batekin (Erabilera esparruak). Bestalde, 45 eta 64,99 puntu bitarte eskuratu duten proiektuek onetsitako aurrekontuaren % 35 jaso dute. Hala gertatu da Nafarroako Prentsa Elkarteak, Nafarroa Retina Elkarteak, Behatokiak, Udako Euskal Unibertsitateak, AEK-k (Maleta ibiltaria) eta Kontseiluak aurkeztutako proiektuekin. Gainerakoek, 65 eta 79,99 punturen balorazioa lortuta, aurrekontuaren % 45eko laguntza jaso dute.

 

ENTITATE ONURADUNAK

 

ENTITATE ONURADUNA

PROIEKTUA

DIRU-LAGUNTZA (eurotan)

Nafarroa Retina elkartea

Euskara gela

2.329,11

Euskaldunon Biltoki

Kultur programazioa

3.075,86

Nafarroako Kazetarien Elkartea

Euskeraz Ere Bai

1.910,93

Hizkuntza Eskubideen Behatokia

Euskararen Telefonoa Iruñean

2.484,35

Sortzen Ikasbatuaz

Atsedenaldiak

7.948,43

Karrikiri Elkartea

Euskara sustatzeko proiektuak

16.007,78

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Ikastaro-eskaintza

7.393,89

Goizargi Doluan diren Senitartekoen eta Lagunen Elkartea

Webgunearen euskarazko bertsioa

1.072,45

Osasuna Fundazioa

Hizkuntza-kudeaketa hobetzea Fundazioaren zelaietan eta eskoletan

2.057,72

Dindaia Fundazioa I

Aisialdiko begiraleen formazioa

6.654,50

Dindaia Fundazioa II

Hiri tailerrak

11.152,77

Dindaia Fundazioa III

Etxetik plazara

4.436,34

Dindaia Fundazioa IV

Xamariko

8.872,67

AEK I

Korrika Txikia

1.670,28

AEK II

Korrika Simulakroa

1.349,57

AEK III

Erabilera esparruak

1.741,34

AEK IV

Hemen, hor, han

3.173,53

AEK V

Maleta Ibiltaria

460,64

AEK VI

Mintzodromoa

429,55

Jaso Fundazioa

Musikala

1.848,47

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Bizi-bizi Iruñean

1.268,05

Nafarroako Bertsozaleen Elkartea

Eugenio Arraiza Sariketa

2.661,80

¿Te ha sido útil esta página?