Hirian, sanferminetara eta antolatutako ekitaldietara jende ugari gerturatu da, eta 1,6 milioi lagunek hartu dute parte Udalaren proposamenetan, iaz baino zertxobait gutxiago (1,8 milioi). 2024an, uztailaren 6tik 14ra bitartean bi asteburu egoteaz gain, ez zen DANArik gertatu –horren ondorioz 2025ean hamabost bat ekitaldi utzi behar izan dituzte bertan behera–. Gaur, uztailaren 15ean, urtero bezala, sanferminetako balantze ofiziala aurkeztu dute.
Horretarako, agerraldia egin dute eguerdian, Joseba Asiron Saez alkateak, Maider Beloki Unzu Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak, Endika Alonso Irisarri Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako zinegotzi ordezkariak eta Zaloa Basabe Gutiérrez Berdintasuneko, Gizarte Ekintzako, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkariak. Aurten intentsitate txikiko 12 eraso sexista jaso dira eta intentsitate handiko 2, beraz % 34 eta % 50 murriztu dira, hurrenez hurren. Oro har, hirian eskumena duten polizia-kidego guztien artean jarritako salaketek behera egin dute. Iaz 1.651 izan ziren eta 2025ean 1.336 izan dira. Salaketen % 24 Iruñeko Udaltzaingoak jarri ditu eta egindako 199 atxiloketen % 27az arduratu da. Eguraldi txarra premiaz osatu zen erakundeen arteko talde batek edo krisialdiko kabinete batek kudeatu zuen eta, gainera, komunikatzeko bide pertsonalizatuak erabili zituzten, Udalaren sare sozialak kasu.
Aurtengo sanferminetan zabor gehiago bildu da, zehazki % 1 gehiago, batez ere beira- eta edukiontzi-zaborren bidez eta, ekorketa bidez berriz, pixka bat gutxiago bildu da. Beste behin ere, hiri guztia eremu laranja bihurtu da; eta 62 auto-talka gertatu dira eta 3 lagun harrapatu dituzte, hildakorik utzi gabe.
Babes Zibileko Batzordearen zerbitzura jartzeaz gain, 2025eko sanferminen estaldura digitalak @SanferminesPamplona profilaren bidez 5.802.210 kontuko irismena lortu du guztira, 2024an denbora-tarte berean lortu zuena baino % 60 gehiago, orduan 3.642.604 kontuko irismena lortu baitzuten Facebook eta Instagramen bidez uztailaren lehenengo hamabostaldian. Guztira, 22.069.033 bistaratze izan dira. Sare sozialak funtsezkoak izan dira ekitaldien hedapenari eta estaldurari dagokienez, eta elkarreragin eta parte hartze maila handia sortu dute.
Berritasunak: pantaila gehiago Txupinazoa emateko eta jarduerak auzoetan
Uztailaren 6an Txupinazoa ikusteko pantaila gehiago jartzeari esker jende gehiagok parte hartu du festen lehenengo ekitaldian. Hiriaren erdigunean jarritako pantailez gain, Yamaguchi plazan eta Txantreako Federico Soto plazan ere jarri zituzten eta Txupinazoa, 43.550 lagunetatik 3.000k ikusi zuten bertan. Aurten ere, su-artifizialen bildumak eta Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren irteerak izan ziren ekitaldi jendetsuenak, 430.000 eta 185.000 parte-hartzailerekin, hurrenez hurren.
Eguraldi txarrak uztailaren 12ko konpartsaren irteera bertan behera uztera eta uztailaren 11n (arratsaldez) eta 12an (goizez) haurrendako guneak ixtera behartu zuen. Hala ere, Hauek Festak Hauek! zein Birjolastu guneetan ohiko zifrak mantendu ziren, 75.000 eta 60.000, eta Kirolari Sport Kids gunera joan zen jende kopuruak 21.868tik 35.384ra egin du gora, % 60 gehiago. 25.500 lagun inguruk parte hartu zuten Karlos III.aren oinezkoen etorbideko kalejiretan, 32.000 zezensuzkoetan, 7.500 Askatasun plazako txotxongilo-saioetan eta beste 7.500 pertsona igo ziren haurrendako trenera Merindadeetatik Hauek Festak Hauek! gunera joateko edo itzultzeko.
Aurtengo sanferminetako beste berritasun bat auzoetan programatu dela izan da. Eguraldi txarragatik aurreikusita zeuden hainbat emanaldi eta ekitaldi bertan behera utzi behar izan baziren ere, 2.100 pertsonek gozatu zuten Txantrea, Mendebaldea, Arrotxapea, Etxabakoitz, Milagrosa, Donibane, Sanduzelai, Mendillorri, Lezkairu, Buztintxuri, Azpilagaña eta Iturraman egin ziren bermut musikalez, umore-ikuskizunez eta haurrendako jarduerez.
166.000 pertsonatik gora Gazteluko plazako kontzertuetan
Kontzertuei dagokienez, larunbatean Cali y el Dandee bikoteak eman zuten kontzertura 28.000 pertsona joan ziren, agertoki horretako zifra errekorra. Guztira, Gazteluko plazan 166.000 pertsona baino gehiago egon ziren. Rozalénen kontzertuak 20.000 lagun bildu zituen, Kaotikok 15.000, Bulegok eta Leire Martínezek 12.000, Zea Maysek, Duplak, Tatxersek, Sara Socasek, Lia Kalik eta Villano Antillanok 10.000 eta OBK eta Ladilla Rusa taldeek 8.000. Sorotan Bele Gogoan taldeak 4.000 pertsonen aurrean eman zien amaiera festei.
Compañía plazan antolatutako kontzertuetan 48.350 pertsona izan ziren. Uztailaren 6ko DJetara eta uztailaren 12ko Omar Souleymanen kontzertura joan ziren pertsona gehien, 7.500 eta 5.500 hurrenez hurren. Sanferminetan, urtero, tokiko bi apustu seguru nabarmendu ohi dira: Puro Relajo eta Los Tenampas taldeak. Antoniutti parkean aritu ziren, 12.000 eta 11.000 pertsonaren aurrean, uztailaren 7an eta 10ean. Manu Tenorio izan zen uztailaren 11n Adinekoen eguneko protagonista, 3.300 pertsonaren aurrean abestu baitzuen, eta Mexikoko Mariachi Internacional Principal taldeak agertoki horretako programazioari eman zion amaiera 2.000 pertsonaren aurrean.
Foruen plazan, ‘Sound Fermín’ zikloak 61.000 pertsona bildu zituen: egunero 5.000 eta 10.000 pertsona bitarte. Loca Urban eta Megastar festa Nía Caroren eskutik izan ziren saio jendetsuenak, 10.000 eta 9.000 ikuslerekin, hurrenez hurren. Ohiko beste ziklo batzuetan ere jendetza bildu zen, esaterako, 10.210 pertsona Jota-soinuak zikloan, 64.500 lagun Antoniuttiko dantzaldietan (Puro Relajo eta Los Tenampas taldeen kontzertuak barne), 25.250 pertsona Gurutzeko plazako dantzaldietan eta musika-bandak ikusteko toki horretan bertan bildu ziren 4.850ak.
Herri-kirolek ere jarraitzaile leialak dituzte eta 5.000 lagunetik gora bildu dira Foruen plazan. Txistularien Alardean 3.137 lagunek parte hartu zuten, Sarasate pasealekuan 1.600 lagunek baino gehiagok ikusi zituzten dantza eta bertso ikuskizunak, Mazedonia Kulturen Kalejiran 1.500 lagunek parte hartu zuten, eta egunero goizez, arratsaldez zein gauez Iruñeko kaleak girotu zituzten orkestra, fanfarre, txaranga eta bestelakoekin batera 185.000 lagun ibili ziren. 2025eko sanferminei amaiera emateko 18.000 pertsonak parte hartu zuten Gaixoa ni ekitaldian.
Gazte eremua
22.000 pertsona inguruk parte hartu dute aurten sanferminetako Gazteendako eremuan antolatutako jardueretan Foruen plazan. Kopurua 2024an erregistratutakoa baino zertxobait baxuagoa da, iaz 35.200 parte-hartzaile izan baitziren. Alerta meteorologikoen ondorioz uztailaren 11n aurreikusitako jarduera guztiak bertan behera utzi behar izan zituzten.
Uztailaren 7tik 14ra bitarte, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako eremu horretan 40 jarduera egin dira: musika, dantza-eskolak, lantegiak, karaokea, puzgarriak eta jolasak. Pertsona gehien bildu zituen jarduerak DJenak izan zen, egunero 1.000 eta 3.500 pertsona bitarte hurbildu baitziren. Gazte eremua, beste urte batez, gazteen artean hedapen eta sentsibilizazio berezia behar duten gaiei buruzko ‘Puntu seguru’ batekin osatu da, hala nola, sexu-osasunaren sustapena, sexualitate positiboa, LGTBI eskubideak, bullying-a, substantzia eta teknologiekiko menpekotasunak edo ijito-komunitatearen integrazioa sustatzearen inguruko gaiak.
Salaketa gutxiago eta, gehienak, ebasketengatik
Segurtasun kidegoetan guztira 1.336 salaketa jarri dira sanferminetan. 2024an 1.651 salaketa izan ziren, aurten baino % 19 gehiago. Kasu gehienak, aurreko urteetan bezala, ebasketak izan dira (guztizkoaren % 61,3). Bereziki mugikorrak lapurtu dira, eta poliziek horietako asko berreskuratu dituzte. Kidegoek 199 pertsona atxilotu dituzte guztira. Udaltzainek hirian dauden segurtasun kidego guztien zigor-arloko salaketen % 24 jarri dute aurten, eta atxiloketen % 27 egin dituzte: guztira 324 salaketa jarri dituzte, eta 53 pertsona atxilotu.
Delitu-motei dagokienez, ebasketak jaitsi egin dira aurten, % 21 baino gehiago jaitsi ere: 1.014 izan ziren 2024an, eta 819 2025ean. Horrez gain, indarra erabiliz egindako ebasketengatik 41 salaketa jarri ziren iaz, eta 20 izan dira aurtengo sanferminetan.
60 salaketa jarri dira trafikoari lotutako araudia ez betetzeagatik, eta Udaltzaingoaren Atestatu Taldeak 12 pertsona atxilotu edo ikertu ditu hainbat delituren ustezko egile direlakoan, horien erdia uztailaren 6an bertan. 5.641 alkohol- eta droga-kontrol egin dira sanferminetan: 46 lagunek positibo eman dute, horietatik zazpik zigor arloko salaketa jasotzeko moduan. Jaietan 62 auto-talka izan dira eta hiru lagun harrapatu dituzte. Hildakorik ez da izan, baina pertsona bat larri zauritu zen, eta 16 arin.
Udaltzaingoaren administrazio-salaketei dagokienez, 211 salaketa jarri dira udal-ordenantzak ez betetzeagatik (% 71,6), edo herritarren segurtasunari, lurralde-antolamenduari, alkoholaren salmentari eta abarri buruzko foru- edo estatu-mailako beste araudi batzuk urratzeagatik (% 28,4). Kategoria horretan, 211 administrazio-salaketa izan dira, 2024an baino % 11 gutxiago. Horietako batzuk Iratxeko Monasterioaren kalean den Ekintzen Koordinazio Zentroan jarri dituzte herritarrek, abisuak emanda. Zentro horretan 1.213 abisu jaso dira sanferminetan.
Salaketa gehienak (143) Gizalegezko Jokaeren Sustapenari eta Eremu Publikoen Babesari buruzko Udal Ordenantzaren harira jarri dira, eta horietatik 105 36.3 artikuluko zehapenak dira (txiza egin edo txistua, zaborra eta beira botatzeagatik). Hala ere, salaketa horiek askoz gutxiago izan dira aurten 2024an baino, % 28 gutxiago, hain zuzen. Entzierroaren Ordenantzak ez betetzeagatik 4 salaketa jarri dira (2024an baino bat gutxiago); horietako hiru abelburuei deitzeagatik edo abelburuak ukitzeagatik izan dira, eta laugarrena grabatzen saiatzeagatik izan da. Beste araudi batzuengatik 60 zehapen jarri dira, horietatik 57 Herritarren Segurtasunari buruzko Legean adierazitako arau-hausteengatik. Substantziak atzemateagatik 52 akta egin dira; 2024an baino % 37 gutxiago.
Iruñeko Udaleko Babes Zibileko taldeak 87 ikuskapen egin ditu, eta horietako 26tan (negozioen % 29,8) araudia betetzen zen; beraz, gainerakoetan salaketa-prozedura abiaraziko da.
Eraso sexistei buruzko kontzientziazioa eta informazioa
"Eraso sexistarik gabe, Iruña aske" kanpainaren Informazio Guneak iazko sanferminetan baino % 5,5 kasu gehiago artatu ditu. Aurten 15.708 pertsona artatu dituzte Gazteluko plazan jarritako etxolan; iaz 14.889 izan ziren. Aurten, 15.708 lagun horietatik % 70,5 emakumeak izan dira, % 29,3 gizonak (aurreko urtean baino % 5 gehiago) eta % 0,7 pertsona ez-bitarrak.
Etxolan, informazioa eta aholkuak eman dituzte udal baliabideei buruz, eta eraso sexistarik gertatzean eman beharreko urratsei buruz. Horrez gain, 26 intzidentzia jaso dira gune horretan, iazko jaietan baino 7 gehiago. Gainera, lau aldiz aktibatu da lagun egiteko udal zerbitzua. Jaietan, Udala eta mugimendu feminista koordinatu egin dira informazioa emateko, eta herritarrei zein erakundeei elkarretaratzeko deia egiteko. Uztailaren 13an izan zen elkarretaratzea, igandearekin, 21:00etan, Gazteluko plazan, Eraso Sexisten Aurkako Koordinazio- eta Erantzun Protokoloaren esparruan. Nafarroako Gobernuaren Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentroak (SIAIZ) ez du inor artatu sanferminetan.
“Eraso sexistarik gabe, Iruña aske” kanpainarekin lotura duen guztia modu koordinatuan egin da Iruñeko Udalaren, Emakumeen Udal Kontseiluaren eta Emakumeen Aurkako Indarkeriari Aurre Egiteko Talde Iraunkorraren artean, eta horiek guztiak ados zeudela. Kanpaina horretan parte hartu dute honako hauek: AENA, AEHN, ANAPEH, Tele Taxi San Fermín elkartea, Iruñeko Merkatarien Elkartea, CERMIN, Autobus Geltokia, Iruñerriko Mankomunitatea, Turismo Bulegoa, Nazioarteko Prentsa Bulegoa, RENFE eta Moventis, besteak beste.
Bildutako beirak eta zaborrak % 1,2 egin du gora
Aurtengo sanferminetan bildutako beira, zabor eta hondakinen kantitatea % 1,22 hazi da, aurreko urtearekin alderatuta. Guztira, 1.178.980 kilo bildu dira, 2024ko jaietan, aldiz, 1.164.740 kilo bildu ziren. Igo da, bereziki, Iruñerriko Mankomunitateak jasotako zaborraren kantitatea (% 2,97 igo da). 327.700 kilo bildu zituen iaz, eta aurten 337.420. Beiraren bilketa ere igo egin da, neurri apalagoan bada ere. 544.180 kilo beira jaso dira aurten, 2024ko sanferminetan baino 6.500 kilo gehiago (% 1,23 gehiago), 537.560 kilo jaso baitziren iaz.
Bide-garbiketan eta berdeguneetan bildutako zaborra jaitsi egin da (udal kontratak egiten du). % 0,7 egin du behera: 297.380 kilo bildu dira aurten, iaz 299.480 bildu ziren. Hiria garbitzean bildutako 297.380 kilo horietatik 1.250 kilo hiriko berdeguneetatik atera ziren egunero, batez ere Gaztelugibel ingurutik, baita Media Luna edo Taconera inguruetatik ere.
Jaietan, berdeguneekin lotutako zenbait intzidentzia izan dira: Miluzeko errepidean zuhaitz bat erori zen (kendu behar izan zuten), Gazteluko plazako lore-parterreak txikitu zituzten, iturri monumental batzuk hondatu zituzten, eta mugitu egin zituzten sanferminetan leku jakin batzuetara ez sartzeko jartzen diren hesiak.
2.601 ikuskapen
Iruñeko Udaleko Elikagai Ikuskaritzak 83 jarduera ikuskatu ditu, eta 137 akats antzeman ditu orotara, gehienak instalazio eta tresnetan; halaber, gai hauekin lotutako akatsak identifikatu dira: elikadura-higieneari buruzko prestakuntza falta, elikagaien manipulazio okerra eta instalazioen mantentze-lanekin eta higienearekin lotutako akatsak. Gainera, kontserbazio-egoera okerrean zeuden 30 kilo elikagai konfiskatu dira, eta higiene- eta osasun-baldintza eskasetan zegoen establezimendu bat itxi da.
Horrez gain, 5 establezimenduri jarduna eteteko errekerimendua egin zitzaien: biri beren lizentzian ez zeuden jarduerak egiteagatik eta beste hiruri jarduera egiteko instalazio egokirik ez edukitzeagatik. Guztira 40 zehapen-espediente ireki dira.
Ostalaritzari dagokionez, guztira 2.601 ikuskapen egin dira, eta horien % 80an dena ongi zegoen; ikuskapen horietatik 390 Alde Zaharreko eta Lehen Zabalguneko establezimenduetan egin dira. Halaber, 90 akta egin dira lizentzian ezarritako jardueren baldintzekin lotutako arau-hausteengatik, eta beste 97, zarata oso handiagatik, halaber, beste 4 akta egin dira lokalen fatxadetan bozgorailuak paratzeagatik. Tabernetan 97 ikuskapen baino ez dira egin, eta ikuskapen horien arabera, lokalen % 3,73an zarata oso handia izan da; horrek argi eta garbi erakusten du ostalaritza-establezimendu gehienek errespetuz eta neurrian jarraitzen dituztela argibideak eta arauak.
Desinfektatu eta intsektuak hiltzeko neurriei dagokienez, hauek izan dira sanferminetan egin dituzten lanak: liztorren habia batzuk kentzea, udal-merkatuetako edukiontziak eta Animaliak Hartzeko Zentroa desinfektatzea, bai eta zezen-feria bukatu eta gero zezenen eremuko intsektuak hiltzea ere.
Iruñerriko hiri-garraioaren grebak sanferminetan izan duen eragina
Villavesen grebaren ondorioz, aurten askoz lagun gutxiagok erabili dute hiriko garraio publikoaren zerbitzua: 2014tik erregistratu den daturik baxuena izan da. Behin-behineko datuen arabera, 1.572.222 bidaia egin dira guztira, 2024an baino % 21,99 gutxiago. Iaz inoiz baino lagun gehiagok erabili zituzten Iruñerriko hiri-garraioko autobusak: 2 milioi erabiltzaile baino gehiago izan ziren (zehatz-mehatz, 2.015.296). 2014tik aurrera, ia urtez urte igo da erabiltzaileen kopurua. Urtean egiten ziren bidaien % 4,5 eta % 5 artean sanferminetako 9 egunetan egiten ziren.
Halaber, autobus-geltokian 4.843 autobus aritu dira joan-etorrian: guztira 70.813 lagun iritsi dira hirira, eta beste 80.275 hiritik atera dira (guztira 151.088 lagun); 2024an, berriz, 4.964 autobus erregistratu ziren (aurten baino % 2,44 gehiago) eta 147.077 bidaiari (aurten baino % 2,73 gutxiago). Uztailaren 12an (larunbata) egin ziren joan-etorri gehien: 610 autobusek 23.130 bidaiari garraiatu zituzten guztira, 12.194 hirira iristeko, eta beste 10.936 lagun hiritik ateratzeko; uztailaren 13an (igandea) bigarren zifrarik altuena erregistratu zen: 502 autobusek 19.100 bidaiari garraiatu zituzten, 4.828, hirira iristeko, eta beste 14.272, hiritik ateratzeko. Iaz uztailaren 7an egin ziren joan-etorri gehien: 771 autobusek 21.850 lagun garraiatu zituzten (6.806 hirira iristeko, eta beste 15.044 hiritik ateratzeko).
Arretak Turismo Bulegoan
Udaletxe plazako Turismo Bulegoan 2.038 laguni eman zaie arreta, 2024an baino % 27 gutxiago. Jende gehien hartu zuten eguna uztailaren 7a (astelehena) izan zen, 378 lagun guztira. Guztira 1.297 lagunek bisitatu dute Turismo Bulegoa: gehienak gipuzkoarrak, madrildarrak edo Nafarroako beste udalerri batzuetakoak izan dira. Guztira nazioarteko 741 bisitariri eman zaie arreta, gehien bat Frantziako Akitania Berriko eta Okzitaniako biztanleei, baita bisitari estatubatuarrei ere.
Gehienetan, galderak sanferminei eta jarduera-programari buruzkoak ziren, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera kasurako, baina baita entzierrorako eta zezenketetarako sarrerak erosteari buruzkoak ere.
Guztira 22.069.033 bistaratze izan dituzte sare sozialetan argitaratutako edukiek
Sare sozialak funtsezkoak izan dira sanferminetako ekitaldien berri emateko, eta haiei esker, interakzioa bultzatu eta ikusleen parte-hartzea handitu da. Hauek izan dira sanferminetako traola ofizialak: #sanferminak2025 eta #SanferminakIruñean; traola horiei esker, sanferminek ikusgarritasun handia izatea lortu da, baita estatu mailako eta nazioarteko turistak erakartzea ere. Hala, sanferminak izan dira iruzkin gehien jaso dituzten uneko gaietako bat.
@SanferminakIruñean profil ofizialaren bidez eman da 2025eko sanferminen berri: 5.802.210 kontutara iristea lortu du, 2024an baino % 60 gehiago; izan ere, iaz Facebook eta Instagrameko 3.642.604 kontutara iristea lortu zen sanferminetan. Guztira, 22.069.033 bistaratze izan dira.
Postak, reel-ak eta storie-ak batuta, 600 argitalpen baino gehiago partekatu dira bai ekitaldi ofizialekin lotutakoak, hala nola Txupinazoa, entzierroak eta Gaixoa ni, eta agendari buruzko informazioa eta udal-kanpainak. Guztira 22 milioi bistaratze izan dira, eta horietatik 14 milioi Instagrameko reel-ei dagozkie.
Aurten ere, hauxe izan da sanferminetako unerik biralena: Txupinazoak eztanda egin ondoren gaiteroak Udaletxe plazara irteten diren unea; zazpi egunetan bost milioi bistaratze gehiago izan ditu guztira sare sozialetako profil ofizialetan. 3.000 lagunek baino gehiagok bideoa partekatu dute, eta 77.000 lagunek baino gehiagok gustukoa dutela adierazi dute; halaber, 1.400 iruzkin baino gehiago izan ditu.
Datu horiez gain, Udalaren beste kontu ofizial batzuetako datuak ere hartu behar dira kontuan; izan ere, Kulturako, Turismoko eta Gazteriako kontu ofizialek eta Iruñeko Udaleko kontu instituzionalek modu aktiboan lagundu dute bakoitzaren kanal ofizialen bidez festen unerik gogoangarrienak hedatzen.
#sanferminak2025 komunikazio-estrategia digitalaren barruan, Udalak ikus-entzunezko edukiak sortzeari eman dio lehentasuna, herritarrendako ikuspegi berritzaileak eta perspektiba berriak erabilita. Halaber, bai sare sozialak eta bai WhatsApp kanal ofiziala herritarrekin zuzenean komunikatzeko bide izan dira, batik bat eguraldiaren ondorioz programan gertatzen diren aldaketen eta abisuen berri emateko. Hala, #sanferminak2025 traolaren bidez, herritar guztiei eman zaie ekitaldi eta jardueren berri, bai eta sanferminetan arazorik ez izateko funtsezko informazioaren berri ere.
450 inguru profesional grafiko eta komunikazioen arloko inguru aritu dira lanean, iaz baino % 7 gehiago; horiek guztiek Txupinazoaren, entzierroaren eta Gaixoa niaren berri emateko akreditazioak izan dituzte. 2.700 akreditazio inguru izapidetu dira. Entzierroetarako banatu dira akreditazio gehien: 409 akreditazio 137 komunikabidetarako. 43 komunikabidetako 179 lagun aritu ziren Txupinazoaren berri ematen. Eta Gaixoa ni ekitaldiaren berri emateko, Iruñeko Udalak 44 komunikabidetako 94 laguni eman zien akreditazioa. Aurten 13 herrialdetako profesionalak akreditatu dira (Espainia, Frantzia, Ukraina, AEB, Suedia, Kuba, Mexiko, Bulgaria, Kolonbia, Alemania, Paraguai, Turkia eta Britainia Handia).