Kondestablearen jauregiko areto gotikoan, Bitsa Konpainia talde arabarraren ‘Haritik tiraka’ antzerki musikatuko ikuskizuna egonen da ikusgai, eta sarrera librea izanen da

Kondestablearen jauregiko areto gotikoan, Bitsa Konpainia talde arabarraren ‘Haritik tiraka’ antzerki musikatuko ikuskizuna egonen da ikusgai, eta sarrera librea izanen da
Antzezlana Karrikan proiektuaren barruan dago: kaleko artista hasi berrien sorkuntza sustatzen du egitasmoak

Haritik

Kondestablearen jauregiko areto gotikoa euskarazko Haritik tiraka musika-ikuskizunaren agertoki bihurtuko da gaur arratsaldean, 19:00etan: Bitsa Konpainiak (Ane Gebara eta Iván Casado) sortua, “Karrikan” kaleko arteari laguntza emateko plataformak babesten du. Ikuskizunerako sarrera doan da, eta emanaldia jende orori dago zuzenduta. Haritik tiraka lanak Euskarazko Ikuskizun Onenaren saria jaso zuen 2026ko Leioako Umore Azokan.

Gerra zibilean eta gerraostean dago girotuta Haritik tiraka, eta balioan jartzen du garai horietan emakumeek eta mandatariek izan zuten funtsezko papera. Antzezlanak etxez aldatu den neska gazte baten istorioa kontatzen digu. Izan ere, etxe berrian bizi zen emakumearen bizitza deskubritzen du; horrela, lanak balioa ematen die ohiko keinu txikiei, eguneroko mandatuei eta auzoetako pertsonen arteko loturei.

Antzerkia, narrazioa, objektuen manipulazioa eta biolontxeloaren zuzeneko musika uztartzen ditu ikuskizunak, eta Estefanía de Paz Asín aktore nafarra lankidetzan aritu da antzezlana egiteko prozesuan. Ane Gebarak eta Iván Casadok sortu dute antzezlana; Ane Gebara haur-hezitzaile eta ipuin-kontalaria da, eta Les Bobe-Bobe konpainiaren sortzaileetako bat izan zen; Iván Casado biolontxelo-jotzaile profesionalak, berriz, Musikenen jaso zuen prestakuntza, eta irakaskuntza, sorkuntza eta musika-interpretazioa uztartzen ditu.

Haritik tiraka “Karrikan” proiektuaren parte da. Proiektu hori mugaz gaindiko eta tokiko lankidetza-sare bat da, eta, 2025az geroztik, Iruñeko Udalak bertan parte hartzen du beste herri batzuekin batera (Hendaia, Antsoain, Leioa, Bilbo eta Zarautz kasurako), kaleko arteen sorkuntza berriak bultzatzeko.


KONDESTABLEAREN JAUREGIA. ARETO GOTIKOA

  • 2026ko azaroaren 5a (osteguna). 19:00. Sarrera librea

    • Haritik tiraka Antzerki musikaleko ikuskizuna euskaraz 

    • Bitsa Konpainiaren eskutik: Ane Gebara eta Iván Casado

¿Te ha sido útil esta página?