AHOLKUAK
Bide guztien artean Frantziarra da ondare historiko eta kultural gehien daukana. Zerbitzu onak ditu urteko 365 egunetan
Donibane Garazi edo Orreaga izan ohi dira abiapuntuak, Iruñetik konexioa dutenak. Beste aukera bat Pirinioak Somportetik zeharkatzen dituen Frantziako bidea da.
Udaberrian eta udazkenean, eguraldi onagatik eta paisaia ederrengatik. Udan, argiagatik eta lagunak egiteko. Neguan, Donejakue bideari buruzko beste esperientzia bat bizitzeko.
Entrenatu eta ohitu gorputza ahalegin fisikora. Oinez, etapak egunean 25 kilometro ingurukoak dira, 30 egunean zehar; bizikletan, 90 inguru, 10 egunean
Kredentziala Compostela agiria lortzeko pasaportea da.
Zigilatu ezazu egunean behin gutxienez. Nola lortzen den jakiteko, hemen sakatu.
Jarraitu gezi horiak eta hondo urdineko erromes-maskorrak. Errepideko tarteetan ezkerreko bazterbidetik ibili, zirkulazioari begira. Sakatu hemen, informazio gehiago behar izanez gero
Motxilaren pisuak ez du pertsona bakoitzaren pisuaren % 10 gainditu behar. Arropa arina eta transpiratzen uzten duena aukeratu, eta oinetako erosoak. Ez ahaztu eguzkitik babesteko txanoa eta krema
Eguneko gastua, gutxienez, 30 eurora irits daiteke, janaria eta ostatua barne; baina kopurua aldatzen ahal da faktore batzuen arabera: ostatu-mota, jatetxeak/tabernak edo ustekabeko gastuak
Ur asko edan eta karbohidrato asko dituzten elikagaiak jan. Gozatu Bideko tokiko produktuez, altxor gastronomiko paregabeak baitira
Garrantzitsua da goiz jaikitzea eguerdi aldea ekiditeko eta intsolazioak eta erredurak ez izateko, bereziki udan egiten baduzu
Frantziako bideak aterpetxe asko eskaintzen ditu. Batzuetan kredentziala erakutsi beharko duzu. Hotelak ere atseden hartzeko aukera ona dira. Ezagutu non hartu ostatu zaldiz bazoaz.
Oinez, bizikletaz, gurpil-aulkiaz, autoz, autobusez edo zaldiz. Bidaialdi bakarrean edo tarteka. Urte batean edo batzuetan. Kredentziala ez da iraungitzen!
DONEJAKUE BIDEAREN LAGUNEN ELKARTEAK
Urteetan zehar, Donejakue Bidearen Lagunen Elkarteek lan handia egin dute erromesaldia bultzatzen, eta baita bideak trazatzen, seinaleztatzen eta mantentzen ere.
- Nafarroako Donejakue Bidearen Lagunen Elkartea (Iruña)
- Orreagako Kolegiataren Lagunen Elkartea
- Donejakue Bidearen Lizarrako Lagunak
- Tuterako Donejakue Bidearen Lagunen Elkartea
- Los Arcoseko Donejakue Bidearen Lagunen Elkartea
- Urdazubi eta Baztango Donejakue Bidearen Elkartea
- Gareseko Donejakue Bidearen Lagunen Elkartea