KREDENTZIALA ETA COMPOSTELA AGIRIA: ZIGILATZEA

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Non eskuratu kredentziala Iruñean:

  • Jesús eta María aterpetxe turistikoa (Compañía kalea 4)
  • Artzapezpiku-jauregia (Andre Maria Erreginaren plaza 1)
  • Elizbarrutiko liburu-denda (Dormitalería kalea 1)
  • Iruñeko katedraleko sakristia (Curia kalea z.g.)
  • La Caminoteca (Curia kalea 15)

Kostua: 2 euro

KREDENTZIALA

Donejakue bideari ekin behar badiozu, zure kredentziala eskuratu beharko duzu. Kredentzialak erromesa zarela ziurtatzen duen dokumentu pertsonala da, eta aterpetxe askotan eskatuko dizute gaua igarotzeko, edo bestelako establezimendu batzuetan, tarifetan zenbait murriztapenez baliatzeko.

Horrez gain, ibilbidean zehar jasotako zigiluak biltzen ahalko dituzu kredentzialean. Compostela agiria jasotzeko, oroitu beharrezkoa dela egunero gutxienez zigilu bat lortzea (bi Galiziako tartean, oinez eginez gero, edo azken 200 kilometroetan, bizikletaz eginez gero).

Agiri horrek eramailea erromesa dela ziurtatzen du. Santiagoko elizak eskuordetutako elkarteetan, kofradietan eta aterpetxeetan lortzen da.
 

ZIGILATZEA

Kredentziala zigilatu behar da Donejakue bidean dauden elizetan, parrokietan eta ostatu batzuetan (aterpetxeetan lo egin ez arren, horiek ere kredentziala zigilatzen ahal dizute).


NON ZIGILATU

Hona hemen kredentziala zigilatzen ahal den tokietako batzuk:

  • Iruñeko Turismo Bulegoa (San Saturnino kalea, 2)
  • Ultreia. Erromesen harrera eta Donejakue bidearen interpretazio zentroa (Kale Nagusia 20)
  • Donejakue Bideko turismo-aterpetxea – Jesús eta María (Compañía kalea, 4)
  • Elizbarrutiko Kuria – Artzapezpikutza (Andre Maria Erreginaren plaza, 1)
  • Iruñeko katedraleko sakristia (Curia kalea z.g.)
  • Elizbarrutiko liburu-denda (Dormitalería kalea 1)
  • San Lorenzo elizako sakristia (Kale Nagusia, 74)
  • Caminoteca (Curia kalea, 15) (denboraldian irekitzen dute)
  • La Tienda del Camino (Kale Nagusia 9)
  • María Sagrario Navarro denda (Udaletxe plaza, 2)

COMPOSTELA AGIRIA

Compostela agiria (Compostelana ere oker deituta) Donejakue bidea egin izana ziurtatzen duen agiria da. Compostela agiria elizako agintariek ematen dute, eta beraz, Done Jakueren katedralaren Erromesendako Arreta Bulegoan jasotzen da. Egiaztagiri hori IX. eta X. mendeetan sortu zen, Apostoluaren hilobira egindako erromesaldia instituzionalizatu zenean. Eta hasiera batean intsigniak erabili ziren, hala nola txirla (edo bieira-maskorra).

Oso erraz faltsutzen zirenez, Elizak froga-gutunen ordez aldatu behar izan zituen XIII. mendean, eta horiek egungo La Compostelaren jatorri zuzena dira.
 

NOLA LORTU

Compostela agiria lortzeko, erromesak oinarrizko hiru baldintza bete behar ditu: bidea arrazoi erlijioso edo espiritualengatik egitea, Donejakue bideetako edozeinetan gutxienez 100 km (oinez edo zaldiz bada) edo 200 km (bizikletaz bada) ibiltzea, eta distantzia hori egin dela egiaztatzea zigilatutako kredentzialaren bidez.