‘7,50 €’: Iruñeko herritar bakoitzak urtero Garapenaren aldeko Lankidetzan inbertitzen dituen euroekin Hegoan zer egiten den azaltzen duen erakusketa

‘7,50 €’: Iruñeko herritar bakoitzak urtero Garapenaren aldeko Lankidetzan inbertitzen dituen euroekin Hegoan zer egiten den azaltzen duen erakusketa
Kondestablen egonen da ikusgai azaroaren 5era arte 2021ean 1,5 milioi euroko udal-finantzazioa jaso zuten proiektuen erakusketa

foto

Iruñeko herritarrak azaroaren 5era arte joan daitezke beren zergei esker Hegoaldeko herrialdeetan egin dituzten aurrerapenak ikustera. Gune horretako lehen solairuan 30 argazki daude, dagozkien azalpen-panelekin, eta Udalak 2021ean diruz lagundutako 14 GKEen jarduketak jasotzen dituzte. Dirulaguntza horiek hamarkadak daramatzate Udaleko lanaren parte izaten, eta orain Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren II. Plan Zuzentzailearen (2022-2025) barruan kokatzen dira.

Guatemala, Niger, Tanzania, El Salvador, India eta Ruanda, dira funtsak jasotzen dituzten herrialdeetako batzuk. Proiektuek 21.703 eta 41.978 euro artean jaso zuten, 1.561.452 euro osatu arte. Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzako Udal Programak egindako deialdi publikoaren bidez hautatu ziren, eta erakusketaren asmoa da zergadun bakoitzak beste pertsona batzuen bizitza hobetzera bideratu zituen ‘7,50 €-ekin’ zer egin den erakustea herritarrei. Guztira 1,5 milioi euro inbertitu dira, eta horrek esan nahi du udal aurrekontuaren % 0,7 lankidetzara bideratzeko konpromisoa mantendu eta gainditu dela.

Erakusketan jasota dauden proiektuak Udalak eta tokiko kide batekin tokian lan egiten duen GKEak berak finantzatzen dituzte. Kasu honetan, erakusketan, honako erakunde hauen ekimenak daude ikusgai: Bakerako Lankidetza Batzarrea, Alboán fundazioa, Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkartea, Garapenaren aldeko laguntza, Benito Menni fundazioa, GGKEK, El Salvador Elkartasuna kolektiboa, Fabre fundazioa, Felipe Rinaldi fundazioa, Compañía de María Nazioarteko Elkartasun Fundazioa, Garabide Kultur Elkartea, Infancia Sin Fronteras elkartea, Itaka-Escolapios fundazioa, Vicente Ferrer fundazioa eta Vita et pax.

Ahaleginaren edukiak: osasuna, hezkuntza, emakumeen ahalduntzea beren gizarteetan, eta tamaina oso desberdinetako komunitateen oinarrizko bizi-baldintzen hobekuntza (hainbat esparrutan lagundeuz, adibidez, elikaduran edo edateko uraren eskuragarritasunean, etab.). Ikuspegi sektorialagoarekin ere esku hartu da, hala nola gaixotasun mentalak dituzten pertsonei elektroentzefalogramak egiteko makinak erostea Kongoko Errepublika Demokratikoan edo nahualt/pilpil hizkuntza sustatzeko ekintzak El Salvadorren.

‘7,50 €’ erakusketa honako jarduketa-ildo osagarri honen barruan dago: gizartea engaiatzea, Iparraldeko eta Hegoaldeko pertsona eta komunitateendako harreman bidezkoagoak eta zuzenagoak lortzen lagunduko duen garapen-eredu bat ikusaraziz, konpromiso politiko eta sozialaren bidez eta, topaguneak sortzearen, eztabaidaren, hausnarketaren eta esperientzia-trukearen bidez.

 

‘7,50€’ ERAKUSKETAKO PROIEKTUAK

Niger

  • Bakerako Lankidetza Batzarrea 
  • Proiektuaren izenburua: “FINARÉ HERRIKO EMAKUMEEN GIZARTE AHALDUNTZEAREN SUSTAPENA (SAY KOMUNA, TILLABÉRI ESKUALDEA, NIGER)”. Finantzazioa: 33.424 €

Guatemala

  • Alboan fundazioa
  • Izenburua: “MAYA K’ICHÉ EMAKUMEAK, BEREN ESKUBIDEEN ALDARRIKAPENAREN ETA BEREN LURRALDEAREN DEFENTSAREN PROTAGONISTAK”. Finantzazioa: 30.852 €

Sahara

  • MGLTE (MUGARIK GABEKO LANGILE ETA TEKNIKARIEN ELKARTEA)
  • Izenburua: “URA, ELIKAGAIAK ETA SANEAMENDUA ESKURATZEKO LOGISTIKA SAHARAKO ERREFUXIATUENDAKO”. Finantzazioa: 35.000 €

Senegal

  • Garapenaren aldeko laguntza
  • Izenburua: ELIKAGAIEN SEGURTASUNA NDOKHEN. Finantzazioa: 21.703 €

Kongoko Errepublika Demokratikoa

  • Benito Menni
  • Izenburua: “KINTAMBOKO HERRITARREN OSASUNA HOBETZEA, EPILEPSIA ETA GAIXOTASUN MENTALA DUTEN PERTSONEN DIAGNOSTIKOA ETA TRATAMENDUA EGITEKO ELEKTROENTZEFALOGRAMA-EKIPO BAT EROSIZ”. Finantzazioa: 32.870€

El Salvador

  • EL SALVADOR ELKARTASUNA KOLEKTIBOA
  • Izenburua: “OSASUNERAKO ESKUBIDE ERAGINKORRA BERMATZEA, GENERO- ETA INGURUMEN-IKUSPEGIAREKIN”. Finantzazioa: 33.250€

Bolivia

  • Fabre fundazioa
  • Izenburua: “EDATEKO URA ESKURATZEKO ESKUBIDE UNIBERTSAL ETA EKITATIBOA BERMATZEA COTOQUITAKO KOMUNITATEAN”. Finantzazioa: 33.250€

El Salvador

  • FELIPE RINALDI FUNDAZIOA
  •  Izenburua: IZENBURUA: INDARKERIARIK GABEKO BIZITZA BATEN ALDEKO APUSTUA EGITEA, SONSONATEKO EMAKUMEEN SAREA INDARTUZ. Finantzazioa: 35.000€

Tanzania

  • FISC (Compañía de María Nazioarteko Elkartasun Fundazioa)
  • Izenburua: “HAURREK HEZKUNTZA ESKURATZEA HAUR ESKOLA ERAIKIZ ETA HORNITUZ ETA IRAKASLEAK GAITUZ (DAR ES SALAM, TANZANIA)”. 41.978€ 

El Salvador

  • GARABIDE KULTUR ELKARTEA
  • Izenburua: “NAHUIZALCOKO NÁHUAT SEHASKAREN GARAPEN INTEGRALA ETA LEHENDIK ZEUDEN SEHASKEI LAGUNTZEA”. 33.350€

Nikaragua 

  • INFANCIA SIN FRONTERAS ELKARTEA
  • Izenburua: “HAURREN OSASUNA ETA ELIKADURA”. 33.246€

Kongoko Errepublika Demokratikoa

  • Itaka Eskolapioak fundazioa
  •  POBREZIAREN AURKAKO BORROKA-PROZESU BAT SUSTATZEA, KIKONKAKO EMAKUME ETA NESKEN HEZKUNTZAREN BIDEZ.

India

  •  VICENTE FERRER FUNDAZIOA
  •  Izenburua “BIGARREN HEZKUNTZA JASOTZEA”. 35.000€

Ruanda

  • VITA ET PAX IN CRISTO CURIA GENERAL ERAKUNDEA
  • Izenburua “MALNUTRIZIOAREN AURKAKO BORROKA BIRYOGOKO NUTRIZIO-ZENTROAN”. 33.250€
¿Te ha sido útil esta página?