65 urtetik gorako 12 laguneko talde bat gazte boluntarioekin teknologia berriak erabiltzen ikasten ari da ‘Belaunaldiarteko ostiralak’ lantegiei esker

65 urtetik gorako 12 laguneko talde bat gazte boluntarioekin teknologia berriak erabiltzen ikasten ari da ‘Belaunaldiarteko ostiralak’ lantegiei esker
Programak, ‘Iruñeak zaintzen zaitu’ eskaintzaren barruan, adin ezberdinetako pertsonen arteko elkartasuna sustatu eta zahartze osasungarria bultzatzen du
viernes integeneracionales


Aste honetan, San Joan Bosco Zentroan ‘Belaunaldiarteko ostiralak’ udal-lantegiaren hirugarren saioa eginen da, ‘Iruñeak zaintzen zaitu’ estrategiaren barruan. 65 urtetik gorako 12 laguneko talde bat COworkids Enbaxadako boluntario gazteekin duen elkarreraginaz baliatzen da, eta haiekin batera sakelako telefonoari ahalik eta etekin handiena ateratzen ikasten ari dira. Saio horietan sare sozialak, aplikazioak, Interneteko nabigazioa, Whatsapparen erabilera eta bideodeiak ezagutzen dituzte. 

Belaunaldiarteko jardueren xedea da adin ezberdinetako pertsonen arteko lankidetza, elkarreragina eta ezagutza eta esperientzien trukea areagotzea. Horrela lortzen dira banakako onurak eta onura sozialak, elkarrengandik ikasiz, hainbat garaitako pertsonen arteko elkartasuna, zahartze aktiboa maila fisikoan, psikologikoan eta emozionalean sustatzea eta adinarekin lotutako estereotipoak ezabatzea.

Boluntarioak 13 eta 17 urte bitarteko gazteak dira, Erasmus+ programan parte hartzetik sortutako COworkids Enbaxada proiektuko kideak. Enbaxadak COworkidsen boluntariotza-aukerak zabaltzen ditu, boluntario gazteen arteko topaketak egiten ditu, non egungo gaiak eztabaidatzen baitira, gai interesgarriak identifikatzen ditu eta prestakuntza-jardunaldiak antolatzen ditu, hala nola belaunaldiarteko lantegiak.
Abenduan, COworkids eta ‘Iruñeak zaintzen zaitu’ estrategiaren arteko lehen lankidetza hori areagotuko da, Eguberritako eskulan-lantegi bateratuak antolatuko baitira, beste jarduera batzuen artean.

‘Iruñeak zaintzen zaitu’ 
‘Belaunaldiarteko ostiralak’ ‘Iruñeak zaintzen zaitu’ programaren parte dira. Programa horrek 65 urtetik gorakoendako kirol-jarduerak, ikastaroak, lantegiak, etxez etxeko zerbitzuak, laguntzak, dirulaguntzak eta partaidetza-tresnak biltzen ditu. Udal-eskaintza hori modu integratuan eskaintzen da, herritarrak erraz sartu ahal izateko, zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko, autonomia bultzatzeko eta bizi-kalitate hobea erraztuko duen arreta ona bermatzeko xedearekin.
 

¿Te ha sido útil esta página?